domingo, 6 de octubre de 2013

LA OLA

Gaur egun diktadura bat eman al daiteke? Galdera honi erantzuna emateko asmoz astebetez autokrazian oinaturriko disziplina martxan jartzen du maisu batek bere ikasleekin. Baina jolas moduan hasten dena laister joko arriskutsua bilakatzen da, ondorio latzgarriak izango dituena.

Ikaskideek “la ola” izeneko talde bat sortzen dute,  ezizen honek giza talde baten indarra irudikatzen du, olatua metafora moduan giza talde konpaktu baten boterearen ikur izango da. Bertako kideek ezaugarri amankomun batzuk edukiko dituzte hala nola, disziplina, ideia amankomunak, elkar lana eta talde giroa bultzatuko dute. Taldeko kideek besteengadik bereiziko duena honako hauek izango dira: elkar agurtzeko keinua, kamixeta zuria, anarkistekiko gorrotoa… honako hauek errespetatzen ez dituena bakandua eta ondorioz taldetik at geratuko da.

Irakaslearen arreta gehien deitu diguna bere irakasleak maneiatzeko gaitasuna da eta honetaz gain gizon jakintsua izan arren bere esperimentuaren ondorioak aurreikusi ez izana da. Ikasleei irakasteko metodologia desberdin bat eskeintzen die, eduki teorikoak ematera murrizten ez dena eta zenbait ideia  praktikan jartzen dituena: honako hau  ikasleen isteresa pizteko estrategia bikaina iruditzen zaigu , metodo ezberdin eta eraginkorra dela deritzogu, ikasleentzat aberasgarria, ikasteko errezagoa eta arina, baina hasieratik joko honen arauak(neurri eta mugak) argi utzi behar zituela pentsatzen dugu ondorio kaltegarriak ekiditeko. Bere akatsa “la ola” mugimendua ikasgelako orduetara ez mugatzea da,klasetik kanpo ikasleak bete betean murgiltzen baitira sortu berri duten taldean  eta ikasleen gehiegizko inplikazio horrek irakasleak ikasleenganako kontrola galtzera darama.

JOEL FERNANDEZ ETA MAITE GONZALEZ

No hay comentarios:

Publicar un comentario