Askotan
aipatu eta behin baino gehiagotan kritikatu izan den gaia dugu
neutralitate eta beligeran-tziarena. Irakasle eta ikasle asko kexatu
izan dira, beren semearekin edo norberarekin “neutralta-sunik”
gabe jokatu izan dela zenbait kasutan, balorazio edo kalifikazioren
bat ipintzerakoan.
Nik
uste, neutro izatearen kontzeptua ez daukagula oso garbi; zer da ba
neutro izatea?
Neutroa,
ideia zehatz batekiko iritzirik ez edukitzean datzala uste dut. Hau
da, ez alde, ez aurka. Baina hori oso zaila dela iritzi diot,
ezinezkoa ez esateagatik, gizabanako bakoitza, irakasle roletik
oraingoan, ezberdina delako, bere iritzia duelako eta bere
errealitatea bizi duelako.
Irakasle
batek gai bat planteatzen duen unetik bertatik, iritzi bat dago,
agian tonuagatik, beharbada moldatu duen erarengatik, nahita edo
nahigabe, baina iritzi bat. Datu hutsal bat izateko, baliteke
irakaslea hau esan beharra: “halako egunkaritan hau zioen”. Baina
irakurtzen duen egunkariaren arabera, normalean bere ideologiarekin
bat datorrena, datua ezberdina izango da. Eta berdin irrati edo beste
edozein komunikabiderekin.
Beligerantziaz
jokatzen duen kasu guztietan bere ikuspuntua agertzen du. Izan
daiteke objetiboa, izan daiteke subjetiboa. Baina, behin, objetiboki
jokatzen dugun unetik bertatik, gure iritzi objetibo subjetiboa ari
gara adierazten nolabait ere. Bestela esanda, beste irakasleren batek
ikuspuntu objetibo bat azal dezake gai berari buruz, baina izan
daiteke beste ikuspuntu objetibo bat.
Subjetiboa,
alegia.
Jaume
Trilak, La actitud del profesor en el aula ante los conflictos de
valor artikuluan ere antzerako iritzia dauka baina zuzenean
Neutraltasuna eta Beligerantzia konparatzen ditu. Idazle honek, nahiz
Beligerantziaren aldeko zenbait argudio eman, kontra ere egiten du,
eta horri helduko diot.
Dio,
irakaslea ezin dela inoiz neutrala izan, batera edo bestera nolabait
ere bere iritziaren berri ematen duelako. Eskola bera ere, ez dela
neutrala gehitzen du, bere kontestu soziopolitikoa ze-haztua duelako,
Curriculumaren existentziak ere irakaslea aukeratzea baldintzatzen
duelako...
Azkenik,
atal honetan, gaineratzen du Neutraltasun Ideologikoa edota Ideologia
Neutroa bera, ide-ologia bat dela, pentsatzeko modu bat. Eta aurrez
esan bezala, pertsona bakoitzak ezberdina izan eta pentsatzeko modu
ezberdina duenez, Neutraltasuna ere ezin daiteke neutroa izan, jada
iritzi bat ematen ari garelako.
Ikasgela
batean ariko bagina, zaila da erabakitzea neutroa edo beligerantea
izan nahi dugun. Hori beharrak erakutsi beharko lukeela uste dut, hau
da, kalifikazioak ipintzerakoan neutroa(goa) eta ikasle baten
beharretara egokitzerakoan beligerantea.
Demagun,
hogei haur ditugula ikasgelan eta biderkaketak ikasi behar dituztela.
Haur guztiek ez dute gaitasun bera, eta hori horrela den momentutik
ezin dugu neutroak izan. Pentsa, bost haurre-ko talde batek ez duela
ondo ulertzen zazpiko taula. Talde honi, denbora gehiago eskeini
beharko diot, gainerakoak “harrapatzeko” edo erritmo berean
joateko. Haur bakoitzari tratu ezberdina ema-ten diodanez, ez naiz
neutroa, ezin naiteke izan.
Notak
jartzeko garaian ere, nondik eta matematikako kalkulu zehatzen bat ez
den, gure subjetibo-tasunare erabilpena martxan jartzen da. Edozein
idazlan, testu edo irakurgairen lana zuzentzera-koan, irizpide batzuk
jarraituko ditugu bai, baina 10 jarri edo 9 jarri gure eskutan dago,
gure ustez dena ondo egin duelako edo adierazpenen bat falta
zaiolako. Gure ustez; subjetiboa.
Halere,
beti esaten da helduok garela haurron erreferenteak: lehen
sozialismoan familia eta biga-rrengoan eskola etab.. Irakasleak ideia
ezberdinei buruzko eztabaida bat proposatzen badu, era-man beharreko
prozesua ondorengoa izango litzateke: lehenik gaia botako du, halako
eta halako gertatu da. Iritzirik eman gabe. Ondoren, eztabaidaren
erdian jarriko da, gaiaren alde eta kontra daudenen artean, horrela
galderak eginez, haur bakoitzak bere adimena eta sormena garatuko
ditu bere iritzi propioa eraikiz. Azkenik, irakasleak iritzia eman
dezake. Orokorrean hartuta, neutro jokatu duela esan genezake.
Zer
pasako litzateke, ordea, irakasleak hasieratik bere iritzia emango
balu?
Haurrek,
aurriritziak izango lituzkete. Irakaslea euren eredua izanik, ez dute
beraien iritzi propiorik sortuko edo gutxienik irakasleak dioenean
oinarrituko da.
Ondorio
gisa, esan daiteke, haurren iritzi propioa garatu nahi baldin badugu,
hobe dela ahalik eta neutroen jokatzea lehen aipaturiko eztabaida
eredu hori erabiltzen baldin bada. Baina, egoera neu- troan jokatzea
ia-ia ezinezkoa den gauza bat denez, haur bakoitza mundu ezberdin bat
delako. Horregatik, nire ustez, haur bakoitza bere garapen denbora
behar du eta eskeini beharreko den-bora ezberdina denez,
beligerantzia nagusitzen da irakasle haur bati eskeini beharreko
hezkuntza prozesuan.
MARKEL EIZAGIRRE
No hay comentarios:
Publicar un comentario