Gaur egun,
garrantzi handia ematen zaio hezkuntzari eta hezita egoteari.
Hezkuntza prozesu horretan, familiak bezala, eskola eta ikastetxeak
dira haur baten hezkuntzan gehien eragiten duten erakundeak. Halere,
ziur al gaude erakunde horietan jasotzen den hezkuntza zuzena eta
egokia dela bertako txikienentzat?
Ez da zalantzan
jartzen, hezkuntza eredua subjetiboa dela norbanako bakoitzarentza
eta hori izan daiteke lehen akatsa: irakasleek objetibotasun batekin
jokatu behar dute beren ikasle bakoitzarekin, hau da, ezagutuko ez
bagenitu bezala, era neutroan. Era subjetiboan jokatzen hasten garen
momentutik, esperimentatzen hasten gara; haurrak esperimentu
bilakatuz. Esaterako, X ikasle gai- nerakoak baino gehiago emateko
gai dela ikusten denean, etxekolan ezberdinak bidaltzen zaizkiola
ikusi da, gela osoa batuketak lantzen ari denean X honi biderketa
taula irakasten saiatzen gara. Zertan azkartu irakaspen prozesua?
Honelako kasuetan ikusten da ikasleen potentzialak axola duela,
berdin zaigu ikaslea “itota” dabilen edota denborarik ez duen,
egin ditzala egin beharrekoak gaitasuna duen bitartean. Eta hori
izango da hezita dagoena. Gainontzekoek ez dute hezkuntza zuzenik
jaso ez baitira egoki idatzi edo irakurtzeko gai.
Modu honetan
ikusten da, egungo hezkuntza, langileak eratzeko bideratuta dagoela.
Programatu egiten dira, errobotak izango bailiran, batere
sentimendurik izango ez balute bezala; eta hor dago gako handietako
bat. Haurrek sentimenduak dituzte.
Irakasle on
batek, beste hainbat ezaugarriren artean, honako 3 balore hauen
beharra du: haurrarekiko atentzioa, pazientzia eta maitasuna. Ume
bakoitza ezberdina da, bakoitza mundu bat, eta horregatik bakoitzaren
instintuek erakusten digute nola jokatu behar dugun. Une horretan
hasten da bakoitzarekiko obserbazio eta atentzio lana. Bakoitzak bere
denbora behar du hainbat eta hainbat ariketa, pausu eta arau
ulertzeko. Bakoitzak du bere espazioa eta bere erritmoa, eta behin
erritmo horretatik ateraz gero hezkuntza horrek ez du behar besteko
eraginkortasunik izango eta beraz haurraren garapenak ez du jarraitu
beharreko zikloa jarraituko: dokumentalak zihoen landarearen
adibidean bezala, landareak berez hazi behar du; bere ur kantitate,
bere eguzki izpi sorta eta bere denborarekin haziz, bestela usteldu
egingo baita. Alferrik da ez dagoenetik atera nahi izatea.
Hori dela eta,
umeak zuzendu behar du irakaslea, eta ez alderantziz. Honen ondorioz,
bakoitzaren ulermen gaitasun ezberdina dela medio, ikasgelan bertan,
berez, sailkapen bat egingo da. Kide bakoitza notaren bidez saritu
edo zigortuko da, bakoitzaren lanaren arabera eta honen bidez ikusiko
dugu bakoitzaren ikasketa maila. Baina horrelakoetan, gainditzen ez
duenak etsipen handia izango du. Irakasleak sahiestu behar duena hori
da: notari horrenbesteko garrantzirik eman gabe, bakoitza maitatua
izan dadin sentitu eta irakasgaia ahalik eta ondoen ulertu eta
barneratzea. Notari, garrantzi apur bat kentzen zaionean ikaslea
lasaitu egiten da, arloari atentzio gehiago ipiniaz, irakasleak
aukera handiagoa du, hezkuntzak eskatzen duen berdintasun
ahaleginerako, hau da, guztiak ikasleak dira, berdinak, objetiboki
jokatu behar da. Bestela ikasleen motibazio ezaz gain, guztiak maila
bera ematera behartuko genituzke eta presioa ez da biderik onena
motibaziorantza, beraz haurrek ez lukete interesik erakutsiko gaiaren
aurrean. Gainera, irabazle eta galtzaileen arteko bi talde bereiztuko
lirateke eta ezin esan hori hezkuntza eta irakaskuntzarako ona denik.
Erakutsi,
erakutsi behar zaie, baina presio bidezko emaitzak ez du fruiturik
emango. Motibazio hori, ez dago emaitzan, baizik eta emaitza
horretara iristeko egin den bide guztian zehar. Horregatik, eta beste
behin aipatuz, haurrak ezartzen du erritmoa: arauak irakasleak, mugak
ikasleak.
Irakasle baten
funtzioak, bestetik, txikiek barruan duten imajinazio hori
kanporatzean oinarritu behar luke, umearen gaitasunak agertu
daitezen; barneko irakaslea (maestro interior) deritzaion
gaitasunak bultzatzen baitu egiten duen ekintza oro egitera. Baina
aplikatzen den metodo orok, naturalki jokatzea eskatzen du, behartu
gabe egitea alegia.
Laburbilduz,
esan daiteke irakasle on batek ikasleekiko atentzioa, pazientzia,
maitasuna eta haur horrek behar duen denbora eskeitzen bazaio
hezkuntza bide onetik joan daitekeela. Gainera, notak eta nota hauek
ekar dezaketen presioa alboratzen saiatu behar du, ikasle guztien
artean dauden ezberdintasunen sailkapenaren eta guztiak ikasle talde
bat izatearen berdintasunaren balantza orekatu ahal izateko. Tratu
pertsonal egokia ematen ere ahalegindu beharko du, irakasle ikasle
rol-a egoki banatuz baina ikasle bakoitza zenbaki bat sentitu ez
dadin saiatuz.
Neure
esperientzietako bati ere erreferentzia eginez, hezten duenak
arloaren gakoa barneratu behar die ikasleei. Iazko urterarte, ikasten
genuena notetarako egiten genuen, zer edo zer buruan geratzen
zitzaigun baina aterako genuen nota izaten genuen oroimenean.
Horregatik mekanismo hori baztertzeko gaitasuna duenak ere ez du
meritu makala: ikasketak konpetentzia ez direla erakutsiz.
Amaitzeko, esan
dezadan, haur batek duen onena emateko gustora egon behar duela,
zoriontsu denean soilik edo ia soilik ematen duela %100-a. Beraz,
ikasle ororen zoriontasunarekin aurrera eramaten den hezkuntza oro
ona izan daitekeela uste da. Hau guztia ikusirik, gaur egungo eskola
edo ikastetxetan eskeintzen den hezkuntza ontzat har daitekeela esan
daitek ? Ez dut uste...
MARKEL EIZAGIRRE
No hay comentarios:
Publicar un comentario