Irakasle
on bat hauxe da, pertsona bat bere lana maitatzen duena eta ikasi
duen guztia modu egoki batean azaltzen eta komunikatzen dakiena haren
ikasleek ulertzeko.
Gaur
egun, irakasleen rola asko aldatu egin da. Gure aitona-amonei
eskolarekin zerikusia duen edozein gauzaz hitz egiten entzuten
diegunean, harrituta gelditzen gara, batez ere, eskolara
beldurrarekin joaten zirelako; adibidez, lezioa ikasita eramaten ez
bazuten irakasleak jotzen edo zigortzen zieten. Gurasoak ez zeudenean
irakaslea autoritatea zen, hala ere, gure gurasoekin hitz egiten
dugunean, bere garaian ikasleei ezin zela jo kontatzen digute baina
sarritan zigortzen zietela eta gainera guk daukagun irakasleaz
inbidia sentitzen dutela, batez ere, gaur egun ikasleekin tratatzeko
psikologikoki hobe prestatuak daudelako.
Haurrak
garenean gure irakasle idealaren ideia izango litzateke pertsona bat
edozein gauza egiten utz gaituena, hala nola, egun osoan patioan
denbora luzeena uztea, etxeko lanik bidaltzen ez gaituena eta libre
duen denbora guztia gurekin jolas egitea. Lehen Hezkuntzara iristen
garenean, atzetik gure irakasle idealaz dugun ideia erabat aldatzen
da. Ikastera eta estudiatzera joaten garela konturatzen gara baita
engainatzen saiatzen diogula, haren helburu nagusia materia irakastea
delako baina gurea, berriz, klasea ez emateko irakaslea entretenitzea
dugu helburu gisa.
Institutura
iristen garenean rola desberdina da. Klasea ematen dugunean
konturatzen gara gehien gustatzen zaigun irakaslea, klaseak atseginak
egiten dituena dela. Askotan, beste kurtso batera iristen zara
aurreko urtean gorrotatzen zenuen irakasgai batekin baina hari esker,
hau da, klasea ematen duen moduari esker, irakasgai hori azkenean
zure gustukoena izaten da. Gainera, gutaz arduratzen direla
konturatzen gara, baita gure etorkizunaz ere, egunez-egun erakusten
digutelako.
Nire
ustez, irakasle on bat izateko ezaugarri batzuk eduki behar dituzu
eta nahitaezkoak dira. Pertsona ona eta zure lanbidea maitatu behar
duzu eta gaurkotasunean gertatzen diren berriei arreta jarri behar
dizkiozu. Irakaslea klasea bideratzen duena da eta bere ikasleak kasu
egin behar diote horregatik azaltzen dituen gaiak erakargarriak
izaten bihurtu behar ditu eta horren ondorioz ikasleei klasea ez
lirateke hain aspergarriagoa egingo eta kolaboratuko lukete.
Irakaslea ikasgaia motibatuta eman behar du eta horren ondorioz haren
ikasleek klasera motibatuta joango dira. Beste alde batetik,
irakasle-ikasle elkarri izango duten harremana maitasun eta
errespetuarekin bideratuta egon behar da, gauza guztien gainetik.
Bestetik, irakaslea haren ikasleen interesei hurbila izan behar da
baina distantzia bat mantenduz, gehiegizko konfiantza izan gabe baita
haren ongizateaz arduratu behar da bai maila pertsonal, sozial eta
familiarrean; bertan ikaslea konturatu eta ikusiko duelako nolako
andereño edo maisu duen. Hortaz aparte, klasean azaldu duen lezioa
ikasleek ulertu duten ala ez arduratu behar da. Laburbilduz,
irakaslea izaten nahi duen norbaitek umeak gustatu edo maitatu behar
ditu, batzuk hainbat arazoekin iristen direlako eskolara, hala nola,
herriz edo etxez aldatu direlako eta irakasle hauei esker aurrera
ateratzen dira.
JOEL FERNANDEZ
No hay comentarios:
Publicar un comentario