miércoles, 16 de octubre de 2013

LA CAZA

Askotan haurrak edukitzen ditugunean, itsutu egiten gara beraiekin: eurak dira munduko punturik garrantzitsuena, eurak dira erdi puntua; zentroa. Horregatik, hainbeste kasu egin beharraren ondorioz, haien menpe jartzen gara. Eta filmean ikus daitekeen bezala, “berdin” zaigu, egia ala gezurra dioten; guk sinistu egiten diegu.
Puntu horretaraino heltzeak, arrisku handia du. Ez gara ohartzen, haur baten inozentzia-ren gezur batek, pertsona bat espetxera, jipoitua eta gaizki begiratua izatera edota herio-tzera bidal dezakeela.
Film honek erakutsi didana da, umeek esaten dutenari gehiegi erreparatzen diogula eta askotan honek gai, pertsona etab..-ekiko aurriritziak sortzen dizkigutela, jakinik askotan umeek pentsatu gabeko mila gauza egin eta esaten dituztela.

Bestetik, ulertzekoa da bi haurren arteko liskar batean, guraso bakoitzak bereari sinestea, baina heldu bat tartean egonik (gezurretan ibili daitekeen arren), haurrari kasu gehiago egitea normala al da, helduak ondorio larriagoak pairatu ditzakeela jakinda? Ez zait iruditzen.


MARKEL EIZAGIRRE

No hay comentarios:

Publicar un comentario