La
Caza
filma,
Dinamarkako herri batean igarotzen den kontakizuna da, bertan
bizitzen diren gizakiak ondo ezagutzen dira eta horrela islatuta
aurki dezakegu pelikulan. Protagonista Lucas da eta filma aurrera
joan ahala haren egoera deskubritzen dugu: dibortzio zaila eraman
duela dirudi, haren semearekin harreman normal bat eramaten saiatzen
da; gainera institutuko irakasle gisa zebilela lana galdu du eta
horren ondorioz haur hezkuntzan sartzen dela. Haurrak gustoko dituela
islatuta geratzen da baina gauzak nahasten dira, haurtzandegiko haur
batek -Klara- kontaktu desegoki bat izateagatik salatzen dio; baina
garrantzitsuena Lucasen lagun onenako alaba dela da. Momentu
horretatik Lucasen bizitza infernu batean bihurtzen da: herriko
pertsona guztiak bakartzen diote, baita bere konfiantzazko zirkuluko
pertsonak zirenak ere; herriko supermerkatuan sarrera debekatzen
diote eta beste hainbat egoerak ikusleetan amorrua eragiten dituena.
Baina, nola ez diozu haur bati horrelako gauza desatsegina batean
sinetsiko? Hipokritak
izango ginateke ez bagenuke onartuko hasiera batean haurrari
sinetsiko geniokeela.
Ikusitako
filma interesgarria iruditu zait, batez ere, pentsatzera eta
eztabaidatzera eramaten gaituelako baita hausnarketa egitera eramaten
zaituelako ere. Bestetik, nire ikuspuntutik gure erreakzioaz eta
seguritateaz kezka egitera bultzatzen gaitu. Gehien harritu zaidana
izan da, pelikulako zuzendaria ustezkoa den perbertituaren paperetik
ardaztu nahi izan duela pelikula, eta ez jasan izan dituen abusu
sexualeko pertsonaren ikuspuntutik, ikustera ohituak gauden bezala.
JOEL FERNANDEZ
No hay comentarios:
Publicar un comentario