jueves, 26 de septiembre de 2013

SER Y TENER

Hezkuntzari buruzko dokumental hau, herritik gertu dagoen ikastetxe batean kokatzen da; horrela identifikatu daiteke gutxienez, ikasle batzuek bizikletaz egiten baitute bertarainoko bidea eta duten adina edukita arraroa litzateke urruti edukitzea. Hori gutxi balitz mendi edo muino bat ere badute inguruan eta elur garaietan oso baliagarria zaio irakasleari ikasgelatik irten eta irteerak egiteko; lerarekin jolasteko adibidez. Irakaslea, bestetik, bertan bizitzeko aukera ere badu, ikastetxeak bi pisu izan eta aukera hori ematen zaiolarik.
Badirudi herria txikia izan daitekeela, adin ezberdinetako ikasleak gela berean kokatzen baitira, eta horrelakoak normalea herri ez oso handietan gertatzen dira.

Jolasa eta umorea dira irakasle honek erabiltzen dituen teknika nagusienetako batzuk: haurren altu-eran jartzen da, hau da, haur bat gehiago izango balitz bezala jokatzen du zenbaitetan. Zenbaitetan, begiak ixteko behatzen bidez jaisten dizkie betazalak edota guztiek parte har dezaten galderak egiteko joera handia du: Zer moduz idatzi du honek...? Honela, ikasleekiko gertutasuna erakusteaz gain guztiek beren iritzia ematen dute eta uste ezberdinik agertzen bada alde edo kontra egiteko aukera agertuz. Gainera, metodo honekin aurrak ere animatu egiten ditu egin dituzten okerrak zu-zentzera eta besteen iritziak kontutan hartzera. Baina dudarik gabe, tutore hau ezaugarritzen dutenak disziplina eta pazientzia dira.
Lehenago aipaturiko galderak horiek egitean, haurren izenak banaka izendatzen ditu, horrela haur guztiek batera hitz egitea ekiditeaz gain, ikasi egiten dute txandak errespetatu egin behar direla. Hala eta guztiz ere, bada une bat non haur guztiaz “señor,señor” eginez ageri diren (mamam idazten ari direnean gutxi gora behera). Momentu horretan, irakaslea haur bati azalpena ematen agertzen da.
Gainontzeko guztien eskaera eta oihuei entzungor egiten die eta zailtasuna duen horri, haren errit-moa errespetatuz, behar duen denbora eskeintzen dio; eta halako batean, ixildu egiten dira: agian nazkatuta edo beharbada ulertu dutelako batekin dagoenean gainontzekoei ezin diela arretarik eskeini eta beraz itxaron egin behar dutela.
Disziplinari dagokionean, bada aztertzen dituen arlo gehiago: edukazioz jokatzea eta jarrera desego-kiren baten ondoriozko zigorra. Yoyo deituriko haur batek, marrazkia goizean bertan bukatuko zuela hitz eman zion baina ez du bukatu. Hori dela eta, gainontzeko haurrak jolasorduan elurretan dabiltzan bitartean bera marrazkia bueltatzen gelditzen da. Irakasleak, Yoyo-k marrazkia bukatzen duen bitartean, zigorraren zergatia azaltzen dio: tratu bat egina zutela eta hitza ematen denean bete-tzeko izaten dela. Zigorrak kasu honetan ez dio kalterik egiten aurrari baina ziur ez duela berriz egingo, hobeto egongo baita lagunekin jolasten lanean baino. Esaterako, ez du onartzen “si” soilik erantzutea, hau da, “si/no señor” erantzun behar die galderaren bat egiten duenean; bere kargua garbi uzten duelarik. Ikasleen artean integratzeko haien gisara jokatzen du, denbora librean edota garrantzi askorik ez duten ariketetan. Ekintza baliagarrietan ordea, haserretu ordez baina serio jarriz, gelako nagusia nor den erakusten die, nori egin behar dioten jaramon.

Lehenago aipatu bezala, beste askoren artean, talde giroan egiten ditu gelako hainbat lan eta ariketa.
Horregatik, ikasgelari dagozkien ezaugarrietan, ikasle guztiak mahai handi batean edo gehienez bitan elkartzen direla azpimarratu behar da. Taldean jardunez gero, elkarri laguntzeko aukera dute, bati falta zaiona besteak gehitu diezaioke eta alderantziz. Norbaitek ulertzen ez badu, orduan irakas- leak berak bakarkako mahai batera eramango du bertan ulertu beharrekoa azalduz.
Gainontzean, ikasgelari buruz, esan daiteke gela koloretsua dela eta honek ikasleei nahiz ikasgelari beste egoera animiko bat transmititzen die, onerako betiere. Gainera, arrain batzuk ere badituzte eta bizi izan dudan esperientziagatik haurren hezkuntzarako gako positibotzat hartu daiteke. Guk ere bagenuen txori bat ikasgelan 4 edo 5 urte adin tarteetan. Irakasleak, erakutsi egiten zigun kaiola gar- bitu behar zitzaiola, janaria eta ura eman...Arrainarekin ere berdina egiten badute, gutxieneko diszi-plina bat izango dute izaki bizidun batekin.


