"Ser y tener" filmea, Frantziako herri bateko eskola bateko egunerokotasunaz eta ikasle horien familiak haien hezkuntzan duten esku hartzeaz dihardu.
Herria txikia denez, hezkuntzarako laguntzak ere urriak izango dira. Horregatik ere eskola txikia da, ikasle kopurua bezalaxe. Furgoneta batek egiten du eskolako autobus baten funtzioa. Irakasle bakarra dago eskola osoaz arduratzen dena. Kanpoan belardi antzeko bat du eta ikasgela bakarra dago barruan.
Lehen hezkuntza eta haur hezkuntzako ikasleak daude eskola horretan eta denak ikasgela berdinean ikasten dute. Izaera ezberdineko haurrak daude: bihurriak, azkarrak, ...
Haien artean batzuetan gatazka edo bronka txiki batzuk egoten dira, baina irakaslea beti hor egoten da haien arazoak konpontzen laguntzeko.
Irakasleaz hitz egiten ari naizela, hark eskola edo irakaskuntzan betetzen dituen rol edo paperaz hitz egingo dizuet.
Lehenik eta behin, bere ikargain aditua da, hau da, horrek esan nahi du disziplina edo heziketa on bat eskeintzeko gai dela.
Haur hezkuntzako ikasleei idazten, zenbatzen eta irakurtzeko irakasten die. Lehen hezkuntzakoei aldiz, sukadatzen eta diktaketak egiten aritzen dira. Gauzak azaltzerako orduan ikasle guztiei batera azaltzen dizkie eta behin denak lanean daudela, ikasle bakoitzak lanean behar duen atentzioaz arduratzen da.
Adibide zehar bat jarri daiteke; filme hasieran ia, irakasleak lan bat jartzen die idazten ikas dezaten. Lana denei azaltzen die baina gero, ikasle bakoitzak nola progresatzen duen ere kontuan hartzen du.
Bere irakaskuntzan, ikasleei irakasteko erabiltzen duen metodologia egokia da; ikasleak lan bat egin ondoren, denen artean komentatzen dute egindakoa, haien iritzia ematen dute gainerako ikaskideek egindako lanaz. Horrek besteek egindako akatsak eta bakoitzak egindakoez konturatzera eramaten gaitu eta horrekin batera akatsak horiek zuzentzeko gaitasuna izatera.
Maisu didaktaren rola ere betetzen du. Irakaslea disziplinatua dela justifikatzeko, ikasleei berak ikasitako transmititzen die, hau da, pertsona guztiak errespetuz tratatu behar direla, era egokian hitz egin behar zaiela eta gehien bat haiek baino pertsona helduagoa bat izanik, adiskidetasuna bultzatu, erantzuteko baimena eskatu behar dela eta ez denak batera hitz egitea, gainerako ikasleak entzuten jakitea eta beste hainbat gauza, batez ere balio moralak zeintzuk diren transmititzea izango litzateke irakasle horren helburua.
Haiek lan bat egiterako orduan, hitza ematen badute denbora bat baino lehenago bukatuko dutela, hitz eman hori bete behar dute eta filmean kasu hau adierazgarri da ikasle bat; irakasleari esan dio lana goiza bukatu baino lehenago bukatuko zuela, baina ez da horrela izan eta irakasleak horren aurrean egoki jokatu, hau da, lana bukatu arte ez dela aterako esan dio.
Irakasle hau eskola guztiaz arduratzen da. Psikologo, pedagogo eta soziologo funtzioa betetzen du ere. Haurren artean arazoak daudenean esku hartzen du. Haiek egindakoaz hausnatzera behartzen ditu eta ongi ala gaizki dagoen erreflexio egitera. Azkenik, beraien arteko arazo horrek soluzioa baduela esaten die eta barmena elkarri eskatzeko. Irakasle honek pazientzia asko erakusten du eskola oso bat aurrera atearekin.
