Umeak
esponjak bezalakoak dira, ikusten dutena ikasten dute, xurgatzen duten
informazioa beren memorian pilatzeko joera dute eta horregatik familia, gehienbat
gurasoez gain, ume baten heziketa prozesuan gehienbat haurtzaro epealdian,
eskola, zutaba oso garrantzitsua da. Irakasleak eskainitikako heziketak
berebiziko garrantzia du haur baten
hezkuntzan eta honek garatuko dituen gaitasunetan, horregatik irakaslearen zeregina ez da jarduera erraza izango, ardura
handiko eginbeharra izango baitu.
Irakasle on baten lana ez da ikasleari
ezaguerak tramitzera laburtzen, pazientzia eta esfortzu handiz aurren kuriositatea
pizteko ahalmena izan behar du ezinbestean, haien ikasteko nahia azpimarratzen ahalegintzea
geroago ezagutzak zein sentimendu edo baloreak bere ikasleei trasmititzeko hala
nola: autonomia, ardura, errespetua, elkarlanerako gaitasuna, adiskidetasunaren
garrantzia, iraunkortasuna, sortzailetasuna…
Irakasleak
ikaslearen irudimenari, instintoari ez dizkio hegalak moztuko umeak bere
barnean duen hori azaleratzen saiatuko da eta horregatik bere kabuz ikasleak
akatsak egin eta horietatik ikasteko aukera eskainiko dio, hezkuntzaren ikuspuntutik akatsak beti izango
dira ongi etorriak hauek gabe ez baitago benetako ezagutza eskuratzerik.
Maisu edo maestrak arauak jarriko dizkio
umeari bide horretan barrena murgil dadin, umeak aldiz erritmoa, ez bait dira
denak aldi berean iritsiko helmugara, batzuk azkarrak izango dira eta berehala
lortuko dute euren helburua beste batzuk ordea denbora gehiago beharko dute,
prozesu motelagoa, geldoago izango da eurena baina horrek ez du axola,
garrantzitsuena irakaskuntza prozesuaz gozatzea izango da. Umeak ikasketa
prozesuaz disfrutatzen ez badu ez du benetako ikaskuntza lortuko. Helmugara
iritsiko dira iritsi beharreko unean, Irakasleak, bere egin beharra den aldetik
gelako dinamika egokia bermatzeaz gain haurra motibatu beharko du bere jomugara
ailegatzeko.
Irakaleak
ere psikologo, soziologo papera bete beharko du maiz, bere ikasleen kezka eta
hauen etxeko zein eskolako gatazkak identifikatzeko eta ahal den neurrian hauei
konponbidea ematearen ardura izango du. Beraz, irakasle on bat, bere ikasle guztien eta bakoitzaren beharretara
egokitzen den maisua izango da.
Gaur egun, irakasle gehienak, inguratzen gaituen sistema honen txontxongiloak
besterik ez dira eta ikasleak aldiz zenbakiak, nortasunik, sentimendurik gabeko
hezurrezko manikiak, gure gizartea sostengatzeko lan mundura bideratutako
pentsatzeko gaitasunik gabeko bizidunak. Hezkuntza sistemaren herdoilduta dago
gizartea aldatzen, eraldatzen ari den bitartean henkuntza sistema berdina
mantentzeari ematen zaio lehentasuna eta ikastetxeak, espetxeen antzera, ikasleak kanpoan bizi den
errealitatetik isolatzera bideratuta daude. Horregatik pentsatzen dut
ikaslearen porrotaren errudun nagusia hezkuntza sistema dela, bertan
indibidualtasuna bezalako balioak sustatzen baitira, umeak beraien artean lehiatzera bultzatzen
dituzte, adibidez noten araberako lehia izango litzateke esandakoaren adibide
argia. Gure gizartean oso orokortua dago
emaitza edo nota onenak ateratzen dituzten ikasleak etorkizunean teorian
lanpostu hobea lortuko dutela eta badirudi gainontzekoak ez dutela bizitza
hontan zereginik ezta ezerrengatik (bere nahiengatik) borrokatzerik.
Irakasle
on batek bere ikasleei ondorengo mezu hau trasmititzeaz arduratu beharko luke:
bakoitzak bere adimena aberasteko ikasi behar duela eta ez alboko ikaskidea
gainditzeko. Ikasketa prozesua ez da konpetizio edo lasterketa bat, norberak
dagokion unean eta erritmoan egin beharreko bidea baizik.
Azkenik berriro ere azpimarratu nahiko nuke
irakaslea lana ez dela batere erraza eta honetan motibazioak, lanarekiko erresespetua eta pasioaz gain
esperientziak eman diezaiokeen jakinduria eta praktikak oso paper garrantzitsua
jokatzen dutela irakasle on bilakatzearen prozesuan .
MAITE GONZALEZ
No hay comentarios:
Publicar un comentario