"Ser
y tener" film, dokumental honetan frantziar
landa espazioko herri txiki isolatu bateko ikastetxe baten ikasgelako analisi
sakona egiten da, hezkuntza sistema frantsesaren xehetasunak sakontzen.
Aipatutako ikastola honetan, adin ezberdineko txikitxoak ikasgela berean
elkartzen dira eta guztiek irakasle amankomuna dute, irakasle on baten
profilaren eredu bikaina dena, horregatik oso baliogarria gerta dakiguke lehen
hezkuntzako majisteritza graduan hasi berri garen ikasleontzat film honetako
detaile txikitxoez ohartaraztea, etorkizunean praktikan jarri ditzalegun
heziketa metodoen berri ematen digulako.
Maisu
honek irakasle eredugarri baten rola jokatzen du. Irakasle on bat izateko eduki
beharreko ezaugarri guztiak betetzen ditu; Disziplina, pazientzia handia,
ikasle bakoitzaren beharretara egokitzen den maisua, ikasgaian aditua
(irakasten dituen edukiek nondik norakoak kontrolatzen dituena) umeen
ikaskuntza prozesuaren erritmoa errespetatzen duena, pedagogo nahiz psikologo
rola betetzen duena (oso behatzailea izanik berehala ohartzen da bere ikasleen
egoeraz, kezkatu eigiten da eta hauei soluzioa ematen ahalegintzen da), honetaz
gain orientatzaile bikaina da eta gurasoei semeen ikaskuntza prozesuaren berri
ematen die baita haien semei laguntzeko zenbait ahoulku eskaini ere.
Laburbilduz
haurrek errespetatzen eta maitatzen duten maisua da, haien erreferentziazko
pertsona eta horregatik esan daiteke irakasle on bat dela. Seme, alaba baten
hezkuntza irakasle baten esku utzi izan beharko banu ez lidake axolako haren
eskuetan uztea, balore moral egokiak trasmititzen bait dizkie haurrei, haien
arteko errespetua, adiskidetasuna, elkarlana (haien arteko kolaborazioa
bultzatatzen du, ez gaur egungo irakasle batzuek bezala indibidualismoari
sustatzen ditela), disziplina...
Gelako
dinamika ezin hobea da, ahurrak motibaturik daude,ikasteko nahia dute. Heziketa
metodoa eredugarria iruditzen zait irakasle honek darabilena. Zenbatzen,
irakurtzen, idazten... eduki desberdinak, matematikak, diktaketak… jolasekin
tartekatzen ditu ikasketa prozesua umeentzat arinagoa izan dadin, ikasle
guztiak mahai baten inguruan elkartzen dira eta honela haur batek
ondokoarengandik ikas dezake eta alderantziz, arestian esan bezala umeak adin
deberdinekoak direnez irakaslea ikasleriaren adin aniztasun hortaz baliatzen da
txikitxoek handiengandik ikas dezaten (ikusiz ikasi esan ohi den
bezalaxe), laburbilduz haien arteko elkarlana sustatzea helburu duen taktika
erabiltzen du.
Baina
bizitza errealean bezalaxe, film honetan ere Irakasleaz gain, familiak ere
paper garrantzitsua betetzen du umearen lehendabiziko urteetan. Eta filman, bi
familia mota kontrastatzen dira; batetik guraso zorrotzen perfila eta bestetik
umearen erritmoa errespetatzen duten gurasoen perfila, kasu hontan alabaz
kezkatzen dena eta laguntzen saiatzen dena baina presio bidez lortutako
emaitzak ezertarako balio ez duela dakien ama. Oso adierazgarria da pasarte bat
non ama batek bere semea jotzen duen irakasleak bidali dizkion matematiketako
etxeko lanak egiteko gai ez delako (akatsak egiten dituelako) honek umearen
ikasteko interesa eteten du aurrean dituen ariketak modu egokian egiteko gai ez
dela pentsarazten du. Hori da justoenik egin behar ez dena ikasketa errimoa
bizkortzen sahaitzea, presioa, mehatxuak ez dira inoiz onak izango umearentzat,
guraso batzuk ez dira ohartzen umeek askotan akatsetatik ikasten dutela (ez dira
ohartzen akatsen alde positiboaz),akatsetatik ikasten bait da gehien "eroriz
ikasten da oinez".
Irakasleak
ume hauei hezitzeko konpromisoa du eta gurasoak ere, zenbaitetan bere
eginbeharrean mugak edo oztopak aurkitu arren, izan ere askotan ezdakite nola
jokatu, ez dakite nola hezi behar dituzten euren semeak, eta nire
ustez horrek eragin zuzena dauka etorkizunean umeak garatuko duen nortasunean,
izateko eran, gurasoen parte hartzeak eragin zuzena du haien ikaskuntza
prozesuan eta umearen garapenean.
"Ser y
tener" dokumentala irakaslearen irudiari egindako omenadi moduko bat da, maisu
maestrak gizartearen oinarri eta erreferentzia handiko zutabeak dira eta gure
semeen etorkizuna neurri handi batean haien esku dago, ardura handiko lana da
haiena. Horregatik dokumental jendea askoren konzietzia piezteko baliogarria
izan daitekeela deritzot, askotan ikaslearen lan gutxiesten dugu, ez gara
ohartzen haien lan ez dela lan arrunta; haien jakinduria, umeei eskeintzea,
maitasunez eta dedikazioz aintzat hartu beharko genuke, miresteko baita haien
eskuzabaltasuna .
Etorkizunean
horrelako irakaslea bilakatzea niretzako
izugarrizko lorpena izango litzateke. Azpimarratu nahiko nukeena zera da: nola maisuak ikasleen ikastearen irrika pizten duen eta nahi ori
mantentzea ere, ikas nahi hori ez baita berez sortzen, sortarazten dizkioten
pertsona bat dago, irakaslea eta hori izan beharko luke irakasle ororen helburu
nagusia.
MAITE GONZALEZ
No hay comentarios:
Publicar un comentario