Gaur egun oraindik posible da diktadura bat egotea,
horren adibide dugu La Ola pelikula. Irakasle batek autokrazia zer
den azaltzeko, mugimendu horretan datzan ikasle talde bat sortzen du,
joko batean hasten dena heriotza batean bukatzen delarik.
Arreta gehien piztu digun ideia, irakasleak
ikasleen mailan jartzeko erabaki duen jarrera izan da. Ikus dezakegu
hasieran ez dela hori irakasleak azaldu nahi duen gaia. Horregatik
badirudi amorrazio puntu batekin beste irakaslea izorratzeko asmoz
eramaten duela aurrera beste proiektua. Behin proiektu astea hasita
irakasleak joku bezala hartzen duena ikasleek azken mugetaraino
eramaten dute, heriotzara iristeraino. Horrelako kasu batean
iruditzen zaizu, mugetaraino iritsi aurretik, bizi duten egoera
ikusita, irakasle hezitzaile batek jakin beharko luke egoera hori
lehenago mozten.
Egia da, ekintza gehienak ikasleek bultzatutakoak eta
eskolaz kanpokoak direla eta irakasleak horren aurrean ezin duela
esku hartu, horregatik uste dugu egoera horretara iritsi baino lehen
eskolan bukaera eman behar ziola joko horri.
Esan beharra degu hala ere irakasleak lan ona
egiten duela bere buruaz beste egiten duen pertsonarekin. Hasiera
batean pertsona honek arazoak ditu bere ikaskideekin harreman
sozialak izateko. Behin proiektu astea hasita, asko inplikatzen
denez, taldean onartua sentitzen da guztiekiko bizikidetza erraztuz.
Ondorioztatu dezakegu, pertsona bati onurak ekartzen
dizkio beste batzuen heriotza bideratuz.
GARAZI GALIANA ETA MARKEL EIZAGIRRE
No hay comentarios:
Publicar un comentario