Azken
urte hauetan gehien kezkatzen zaigun arazoenetako bat, eskoletan
irakatsi behar diren baloreen aldetik begiratuz, ikasgelan ikasleen
artean agertzen diren arazoen aurrean irakaslea neutrala edo
beligerantea den da. Neutro eta beligerante terminoak ez dauzkagu
ondo definituta, baina zein da jarrera neutrala eta beligerantearen
arteko desberdintasuna?
Neutroa
izatea, aukera multzo baten aurrean objektu edo gai bati
erreferentzia eginez, ez duela aukera bat bermatzen beste guztien
gainetik esan nahi du. Beligerantea, berriz, aukera multzo baten
aurrean objektu edo gai bati erreferentzia eginez, aukera bat
bermatzen duela beste guztien gainetik esan nahi du.
Neutralitate
edo beligerantzia postura hartzea ez du esan nahi, aztertzen ari den
gaiez edo ikasleaz, lehentasun pertsonal bat izatea baizik eta nolako
jokabidea hartuko duzun horren aurrean.
Hainbat
irakasle hartu duten posturen eraginez, zenbait zentroetatik
kaleratuak edo salatuak izan dira. Hausnarketa egiten badugu, zein
punturaino egokia da irakasle batek haren ideiak ikasleei
transmititzea? Hau saihestu daiteke? Nahiz eta irakasle batek
neutrala izaten saiatu, inoiz ez da neutrala izango.
Irakasle
batek edozein gaia edo materia irakasteko orduan, neutrala gisa
azaldu behar da beti, ezin du zenbait ideologia, erlijio edo partido
baten aurrean alde batera inklinatu, hau da, haren iritzia eman
bestela ikasleei bultzatuko lieteelako hark bezala pentsatzera.
Benetan,
nire ikuspuntutik, guztiok edozein gaiaren aurrean iritzia dugu,
baina irakasle batek haren lanbidean sortzen diren arazoen aurrean
neutrala izan behar da, baina gehienetan beligeranteak dira, haren
ikasleei azaltzen saiatzen direlako hark defendatzen dituen iritziak
soilik hori direla: iritziak.
Ikastetxe
publiko eta pribatu bat aztertzerako orduan, haien arteko aldeak ikus
ditzakegu. Ikastetxe publiko batean, normalean ideologia
desberdinetako irakasleak egoten dira eta nahiko askatasuna dute
haiek pentsatzen dutena azaltzeko. Baina nire ustez, irakasle batzuk
haien iritzia ematera neurtu beharko lituzkete, ikasleen ideiak edo
baloreak desberdinak direlako, batez ere, Lehen Hezkuntzan, haur bat
baino ez zarelako eta gehienetan maistra edo maisua esaten duenaren
arabera zure pentsamendua edo iritzia aldatu egiten delako. Ikastetxe
pribatu batean, berriz, irakasleak ikastetxea diktatutako arauetatik
gidatzen dira eta men egin behar dituzte inolako protesta egin gabe.
Nik,
irakasle gisa, nire ikasleen aurrean neutrala izatea gustatu
litzaidake, arazoa zein den azaltzen saiatu gatazkak sortzen
direnean, baina egia esanez eta
kasu batzuetan beligerantea izango naizela uste dut nahiz eta ez
nahi, zenbait kausak emango direlako, hala nola, nekea, pazientzia
bukatu egingo zaidalako, klase horretan eman beharreko materia bukatu
egin behar dudalako etab. eta arazoa azkar moztea erabakiko dut, nire
iritzia emanez.
Irakasle
ona izatea espero dut, nire ikasleei balore on batzuk irakastea gero
etorkizunean hauek balio egingo dizkietelako eta nire akatsetatik
irakatsi, seguraski izango ditudalako.
JOEL FERNANDEZ
No hay comentarios:
Publicar un comentario