Irakasleari dagokionean, pazientzi handiko gizona da. Patxada handiz hartzen du esan beharreko guztia, honela, haur bakoitzari bere denbora eskeintzen dio talde-lanean oinarriturik. Pertsona lasaia izateaz gain ahal duen guztia umorez hartzen saiatzen da, eta beti bilatzen du edo saiatzen da ber-dintasuna eta oreka bilatzen: bi haur borrokan ibili ostean ageri dira, eta zenbait galdera egin ostean biak maila bereko pertsonak direla erakusten die. Honela, borroka gehiagorik egin ez dezaten.
Ikasleekiko harremanean, psikokologo lanak ere egiten ditu. Esaterako, haur bat triste dago, aita gaixorik dago eta harekin gogoratu baita. Mutikoari negar “eragiten” dio, lasaitu dadin, barruko tristura kanporatu dezan.
Hori gutxi balitz, orientatzaile gisa ere jarduten da gurasoekin, Natali delako batek arazoak baititu matematiketan eta gurasoekin beraiekin. Irakasleak aipatzen dio ortagrafian e.a. ondo moldatzen dela baina matematiketan zailtasunak dituela. Halere, amak aipatutako lehengusuen laguntzak albora uzteko, horrek ez baitio lagunduko bere kabuz ikasten. Ikasgelako denei, erakutsi nahi die elkarbizitzen eta bizikidetza zer den erakusten; beti ere, ondoan dutenei laguntzen.
Irakaslearen lanerako estrategiei dagokienean, gelako giro alaia sustatzeaz gain, ulertu ez duenari, behin eta berriz errepikatzen dio eta hark erantzuna ez badaki gelako norbaiti galdetzen dio. Honela badaki nork ulertu duen ondo eta norekin igaro behar duen denbora gehiago. Gainera, zenbakiak eta letrak marrazten ikasteko teknika bikain bat erabiltzen du: bi marra horizontal egiten ditu elkarrekiko tarte gutxirekin, eta bertan idatzi behar dute haurrek. Bestela, puntu batzuk lotuz ere sortzen dituzte zenbakiak..

Bideo honetan, ikastetxeaz gainera, familia eta ikaslearen arteko harremana ere ikus daiteke. Nabaria da familia bakoitzak bere eredua duela eta hori garbi ikusten da hezkuntza sisteman. Base-rri giroan bizi den gazteak esaterako, lehenik baserriko lanak egin behar izaten ditu: behiei jaten eman, horretarako belarra bildu, ondu....eta afalostean egiten ditu etxeko lanak. Familia honetan, nire iritziz, jokabide desegokia erakusten du amak: gaizki egiten duen ariketa bakoitzeko lepaondoko bat ematen dio, eta hori ez dut uste hezkuntza ona denik. Gainera, familia osoa gainean du eta presio hori ez da inolaz ona haur baten ikasketetarako.
Beste familia batean, anaia zaharrenak arrebari afaria egin ondoren egiten ditu lanak, hau da, ikas-keten aurretik beste ardura batzuk ere badituela. Honi ordea, amak laguntzen dio lanak egiten, inongo kolperik eman gabe.

Honek erakusten digu familia batzuetan ikasketak bigarren maila batean geratzen direla, lehen mailan etxeko egin beharrak ipintzen dituztelarik. Batzuek halere balioei garrantzia ematen die, arrebari afaritan ematen dion gazteak adibidez.


Ondorio gisa, esan dezakegu irakasle honek “irakasle onaren” ezaugarri asko dituela, pazientzia, haurrekiko maitasuna, disziplina eta edukazioz jokatzea erakutsiz, psikologo nahiz orientatzaile lanak ere egiten ditu....Gainera, garbi geratzen da, irakasleak beti haurraren erritmoa errespetatu behar duela, gainontzean, ez du ikasiko idazten, irakurtzen, balioak ere ikastea nekeza izango zaio eta hezkuntza egoki bat izateko zailtasunak izan ditzake.
Baina bideoak erakusten digun bezala, haur baten hezkuntza ezin da eskolan soilik garatu, hau da, guraso eta irakasleen arteko harremanak sendoa izan behar du, honela haurrak bide finko bat hartuko du beti; eta ez, batzuetan irakasleak esandakoa eta besteetan gurasoek esana.



MARKEL EIZAGIRRE



No hay comentarios:

Publicar un comentario