Motibazioa,
bizitza honetan arrakasta lortzeko ezinbestekoa den gauza bat da,
batez ere, esparru sozialari edo pertsonalari erreferentzia egiten
badiogu. Motibatuak sentitu behar gara, eta horren ondorioz helmuga
bat jarriko dugu non lorpen hori lortzeko zenbait oztopo gainditu
behar izango ditugu.
Irakasle
baten eginkizuna haurrei haren ezagutzak transmitzea da eta haren
ikasleak interesa erakustea irakaskuntzarekiko. Irakaskuntzarekiko
interesa fomentatzeko, klaseak atseginak egin behar ditu, teoria eta
praktika kombinatuz, jolasa eta metodo egokien bitartez; eta horrela
haurrek parte-hartzaile jarrera izango dute eta gustura egongo dira,
estrategia psikologiko garbia da.
Irakaslearen
lana emaitza onak izateko, nire ustez gurasoek haurren motibazioan
eragina dutela, jakinda, hauek norbanako konfiantza izaten irakatsi
behar dizkiote baita ahalmena helburuak lortzeko beharrezkoa dela.
Haurra,
txikitatik, balore eta motibazio oinarri batzuk baditu, etorkizunean
irakasleari klasea erraztuko dio, jokabide negatiboa izango ez
duelako.
Funtsezkoa
da irakaslea egiten ari duen lanarengatik motibatuta sentiaraztea,
motibazio hori haren ikasleetan islatuta aurkituko duelako. Urteak
aurrera joan ahala, irakasle batzuk irakasteko gogoa galtzen dute eta
hori ez gertatzeko, haren prestakuntza lantzen jarraitu beharko
lukete, teknika berriak edo zenbait baliabide ikasteko; gizartea
aldatzen doalako, eta horrekin batera, hezkuntza.
Motibazio gaiaren inguruan sortutako galdera hauxe da: irakasleek haien
prestakuntza lantzen jarraitu behar dute?
JOEL FERNANDEZ
No hay comentarios:
Publicar un comentario