lunes, 28 de octubre de 2013

LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLEARI ELKARRIZKETA


Zarauzko, Salbatore Mitxelena ikastetxean egin dugu elkarrizketa. Bertako irakasle hautatua Mireia Arruti izan da. Irakasle gisa, hau du hogeita hamarga-rren urtea eta guztiak Zarauzko ikastetxe honetan bertan egin dituela aitortu digu. Besterik gabe hor doakizue elkarrizketa:


- Zergatik aukeratu zenuen magisteritza ikastea edo irakasle izatea? Zerk motibatu zintuen? Urte mordoa da aukeratu nuela, eta egia da haurrekin lan egitea gustatzen zaidala, baina hortaz gaur egun konturatu naiz. Garai hartan 5 urteko karrera bat aukeratu nahi ez nuenez eta magisteritza 3 urtekoa zenez, hau aukeratu nuen. Egia da, orain, gustora nabilela baina benetako arrazoia hori izan zen, ikasteaz nekatuta nengoelako.

- Noiz konturatu zinen irakasle izan nahi zenuela? Lehen esan dudan moduan, gerora.
Aldez aurretik ez nekien zer ikasi, ez nekien zein izan zitekeen nire karrera gustokoena. Behin 3 urteko karrera aukeratuta, bada, orduan argitu nuen zalantza hura, hau da, irakasle izatea gustatzen zitzaidala.
- Zenbat urte daramatzazu irakaskuntzan? Zenbat urterekin eta non hasi zinen?
83 hasi nintzen, 23 urte nituela, beraz, 30garren urtea dut irakasle modura. Donostiako Maria Reina ikastetxean egin nuen hilabete, lanean. Zarauzko Salbatore Mitxelena ikaste-txean ordea, lanpostu bat suertatu zen eta bi aldidz pentsatu gabe, bertara etorri nintzen.
Orduz geroztik hemen nabil: lehenbizi ikasle bezela, gerora guraso ere bai eta orain irakasle.
- Nolakoa izan zen lehen klase eguna?
Ez naiz gogoratzen! Lehen ikasleak eta ikasgela gogoratzen ditut baina ez datoz bat. Oso urduri nengoela gogoratzen dut. Zuzendariak eta orduko koordinatzaileak aurkeztu nindutenean lotsatuta nengoen, betidanik lotsatia izan bainaiz. Behin, ikasleekin bakarrik geratzean lasaitu nintzen, baina helduen aurrean nahikoa urduri nengoen.
- Irakaslearen lana estresagarria dela diote. Horrela al da?
Bai, bai. Pertsonekin ari zara lanean ez robot edo makinekin. Zerbait gaizki egindakoan kezka handia sortzen dizu eta lana ez da hemen amaitzen, kezkak etxera eramaten dituzu, etxekolan asko eramaten ditugu. Diote irakasleok opor bikainak ditugula baina ordu extra asko sartzen ditugunez merezitakoak direla iruditzen zait.
- Seme-alabak badituzu, zer nolako jarrera hartzen duzu hauen irakaskuntza prozesuan? Bi mutil ditut etxean. Zaharrenaren gainean asko egon behar izaten nuen, despistatua baitzen. Bigarrena errazagoa izan zen. Etxekolanak egin al dituzu? Eta berak beti baietz erantzuten zuen, beraz eginak zituela suposatzen nuen. Halere beti galdetu izan diet eskolan zer egin duten, etxekolanik bazuten.. Jarraipena beti egin izan diet. Ez naiz gehiegi sartu baina esaerak dioenez “En casa del herrero, cuchillo de palo”, hala dela iruditzen zait. Galderak eta egin izan dizkiet, baina gehiegi sartu gabe, beharrik ere izan ez dudalako again. Ez dira konfliktiboak izan.
-Ikasle baten gainean egotea ona al da ?
Ez, ez da ona. Baina neurria hartzea da zaila, bakoitza mundu bat delako. Batzuek esan gabe egiten dituzte etxekolanak ezer esan gabe, eta besteei insistituta ere ez dituzte egiten. Beraz neurria hartzea da zaila. Gurasoei esaten diegu, etxekolanak (edo beste edozer) baldin badute eta jakinaren gainean baldin badaude, egiteko esateko. Baina den-borarekin askatzen joateko. Ohiturak hartzea da kontua.

