Teorian gaiztotasunik gabeko nexkatxa batek gezur bat esaten
du. Babes eske dabilen haurrak miresten
duen irakasleak berak begiratzen dizkion begiekin begiratzen ez duelako, maitasun ukapenagatik, mendekua hartzen du.
Baina horren atzean gezur potolo bat baino
geihago dago; gurasoen atentzioa beregatu nahia.
Ondorioz irakasleari egin ez duen zerbait leporatzen diote,
nexka bortxatu izana. Neska ez da gai gezur horrek eragin dezakeena aurreikusteko,
baina laister konturatuko da esandakoak maisuaren gaitzespen soziala eta salaketa
dakarrela.
Film hau ikusi ondoren argi geratzen da umeek edozer esan
dezaketela ingurukoen atentzioa deitzeko. Erreflexiora bultzatzen gaitu
filmak, irakasle horren egoerara
garamatza, zer egin horrelako egoera batean? noraino sinetsi behar da haur
batek egindako salaketa gogorra?
Haurren unibertsoa oso konplexua da eta zaila da askotan
haur batek dituen arazoak detektatzea baina horrelako egoerak ekiditeko
ezinbestekoa da umeak gehiago behatzea, haien arazoez jabetzea , filmean
egiaztatu dugun bezala ume batek gehiegi pentsatu gabe eta helburu bat lortzeko
esan dezakeenak ondorio latzak ekarri baitdiezaioke heldu bati.
MAITE GONZALEZ
No hay comentarios:
Publicar un comentario