Hezkuntza
gure eguneroko bizitzan jasotzen ari garen gaitasun bat da. Haurrek,
hezkuntza honen bitartez informazio desberdinak jasotzen dituzte,
haien imaginazioa garatzeko, balioak barneratzeko eta bizikidetzan
beharrezkoak izango diren beste hainbat gauza ikasteko. Horregatik,
ematen zaio berebiziko garrantzia pertsonen haziketari, baztez ere
umeei, txiki txikitatik ikasten hasi daitezen. Hezkuntzaren garapen
hori hainbat faktorek bultzatzen dute: lagun taldeak, aisialdi
taldeak, baina batez ere eragin handiagoa dute familiak, etxekoak
batik bat (gurasoak, neba-arrebak, ...) eta eskolak. Horregatik,
eskolan hezten lagunduko dion irakasleak, bere lanean ona izateko
ezaugarri batzuk bete beharko ditu. Zeintzuk dira irakasle on bat
izateko eduki behar diren ezaugarriak?
Lehenik
eta behin, irakasle bat izan behar da eta horretarako jakintza eta
hezkuntza egokia eduki eta hura irakasten jakin behar dugu.Baina
irakasle baten papera ez da bakarrik irakastera murriztu behar.
Irakasle izateko idea nagusi edo garrantzitsuenetako bat haurrak
gustuko izatea da, izan ere, lanean gabiltzanean hauek maitatzera
bultzatuko gaitu eta hori irakasle on bat izateko urrats bat da.
Haurrak
maitatzeaz gainera ulertu ere egin behar dira, haienganako enpatia
eduki, izan ere, haien azalean jartzen bagara beraiek pentsatzen
dutena, momentuoro sentitzen dutena ikus dezakegu eta arazorik edukiz
gero errazago lagun diezaiekegu. Irakasle askori hori falta zaie;
teoria badakite bai, baina ez dute praktikan aplikatzen.
Behin
haurra ulertuz gero, errazago egingo zaizu hura ezagutzea baita
gordeta ditugun balioak irakastea. Beti esaten dugu geure inguruan
dugun guztiak haurrarengan eragina duela, beraz, irakasle onak bagara
hori aprobetxatuko dugu haurrei hezkuntza zuzena eskeintzeko.
Adibidez,
eskolan gaudenean era kanpora begiratzerakoan, askotan zelaiez,
zuhaitzez eta beste hainbat gauzez inguratuak gaudela ikusten dugu,
argi esateko naturaz inguratuak gaude, beraz, irakasle onak bagara
hori aprobetxatuz haurrari ezagutza berriak emango dizkiogu natura
eta inguruneari buruz. Hau egiteko, ez dugu teoriaren beharrik; jolas
edota irteerak eginez lortu daiteke ezagutza hori barneratzea.
Jarduera edo ekintza hauen bitartez ere haurra ulertzeko eta
ezagutzeko aukera dugu eta ikaslearentzat ez da horren pisutxua
egingo ikasketa, baizik eta dibertigarriagoa bihurtuko litzake.
Berdina gertatzen da beste arlo batzuekin, esate baterako,
gaztelania, euskera eta matematika; ezagutza desberdinak eskeintzen
dizkiogu umeei baino bertan ikasitakoa eguneroko bizitzan aplikatu
dezakete eta haiek hori uler dezatela lortu behar du irakasleak.
Hezkuntza
eta maitasuna eskeintzearekin bakarrik ez da irakasle on baten
jarrera lortzen haurrei konfiantza eta babesa ere eman behar zaie,
haiek seguruago sentitu daitezen. Hala ere, babesa puntu zehatz
bateraino eskeini behar zaie, bestela, haurrak ez du inoiz beregan
konfiantzarik lortuko. Momentu bat iritsiko da, non irakasle horrek
bere kabuz moldatzen irakatsiko dion.
Ikaslearen
interesa piztea garrantzizko da, interes hori lor ez gero ezagutza
barneratzea errazago egingo zaiolaren ustea izan dezakeelako. Haurrak
lortzen duen ezagutza hori haien gurasoei adierazi behar zaie, haien
seme-alabak irakaskuntzan aurrerapena egin duen ala ez adierazteko,
beraz, gurasoekiko harreman egokia eta errespetuzkoa edukitzea ere,
irakasle on batek izan behar duen jarrera da.
Irakaslea
guztiz ona izateko, orain arte aipatutako guztia izateaz gain,
ezaugarri positibo batzuk gehiago eduki beharko lituzke. Atsegina
izatea garrantzitsua da horrek haurraren konfiantza lortzen laguntzen
digulako. Interesa agertzea ere ezaugarri horietan sartua dago, izan
ere, horrek umeengan gauzak ezagutzeko eta ikasteko interesa piztu
dezakeelako. Pazientzia edukitzea eta entzuten jakitea aipatu
beharrekoak dira, umearen arazoei aurre egiteko erraztasun handiagoa
eman diezaigukelako.
Azkenik,
esan beharra dut, nire esperientziako ibilbide honetan izandako
irakasle oso gutxik bete dituztela ezaugarri hauek, baina lan honetan
aritzea eta haurren zoriontasunaz arduratzea oso zaila da, irakasleak
jaso duen diziplina ikasleei irakasteaz gain, eginkizun asko bete
behar dituzte garrantzi handikoak direnak.
Jarrera
hori lortzearen esperoan nire esfortzurik gogorrena ipiniko dut
irakasle on baten profila izan dezadan.
GARAZI GALIANA
No hay comentarios:
Publicar un comentario