Motibazioa,
gaur egun eskola askotan dagoen arazoetako bat da. Izan ere,
motibazio falta horrek eskolaren porrotara bultzarazten ditu
ikasleak.
Ikasle
asko klaseetan aspertu egiten dira haie aita, aitona eta birraitona
bezala hezten dituztela uste dutelako. Eskola joatea BEHAR bat bezala
ikusten dute. Gainera gelan arreta jartzen egotea geroz eta gehiago
kostatzen zaie horrebeste informazio, datu, formula, etab.-ekin.
Haurrak
motibatzen jakin behar da, baina hori egiten hasi aurretik motibazioa
zer den argi edukitzea beharrezkoa da. Nola ulertzen dut nik
Motibazioa hezkuntza esparruan?
Motibazioa,
haurrek ikasterako orduan, gaien edota ekintzen inguruan pizten duten
interesa da, eskolara joateko, ikasteko, gainerakoei laguntzeko,
ikasitakoa familia, lagun eta ikaskedeei transmititzeko gogoa
erakustea da. Hau da hezkuntza esparruan nik motibazioaz ulertzen
dudana.
Bi
motibazio mota daude; alde batetik, berezko motibazioa dago
(intrínseco), motibazio edo interes hori norberaren barrenetik,
barruko faktoreek bultzatuta lortzen dugunean; beste aldetik, kanpoko
motibazioa dago (extrínseco), beste pertsona, instituzio edo
zerbaitek bultzatuta lortzen dugunean. Ia kasu guztietan, kanpoko
motibazioa da ohikoena. Izan ere, azkenean barruko motibazio
pertsonal hori lortzera beste zerbaitek bultzatzen du.
Adibidez,
lehen hezkuntzako haur batek musika asko gustoko du eta asteartero
musika klaseak dituenez eskolan oso motibatua joaten da, interesa
pizten du musikagatik. Barruko interes hori bultzatu duena eskola
instituzioa izan da bertan musika ematen delako. Ez balituzkete
musika klaseak edukiko haur hori ez litzake motibatua joango eskolara
asteartetan.
Hezkuntza
esparruan, motibazioaren ardura gehiena irakalearena da, bera izan
behar baitu ikasleen motibazio erreferentzia. Irakaslearen lana gai
honen aurrean oso zaila dela iruditzen zait. Ikasle guztiak
ezberdinak dira eta bakoitzaren motibazio puntua ere. Izan daiteke,
haur batek segituan piztea lanarekiko interesa eta beste haur batek
hiru egun behar izatea motibazio hori lortzeko. Haur guztien
motibazio maila ere desberdina da.
Faktore
guzti hauek egiten dute zaila irakaslearen lana motibazioaren
aurrean, baina honi nolabait aurre egin behar dio eta horretarako
eginkizun batzuk bete beharko lituzke. Zein izan beharko litzateke
maisu/maiestraren eginkizuna gai honen aurrean?
Lehenik
eta behin, irakasleak bere lanean, ikasleenganako interesa piztu
behar duela uste dut, hau da, irakaslea ere motibatua egon behar da,
horrela gutxiago kostatuko zaio ikasleak motibatzea, izan ere,
askotan, batez ere txikiak direnean, motibazio edo interes hori
kutsatu egiten die bere ikasleei.
Irakasleak
egin beharreko beste eginkizun bat, gaia azaltzerako orduan, “txapa”
gehiegi ez sartzea izan beharko luke, hau da, ikasleei tranmititu
nahi dien teoria hori ekintzen bidez azaltzea, labur esanda,
ezagutzak praktika bidez irakastea.
Askotan
gertatu ohi dena da, ikasleei uste dutela, irakasleak azterketak
jartzen dizkiotenean haiene ezagutza maila jakiteko, notari emate
diotela garrantzia eta horregatik azterketetarako prestatzen dira,
baina benetan ez dituzte ezagutzak barneratzen. Hau da, azterketa
baterako ikasi beharrekoa buruz ikasten dute, hitzez hitz barneratzen
dituzte edukiak eta esaten dutena ez dute ulertzen, haiei inporta
zaien bakarra azterketan nota ona ateratzea delako. Hezkuntzaren
helburua berez eskolan azaldutako edukiak barneratzea da, horrela
etorkizun batean erabili ditzakete baina ikasterako orduan erabiltzen
duten metodo horrek ez die askorako balioko. Beraz, irakasleak
ikasleek kurtsoan zehar egiten dituzten esfortzuei, lanei, lanean
agertzen duten jarrerari, interesari, parte hartzeari erreparatu
beharko lukeela iruiditzen zait eta bukaerako ematzei soilik.
Aipatuko
eginkizunez gainera, jarraian azaldutako eskemako beste batzuk ere
bete beharko lituzke irakasle batek eta ikasleen motibazioan eragina
duenak kontuan hartu ere.
Motibazio
gaiari buruzko hausnarketa honek hainbat gauzs planteatzera eraman
dit eta galdera bakarra suertatu zait horren aurrean. Irakasle
izateko ikasketak burutzen ari naiz eta gai honi buruzko teoria ongi
barneratu dudala uste dut, baina gai izango al naiz lanean hasten
naizenean guztia hau praktikan jartzeko?
GARAZI
GALIANA
No hay comentarios:
Publicar un comentario