- Zein izan da ikasle batekin izan duzun egoerarik zailena? Irakasleren batekin? Gurasoren batekin? Nola egin aurre horri?
Arazo fisikoa duen haur bat badut, gurpildun aulki batean bukatuko duena. Buruz argia denez bere egoeraz ohartzen da eta egun agresiboak ditu. Liskarrak izan ditugu baina badut laguntzaile bat non horrelako egoeretan laguntzen didan. Aste honetan lagunak jotzen hasi da arrazoirik gabe, baina gelakideek asko laguntzen diotenez ez die kontrako ezer ez die egiten.
Gurasoen kasuan, orain dela urte asko izan zen. Ikaslea ikastetxetik atera zuten, azkene-an. Ume “mimatua” zuten. Irteerak egiterakoan gaixotu egiten zen, edota beraren izeba joaten zen egiten zuten toki guztietara. Oso lotua zuten haurra. Horrelakoetan, gurasoekin hitz egiten saiatzen gara baina edozein kasutarako hor dugu Orientazio Departamentua edo psikopedagogoren bat parte hartzen dutena. Halere ez zait tokatu honaino iristea ego-kitu zaidana.
Irakasleekin, azkenik, orokorrean ondo moldatzen nahiz, 8 -10 urteko erlazioa dugularik. Egokitu zitzaidan behin, elkarrekin tutoretza konpartitua eduki eta koordinazio minimo bat eskatzen zuen erlazio bat. Ez genuen asmatu ondo moldatzen, tratua justua zen: irakasle-tik irakaslera. Halare, ez zuen umeengan eragin zuzenik izan.

- Zer metodo erabiltzen duzu ikasleak motibatzerako orduan? Eta disziplinarako?
Bakoitzari gustatzen zaionari heltzen eta era ludikoan edo jolasen bidez saiatzen naiz motibatzen, beti ez da posible baina lagun arterako beharrezkoa da klaseak astunak ez izateko. Anekdota gisara, ikasleek etxekolanak eskatzen dizkigute! Oso gustora eramaten dituzte “handiak” direla iruditzen baitzaie. Lanak ez dira esfortzu handikoak eta beraz, gustora egiten dituzte.
Disziplinarako, hitz egitea beharrezkoa dela deritzot. Gu jo egiten gintuzten baina hori lehenagokoa da. Orain badakite irakasle bakoitzak mugak non jartzen dituzte. Zigorrak jar-tzerakoan, hitz gogorra dela iruditzen zait baina gaizki egindako ekintza bakoitzak muga non dagoen ikusteko, ondorio bat behar duela iruditzen zait.
- Pazientzia handia duzu ikasleekin?
Talde mugituak direnean, egoera zailagoa denez, bada, pazientzia agortu egiten zait. Halaere, taldea lasaiagoa denean gustora jarduten naiz lanean eta logikoa denez, pazien-tzia gehiago izaten dut.
- Eskolatik kanpo denbora asko dedikatzen diozu lanari? Eskolan azaldu beharreko edukiei?
Asko eskeini izan diot. Lehen hezkuntzan ematen dudanean, etxekolanak edota bestelako lan bat dela eta ez dela lan handia egin behar izaten da. Haur hezkuntzan ere ematen dut bain maila honetan gehienean ere proiekturen bat edo egiten denez, ez da exijentea. Hala eta guztiz ere, urteek aurrera egin duten heinean, etxera iritsi eta deskonektatze kontu hori errazagoa egiten zait.
Azterketak zuzentzen?
LH 1 eta 2garren mailetan lazterketak egiten ditugu, baina bakarkako lana deitzen diogu. Bakoitzaren maila kontuan hartzeko egiten da, bestela batzuk elkarri kopiatzen diotelako. Halere, orokorrean taldean jarduten dira eta ez da azterketa gehiegirik izaten. Bizikidetza eta elkarri laguntzea da gure helburua. Beraz lan gehiena gelan egiten dugu eta ez da lan handirik izaten.
- Orokorrean azterketa bateko emaitzak txarrak direlakoaren errua zurea dela uste al
duzu? Izan daiteke. Orokorra baldin bada zerbaitegatik izan delako da ez ? Edo azterketa gaizki prestatu delako edo ikasleak ez daudelako prestatu ipini den horretarako. Normale-an ikasleen 2/3 edo 3/4ak gainditzen du. Gehiengoak, beraz. Gerta daiteke zailtasunen bat duen ikasleren bat suertatzea baina, gutxiengoa izaten da.

- Nola baloratuko zenuke teknologia berriek hezkuntza arloan izan duten eragina?
Ari da izaten. Gure egunerokoan, gela bakoitzean ordenagailu bat daukagu eta bestel in-formatikako gelara joan ohi gara. Eta gehiago ez dugu erabiltzen azpiegiturarik ez dugulako: gela bakoitzean kanoi bat eta arbel digital batek beharko luke. Bestela nahiko lan izaten dugu irudiak azaltzerakoan. Ikasleak orohar, aurreratuta datozenez gainera beharrezkoa da, laster arkatzik ukitu ere egingo ez dutelako; oso lagungarria da, bai.
- Ikasgeletan generoa ezberdintzea onuragarria dela deritzozu? Zein da gai hori
buruzko duzun ikupegia? Nik ez dut ezagutu, ez dut probatu eta ez nago alde. Gu beti-danik izan gara gela mixtoa, Zarautzen sortu zen lehen ikastetxe mixtoan. Gainera abe-rasgarria iruditzen zait elkarbizitzarako.


