“La
Caza”, Dinamarkako herri txiki batean kokatzen den filma da. Lucas,
40 urteko gizon bat da, bere txakurrarekin bakarrik bizi dena.
Irakasle lanetan aritzen da herri horretako eskolan. Haurrak
gustoko dituela esan daiteke eta asko gainera. Clara izeneko
ikaslearen gurasoak ditu lagun, aita batez ere. Ez da bere egoera
hoberenean aurkitzen, dibortziatua dago eta gainera arazoak ditu bere
semea ikusteko (Marcus izeneko eta 15 urteko gaztea). Egunak pasa
ahala, gauzak hobetuz dihoazela dirudi, bere semea denboraldi batez
biziko da bere etxean eta gainera, eskolako langile batekin maitasun
harremanak edukitzen hasi da. Dena polita dirudi, baina horrek gutxi
iraun zuen.
Ikasle
batek egindako ezusteko esames batek, bere bizitza guztiz aldatu
egiten du. Eskolako zuzendariak ikasle bat bortxatu izanaz salatzen
du, bere lagun onenaren alaba hain zuzen ere eta azkenik salaketa
zabaldu egiten da esanez haurtzandegiko ume guztiak bortxatu dituela.
Gezur txiki bat bezela hasten dena, salaketa zigorra eta gaitzespen
soziala bihurtzen da herri guztiaren aldetik, baita bere neska
lagunaren aldetik ere. Jasanezina egiten diote bizitza gizon honi.
Espetxeratua izatera iritsi zen egun batzuez, bere txakurra hil zuten
eta gutxi balitz, betiko super merkatuan erosteko eskubidea kendu
zioten bertakoek. Bi pertsona bakarrik izan ziren bere alde egin
zutenak, bere semea eta bere semearen aita bitxia izandakoa.
Azkenik
egoera hau konpondu egiten da, Clarak egia aitortzen duelako, baina
Lucasek ordurarte jasandako guztia gehiegizkoa izan da.
Pelikula
honi zer iritzi dudan argi dago. Gizon errugabe honek jasan behar
izan duen guztia ez da bidezkoa izan. Gainera iruditzen zait ikasle
txiki horren argudioak ez direla nahikoak izan beharko, haurrak oso
ongi tratatzen dituen Lucas irakaslea pederastatzat hartzeko.
Askotan
haurrek gurasoen edota irakasleen atentzioa deitzeko gezur ugari
esaten dituzte. Kasu honetan, Clarak irakaslearen aldetik jaso duen
“maitasun ukapenagatik" mendekua hartu duela dirudi, baina berak
ez zuen espero horrenbesterainoko bazterketa jasoko zuenik Lucasek.
Hezitzaile
ikuspuntutik, film hau analizatzea zailegia da, izan ere nik ez
nukeelako jakingo zuzendari horren kasuan zer egin. Kanpotik gauzak
argi ikusten dira, ikusleok badakigu Lucasek ez duela ikaslerik
bortxatu, baina zuzendariak Clararekin izaten duen elkarrizketa
horretan egongo banintz ez nuke jakingo nor sinetsi. Egia da bai,
ikasleak ez duela zertan gezurrik esan behar, baina Lucas aldez
aurretik salatu baino lehen, berak gertatutakoa ere azaldu beharko
lukeela uste dut nik. Gainera, zuzendariak irakaslea ondo ezagutu ez
gero, argi eduki beharko luke, eskola horretan hezten dituen haurrak horrenbeste
maitatzen dituen pertsona bat, ez litzatekeela gai izango horrelako
ankerkeriarik egiteko.
Irakasle
baten edota zuzendari baten egoera horrelako kasu batean oso gogorra
eta zaila da, izan ere, seriotasun handiko gai da filmean
planteatutakoa.
GARAZI
GALIANA
No hay comentarios:
Publicar un comentario