miércoles, 23 de octubre de 2013

EL PROFESOR LAZHAR

Irakasle hau, antzezlan moduko bat egitera behartua ikusten da, izan ere ez da inoiz lan horretan jardun. Hala ere bere emaztea irakasle izateak badirudi zer edo zer irakatsi diola haurren aurrean jarrera egokia erakusten baitu.
Arazo horretaz gainera, lana gehiago zailtzen zaio irakaslea ez dagoelako bere egoera emozional eta pertsonal hoberenean: bere emaztea eta bi seme alabak Arjeliako sute batean hil zitzaizkiolako. Bestetik, gizartearen babesa bilatzen du Argeliakoa izanik arazo gehiago izan zitzazkeelako.
Eta azkenik, bere buruaz beste egin duen irakasle baten ordezko lanak egitera datorrelako.




Ikasleentzako Lazhar-ek izan duen eragin positiboak harritu gaitu. Hasiera batean, kosta egiten zaie klaseak aurrera ateratzea, ikasleen burutan Martin, hildako irakaslea, dutelako. Hala ere, denbora aurrera joan ahala, elkarrekiko konfidantza handituz joateaz gain, ikasle batzuen babesa eta maitasuna lortu ditu.

Hala ere, bukaeran, irakaslea kaleratua izango da Lazhar-ek gai desegokia atera eta Alice eta Simonen artean sortu diren gatazkengatik.

Gure ustez, irakasle baten iraganak asko baldintzatzen du lanerako orduan haurrengan izan dezakeen eraginagatik. Nahiz eta irakaslearen jarrera aldatuz joan, haurrentzako erreferentea izanik, beligerantziaz jokatzera eramaten baitu.






MARKEL EIZAGIRRE ETA GARAZI GALIANA

No hay comentarios:

Publicar un comentario