martes, 15 de octubre de 2013

NEUTRALITATE VS BELIGERANTZIA

Gure gizartea bizirik dirau belunaldiz belaunaldi balio moral berdinak trasmititzeaz arduratzen den eskola, familiarekin batera,  erakunde garrantzitsuena denari esker. Balore eta iritzien iraunkortasun hori neurri handi batean eskolari eta haien atzean dauden irakaslei dagokie haiek trasmititu baituzte egun gure gizartearen oinarri diren ideia horiek.

Zein da ordea eztabaida sortzen duten gai sozialen aurrean irakaslea batek hartu beharreko jarrera? Ona al da balore eta iritzie horien trasmisioaren ardura beregain hartzea?

Zer egin ikasle batek gai korapilatsu edo gatazkatsu bati buruzko  galdera egiten dizunean?

Egoera honetan egongo  bagina bi norabideren artean aukeratzeko aukera izango genuke eta aukeraketa horrek zearo baldintzatuko luke gu irakale bezala ikasgelan izango genukeen jokabidea: Gure iritzia aurkeztu behar dugu edo neutralak izan behar gara?

Lehenengo aukera neutraltasuna izango litzake hau da, gai bati buruzko inongo ikuspunturik ez ematea, galdera era objektiboan erantzunea zure uste, gai horri buruzko iritziak norberarentzat gordez gainontzekoei horren berri eman gabe.

Zaila da ordea sozialki gai polemikoak diren horietan errealitatea isladatzeko ahaleginik ez egitea. Antinaturala da zenbaitetan irakaslea liburu mardul batek aipatzen duen edukiari eustea, inongo iritzirik eman gabe gertakari edo gauza bati buruzko ustea ikasleekin partekatzen ekiditea.

 Neutraltasunez jokatuz kontraesan batean murgiltzen gara, arestian aipatu dudan bezala irakaslearen alderdi handi bat zenbait balore trasmititzean zentratzen delako, ikastolaren eta irakaslearen zeregina ez bait da haurrak profesionalik heztera murrizten, haratago doa beraien ardura; zenbait  bizikidetza arau eta balio moralak trasmititzen baitituzte eta guzti horiek hari ideologiko bati jarraitzen die. Esparru haui buruz mintatzean postura neutrala mantetzetea ezinezkoa da, utopikoa, baikortasun irreal batean murgiltzen garelako, helburu eskuraezina baita irakaslearen rolean sartuta adibidez balio moral batzuk era neutralean trasmititzea.

Hala eta guztiz ere kontuan eduki behar da lehen hezkuntzan haur batentzat irakasleak diona egia absolutua dela. Haur baten epealdi ebolutibo honetan, haurtzaroan,  oraindik ez baitituzte iritzi finkorik, beraz  oraindik oso manipulargarriak, bideragarriak direnez eta irakaslearen eginbeharra bere pentsamoldea inposatzea ez denez, maisu maestra batek argi utzi beharko du beti berak diona bere iritzia besterik ez dela eta gai bati buruzko hamaika mila iritzi desberdin eta errespetagarri egon daitezkeela. Era neutralean jokatu ezkero ume horiei gai polemiko horri buruz pentsatzeko eta haurnartzeko denbora eskeiniko zaie eta iritzi propio hori eraikitzeko bultzadatxoa.

Era beligerantean jokatzea aukeratuko bagenu idei zehatz bati buruzku gure ikuspuntua azaleratuko genuke ikasleen aurrean, hau da era subjektiboan emango genituzke azalpenak eta honek argi eta garbi gure ikasleen pentsamoldea baldintzatuko luke gutxi batzuk izango liratekeelako irakasleak esaten duen horri kritika bat egiteko gai eta gainera aurrean eredu bat izanik ez lukete haien iritzi propiorik sortzeko inongo ahaleginik egingo eta beraz ikaslearen sormenari eta autonomiari (beraien kabuz pentsatzeari) ateak itxiko genizkioke.


Gure helburua eta irakasle ororen erronka etorkizunean beraien  bizimoduaren nondik norakoak bideratuko dituzten txikitxoan heztea denez ezinbestekoa da txikitatik haien autonomia sustatzea, pentsatzeko askatasun hori bermatzea, haien iritzi propioa garatu dezaten,  beraz antinaturala izan daitekeen arren era neutralean jokatzea izango da umearentzat onuragarriena, nahiz eta kasu batzuetan irakasleak bere iritzia ikasleriaren aurrean isladatzen sahiestea ezinezkoa izango den arren.

MAITE GONZALEZ

No hay comentarios:

Publicar un comentario