miércoles, 6 de noviembre de 2013

MOTIBAZIOA

Motibazioa edozein ekintzen aurrean dugun gogoa dela jakinik, irakalaseak haurren gogoa piztu behar du gaiak barneratzeko, klaseak ematerako garaian edo ikastetxean bertan egiten den edozein ekintzetarako. Honelako kasuetan, motibazioa interesarekin lotzen da, hau da ikasleek gaiarekiko interesa izan behar dute, eta interes hau irakaslearengandik jaso behar dute.

Horretarako gomendagarria litzateke adibidez, ikasleak intrigarekin uzteko, klase bakoitza gaiarekin zerikusia izan eta jakinminarekin utziko dituen komentarioren batekin bukatzea, ikasleak hurrengo klasera interesarekin joango direlarik. Egunerokotasunarekin hausteagatik komeni da horrelako ariketak egitea, bestela ikasleak errutinan eroritzen dira eta ez dute zerk motibatu ikastoletan.
Bestetik, ikasleekiko inplikazioa ere eska dakieke irakasleei. Honekin esan nahi dena da, ikasleak eraman behar duela klasearen iniziatiba: irakaslea autoridadea izan behar du baina ez autoritarioa. Horregatik, talde lanak beharrezko bezala ikusten dira eta baita talde eztabaidak, ikasleek protagonismo gehiago hartzen dutelako. Irakasleak gainera, klaseak planteatzerakoan, enpatia izan behar du ikasleekiko; horrela ikasleen gustuko hainbat ekintza egin ditzakeelako eta haien lekuan jarrita hobeto ulertuko dituelako.
Kalifikazioaren gaia ere kontuan hartu beharrekoa da. Umeekiko, sari eta zigorren bidezko hezkuntza prozesua ekiditu behar badugu, notak jartzen ditugunean ia ia gauza bera egiten ari gara. Nire iritziz, garrantzi gehiago eman beharko litzaioke ikasle bakoitzak egiten duen esfortzuari. Esan nahi da, ikasle batek oso gutxirekin 9ko nota bat atera dezakeela eta beste batek duen guztia eginda ere, agian, ez du gaindituko. Horregatik ez da zilegi.

Gai honen inguruan sorturiko galderetako bat honakoa da: Beharrezkoa al da haurrak, hain txikiak, zenbaki batzuen bidez baloratzea? Lehiakortasuna soilik ez al dugu lortzen hezkuntza prozesu honekin? Bestetik, zenbateraino da ona sariak eta zigorrak ezartzea? Azken finean honek ere ez al garamatza lehiakortasunera ?


MARKEL EIZAGIRRE

No hay comentarios:

Publicar un comentario