jueves, 17 de octubre de 2013

NEUTRALITATEA VS BELIGERANTZIA

Eskola, gizarte barruko erakunde garrantzitsuenetako bat da familiarekin batera. Izan ere, bertan pasatzen dugulako haurtzaro eta nerabezaroko denbora gehiena. Bertan erakusten dizkigute, gizartean elkarbizitzeko beharrezko duguna, baloreak transmititzea: errespetua, adiskidetasuna.

Irakasleek dute erakunde horretako kontrola, haien esku dago haurren hezkuntza, izan ere, haien eragina nabaria izango da ikasleengan, batez ere txikiak direnean.

Askotan irakasleek balore horiek transmititzerako orduan, ez dakite zer jarrera azaldu behar duten, neutralak ala beligeranteak izatearen zalantza edukitzen dute, hain zuzen ere, jarrera okerra aukeratuz gero, ikasleen artean arazoak sortu ditzake.

Lehenik eta behin, jarrera neutrala ala beligerantea izatea zer den jakitea oinarrizkoa da.
Pertsona batek jarrera neutrala hartzen duenean gai edota ideia baten aurrean ez duela ez aldeko ez kontrako iritzirik azaltzea esan nahi du. Aldiz, pertsona batek jarrera beligerantea hartzen duenean, gai horren alde edota kontrako iritzia azalduko du, hau da, zerbaiten alde edo zerbaiten kontra egongo da eta bere iritzia inongo neutralitaterik gabe adieraziko dio munduari.
Azken hamarkadetan, irakaslearen jarrera beligerantea edo neutrala izan da planteatu den arazo pedagogiko garrantzitsuena.

Irakasleak beti izango du iritzi bat, ideologia, erlijio zein politikari buruz. Askotaan gogo handia edukiko du gai horri buruzko ikuspuntua emateko bere ikasleen aurrean, edota beraiek izan daiteke galdera hori planteatzen diotenak irakasleari, baina nik uste irakasle batek momentuoro bere lanean dagoenean, eskola barruan dagoen bitartean, ez du bere iritzia eman behar, hau da, neutrala izan behar du. Kasu hori emango ez balitz, hau da, beligerantea izaten bada, arazoak sortu ditzake ikasleengan eta haien familiengan. Gainera eskola kaltetu dezake eta bere lanpostua ere jokoan egon daiteke.

Demagun, irakasle garela eta lehe hezkuntzako haurrei erlijio ezberdinei buruzko gaiaz hitz egitea interesatzen zaiela. Beste kultura, sinismen bateko ikasle bat dago haien artean. Irakaslea garaiaru buruz informazioa ematen ari da eta haur batek hona hau galdetzen dio: “uste al duzu jainkoa existitzen dela?” Irakasleak, haien ikasleengan izan ditzazkeen ondorioetan pentsatu gabe ezetz erantzun dio. Beste kulturako mutikoak berriz ere galdetzen dio, baina oraingoan bere Ala jainkoaz. Irakasleak gainerako ikasleei erantzundako berdina erantzuten dio berari ere. Kultura desberdineko ikasle horrengan kezka sortu du irakasleak, beraz etxean galdetzea erabakitzen du. Irakasleak eskolan azaldu duen jarrera kontatu die gurasoei eta hauek oso haserre zuzendarirantz jotzen dute eskolan bere semeari erakusten dioten balorez kexaka.

Ikasle horri etxean balore batzuk irakatsi dizkiote eta bere irakasleak kontrakoa azaldu dio. Harra zalantzan geratu da irakasleak beregan ere eragina duelako, haren gurasoez gainera. Kasu honetan, irakasleak jarrera desegokia aukeratu du, neutralitatez jokatu behar zuen.

Eskolaren helburuetako bat, ikasleen nortasuna finkatzea da, haien iritzi pertsonala sustatzeko eskubidea ematea, gai baten aurrean askatasunez jokatzea eta jarrera beligerantea agertuz gero, hau dena baldintzatu egiten dugu.

Jaume Trilla-ren “La actitud del profesor en el aula ante los conflictos de valor” artikuluan antzekoa aldarrikatzen du, hau da, irakasleak jarrera neutrala erakutsi beharko lukeela, nahiz eta askotan zaila suertatzen den arazo horri aurre egitea.

Artikuluan, hezkuntzaren legei egiten die erreferentzia, “Ley Orgánica del Derecho a la Educación (LODE)” legeari hain zuzen ere.
Nik ulertzen dudanaren arabera, ez nago batere ados lege horrekin dioenarekin. LODE-k dio, hezkuntza publikoak jarrera neutrala erakutsi behar duela beri eta nahita ez. Hezkuntza pribatuak ordea, beligerante izateko aukera du, haien iritzi propioa erakustea. Nire ustetan hezkuntza guztiak neutrala izan beharko lirateke, bai publiko, bai publiko zein monja edota apaiz eskolak, asken finean arazoak berdin sotu daitezkeelako.

Laburbilduz, esan dezakedan bakarra da, ikasleen autonomia gaitasuna bultzatu nahi izanez gero, neutraltasunez jokatu beharko genukeela haurrak hezterako orduan.
Ulertzen dut batzuetan oso zaila egiten dela neutralitate joera azaltzea, izan ere modu batean edo bestean gure iritzia erakusten dugu, gure jokaeran, janzkeran edo beste hainbait detaile txikietan. Eta pentsatuko dugu, baina gu askeak gara, eskubidea dugu geure ikuspuntu pertsonala adierazteko, baina eskolaz kanpo izan behar lukeela pentsatzen dut, horrel ozan ditzakeen ondorioetan ere pentsatu beharra dagoelako.


GARAZI GALIANA

No hay comentarios:

Publicar un comentario