- Adin ezberdineko umeak ikasgela berean edukitzea eta heztea ikasleentzat onuragarria edo kaltegarria dela uste al duzu?Onuragarria da ikasleentzat, irakasleentzat ez horrenbeste. Ikasleen erritmoa ezberdina denez, adin beretsukoen arteko aldea handia baldin bada pentsa adin ezberdinekoekin: batek 10 minutuan egiten duena besteak ordubetean!
Ikasleentzat ordea, onuragarria izan daiteke txikienek zaharrenengandik asko ikasiko luke-telako. Zaharrenek, bestetik, elkarbizitzen ere ikasiko lukete materia moldatuta egongo li-tzatekeelako.

- Irakasle on batek, zure ustez zer ezaugarri eduki beharko lituzke?
Pazientzia, irekia, umorea, lanerako gogoa, umeak gustatzea, funtzionario kontzeptua utzi orduari begiratzeari utzi eta disposizio osoa lanerako, komunikatzeko gaitasuna, nahiz hori denborarekin ere garatu daiteken. Ni isila eta lotsatia nintzen, baina denborarekin hartzen joan naiz.
- Zure ikasleekin neutrala ala beligerantea al zara?
Adinak asko baldintzatzen duela uste dut. Neutrala izan behar dela uste dut, nahiz eta haur txikienei ona eta txarra zer den erakutsi behar zaien. Gerora iritzia sartzea errazagoa iruditzen zait.
- Beste kultura bateko ikaslearik izan al duzu noizbait? Izan baldin bazenuen azaldu.
Esperientzia aberasgarria dela uste al duzu?
Ingalaterratik eta Dominikar Errepublikatik etorritako ikasleak izan ditut. Ingalaterrakoak, ama zarauztarra zuen baina ez zekien euskaraz. Baina irekia zenez, zekien apur hori erabili egiten zuen. D.Errepublikatik etorritakoak, ulermena jaso zuen lehen urtean, gerora beste irakasle batek hartu zuen. Halere, orain 12 urte inguru izango ditu eta guztia egiten du euskaraz.
Esperientziari dagokionean, kultura ezberdinak ezagutu eta harremanak sortzeko aberas-garria iruditzen zait, haurrek jakin dezaten badirela beste bizipen, pentsakera eta ohitura batzuk badirela.
- Bullying kasu baten aurrean, zein izango litzateke irakasle batek hartu beharreko neurriak? Nola egin aurre horrelako arazo bati? Eduki al duzu noizbait horrelako kasuren bat? Nik ez dut izan. Beti daude onartuagoak eta gutxiago onartzen diren ikasleak. Batzuk baztertuak izaten dira, beste batzuk eurak bakarrik baztertzen dira, baina bullying kasurik ez dut izan.
Soluziotzat, lehenbizi zer gertatzen den behatu beharko litzateke. Gero beste irakasle eta orientatzaileen aholkuak eskatu eta jarraituz gurasoengana ere joango nintzateke. Halere, askotan zaila izaten da honetaz ohartzea, ez baikara konturatzen edo ez baita hain nabar-mena izaten.

- Zer iruditzen zaizu indarrean jarri berri den LOMCE hezkuntza erreforma berria?
Iruditzen zait, aurrerapausoak eman beharrean atzerapausoak ematen garela deritzot. Gainera kanpotik inposatutako lege bat izanik ez du eragin onik izango. Guk bertako eus-kal hezkuntza eta kultura sustatu behar ditugu; zaila izango da baina horrela segi ezean atzerapausoak emango ditugu.
- Irakasle lanean pasa dituzun urteetatik, zein izan da esperientziarik ahazteziena, bai ona bai txarra?
Memori txarra edukiko diat eh ? (barreak) Onak guztiak dira, guztiek erakusten digutelako zerbait, baina, bereziki ez da markatu nauen ezer, ezta txarrik ere. Txarrak eskerrak ahaz-tu egiten diren.
Txarra izan daiteke, gurasoren batekin izan dezakegun gorabeheraren bat konpondu ezin dugunean edo...baina bereziki, memori txarra dudanez, ez naiz gogoratzen..
- Bukatzeko, kontatuko zeniguke urte hauetan izandako anekdota xelebreren bat?

Etzekiat ba! Berezia egiten zaidana da, nire ikasleak izan zirenen haurren irakasle izatea. Gogorra egiten zait, ez dakit ona edo txarra den baina. Nire ikasleak izandako 3 gurasoren haurren irakasle naiz; eta horrek markatu egiten zaitu. Halere uste dut anekdota on bezala jarri behar dela.

MARKEL EIZAGIRRE ETA JOEL FERNANDEZ

No hay comentarios:

Publicar un comentario