Azkenik betetzen duen funtzio, rol edo papera orientatzailearena da. Irakasle honek eragin handia du bere ikasleengan, haientzat irakasle eredu bakarra delako, eta ez edonolako irakaslea, baizik eta irakasle on baten profila duena. Berak, irakasle batentzat zaila dena era egokian betetzen du, hau da, ikasleak motibatzea. Nola lortzen du motibazio hori? Oso errez, galdera bakar bat egiten die eta horrek haurrak erreflexionatzera eramaten ditu motibazio puntu batekin. "Zer izan nahi duzue handitan?" hori da irakasleak proposatzen dien galdera. Ikasleak irakasle izatera heldu nahi dute gehienek. Erantzun honetara bultzatu dienak, irakasleak bere esperientzia pertsonala kontatzea izan da denen edo gehienen bultzada.
Irakasle honek egiten duen guztiarekin eta lortzen duen guztiari zerbait gehiago gehitu behar zaio: gelakideen arteko giroa. Lan giroa da, lasaia, eta hori irakaslearen jarrerari esker lortutako zerbait dela iruditzen zait. Lasaitasun hori batzuetan haustearen errua, ikasleen arteko gatazkek dute, baina funtzio desberdinak betetzen dituenez irakasleak, situazio ezberdinetarako soluzioak ditu eta arazo horiek eragotzeko gaitasuna.
Orientatzaile paper horren barruan, ikasleen gurasoekiko harreman ere sartzen da. Ikasleekin izandako harremana errespetuzko izan bada beti, gurasoekin are eta errespetu gehiago azalduko du. Horrek asko esaten du irakaslearen nortasunaz. Filmeko agerraldi batean, irakaslea, irakaskuntzan arazoak dituen ikasle baten amarekin hitz egiten agertzen da. Bertan ikusten da nola arduratzen den bere ikasleaz, nola konpondu nahi dituen gauzak, eta hori bere seniderenbatekin hitz egitea iruditzen zaio hoberena, etxean asko lagun dezaketelako.
Familia harremanak, hezkuntza arloan ere garrantzitsua da. Familiaz ari naizela, esan beharra dago, film honetako familietan "hezkuntza" hitzaren esanahia ez dutela ondo ulertzen. Ikasle baten kasua deskribatzearekin ulertuko da. Lehen hezkuntzako ikasle-baserritar bat biderketa taulak ikasi ditu eskolan eta etxera iristerakoan biderketa batzuk egiten jarri behar izan da etxeko lan moduan. Ama bere ondoan jarri da semea laguntzeko asmotan, baina nik uste presionatu besterik ez duela egin. Semeak biderketa bat gaizki egiten zuen bakoitzean, eskuaz lepoan jotzen zuen. Hori argi dago ez dela ama edo beste edozein senidek egin behar duena. Gaizki dagoela esateko beste hainbat modu daude eta hori ez da egokiena. Beraz, askotan hobe da ikaslea bera bere akatsez ohartzea eta zuzentzen saiatzea. Askotan pentsatu ohi daiteke gurasoek laguntza eman beharrean kontrakoa egiten dutela, beraz zenbaterainokoa da gurasoek etxea eskeini behar duten laguntza?
Iruzkinari bukaera emateko nire iritzi pertsonala plazaratu nahi dut.
Irakasleak ardura ikaragarria duela iruditzen zait, meritu izugarria dela eskola bat aurrera ateratzea eta are gehiago bertatik ikasleak disziplinatuak eta ikasiak etorkizunerantz bideratzea. Oraindik ez dut oso argi zergatik behartzen dien bere ikasleei "señor" izenaz deitzea, supotsatzen dut autoritatea dela adierazteko. Hori da gurasoen jarrerarekin batera film honetaz adierazgarria iruditu zaidana. Eskertzen da askotan horrelako irakasle bat edukitzea. Espero dut noizbait, filmeko irakasle horren antzerako irakasle izatea. Esan hoi dudanez: bide erraza bada ez du merezi aurrera jarraitzerik.
GARAZI GALIANA
No hay comentarios:
Publicar un comentario