LEHEN
ELKARRIZKETA:
MAISU
rola:
-Nola
sentitu naiz maisu/maistraren paperean elkarrizketan?
Elkarrizketa
hasi baino lehen, irakaslearen papera aztertu nuen. Irakaslearen
azalean jartzea zaila eta gogorra zen eta horri egoera gehitzen
baldin badiogu, orduan okerrago. Egoera honetan datza, irakasleak
ikasle baten gurasoekin hitz egiteko beharra dauka, haien semea
kurtsoz errepikatuko duela informatzeko.
Egoera
hori transmititzea tristea eta zaila zen, batez ere, zuk ume
horrengatik zure eskuetan egon den guztia egin baldin baduzu.
Irakasle gisa esparru positibo guztiak kontutan hartzen baldin
baditugu, ondo sentitu naiz baina egoera transmititzea asko kostatu
zait pena ematen zidalako eta serio hartu dudalako gaia. Elkarrizketa
honetatik ateratzen dudan ondorioa honako hau da: ez dakidala nola
jokatuko dudan, egoera hau bizi eta nire aurrean izan arte.
-Nola
baloratzen dut ama/aitarengandik jaso dudan informazioa?
Gurasoek,
elkarrizketa honetako beste zatia zen eta haien ikuspuntua jakitea
ezinbestekoa zen. Azaldutako arrazoiak funtsezkoak izan dira, nik
hobeto ulertarazteko umearen egoera. Hona hemen argudiatutako zenbait
arrazoiak: lanaren kausaz, ez zutela denborarik haien semeari etxeko
lanetan laguntzeko; zeharkatzen ari zuten egoera ekonomikoa ez zela
oso ona, besteak beste. Arrazoiak aurkeztu eta gero, kontutan hartu
eta baloratuko nituzke. Bestetik, irakasle bezala zenbait aholku eman
nien, adibidez, zaintzaile bat kontratu edo klase partikularretara
eramatea, baina horretarako ahalmen ekonomiko bat egin beharko
lukete, umearen etorkizunean pentsatuz; ikuspuntu honetatik
begiratuta, ulergarria izango zelako.
-Zein izan da bete dudan rola ("la relación profesorado-familias" artikuluan oinarrituz)? Argudiatu erantzuna.
"La
relación profesorado-familias" artikuluan oinarrituz, irakasle
aditu gisa modeloa aukeratuko nuke. Hasieratik,
ama irakaslearekin hitz egitera doa eta bere buruan haren semea
errepikatuko duela ideia darama, orduan ama modelo horretan
oinarrituta irakasleari kulpa guztia botatzen dio, honako hau esan
zuen bera zela haren semearen hezkuntzaz arduratzen zena.
AITA
rolean:
-Nola sentitu naiz ama/aitaren paperean elkarrizketan zehar?
Aitaren
azalean egotea, maisuaren azalean baino errazagoa dela konturatu
naiz, eta arrazoiak anitzak dira; adibidez, aita izatean maisuari ez
zaizkizun gauzak esateko aukerak dituzu, bere lana gaizki egiten
duela oinarri gisa izanda. Horrez gain, nahiz eta maisua
transmititzen ari zidan mezua nire gustuko ez izan, nire semea
defenditzen saiatu naiz argudioak emanez; baina azkenean konturatu
naiz bere ikasketetan arazoak zeudela. Esan beharra dago, gurasoaren
ikuspuntutik desberdina ikusten dela, baina baita ere ez dela batere
erraza.
-Nola baloratzen dut irakaslearengandik jaso dudan informazioa?
Nire
semea errepikatu behar zuela esan didanean, haserretu egin naiz baina
ez dut kanporatu. Alde negatibo honetatik, alde positiboa ikustea
lortu nuen hainbat irtenbide proposatu zizkidan momentuan. Bestetik,
nire semeaz ezagutza zuela egiaztatu zidan zenbait adibideen bitartez
baita ere, etxeko giroaz galdetu zidan, arazoaren jatorria bertatik
zetorren jakiteko, eta ez zen soilik mugatu eskolako giroaz
informazioa ematera.
-Zein izan da irakasleak bete duen rola ("la relación profesorado-familias" artikuluan oinarrituz)? Argudiatu erantzuna.
"La
relación profesorado-familias" artikuluan oinarrituz,
erabiltzaile modeloa hautatzea erabaki dut, hots, hezitzailearena.
Nire ikuspuntutik, irakasleak aurretik bazekien zein zen haurraren
ingurumena. Horretaz aparte, egoerari irtenbidea emateko, gurasoen
parte hartzea eskatzen zuen.
BIGARREN
ELKARRIZKETA
MAISU rola:
-Zeintzuk dira hobetu ditudan aspektuak burututako lehenengo elkarrizketatik
bigarrenera?
Lehengo
elkarrizketatik bigarrenera nire ikuspuntutik hobekuntzak eman dira.
Elkarrizketaren norabidea desberdina izan da, beste norabide bat
hartu du, batez ere, aurretik zenbait pausu jarraitu behar genituela
argitu zigutelako. Pausu horien artean, ama edo aita egiten zuen
kideari atea irekitzearen xehetasuna zegoen. Bestetik, gustatuko
litzaidake nabarmentzea pixkanaka-pixkanaka maisu rolean sartzen ari
naiz, eta gustora sentitzen naizela.
-Zeintzuk dira hobetzeko geratzen zaizkidan aspektuak familiekin elkarlanean aritzean?
Funtsezkoena,
naturaltasunez jokatu behar dudala. Ezin nuen naturaltasunez jokatu
kameraren presentzia urduritasuna eragiten zidalako. Beste aldetik,
azpimarratzea gustatuko litzaidake esperientzia faltatzen zaidala,
baina nire ustez, hori poliki-poliki esperientzien ondorioz
ateratako alderdi positiboak barneratuak izanez, etorkizun batean
hobeto jokatuko dudala. Hobetu behar dudan beste aspektu bat izango
litzateke, bilera hasi aurretik aita edo ama horrekin zeri buruz
hitz egingo dudan prestatu behar dudala, ez trabatzeko; kasu
batzuetan, bideoan ikus daitekeen bezala, aditz batzuk pentsatzen
geratu naizela.
-Zertaz ohartu naiz ikaskuntza esperientzia hau burutu ondoren? Zertan lagundu nau esperientzia honek aurretik nituen aurreiritziak aldatzen edo birplanteatzen?
-Zertaz ohartu naiz ikaskuntza esperientzia hau burutu ondoren? Zertan lagundu nau esperientzia honek aurretik nituen aurreiritziak aldatzen edo birplanteatzen?
Karrera
hasi baino ez dugu egin eta irakaslearen azalean jartzea
ezinbestekoa da, etorkizunean gure lanbidea izango delako. Nire
ustez, irakasleak ariketa hau burutzea agindu digu, gure begiekin
eta sentsazioekin nabaritzeko zer den irakaslearen azalean jartzea
baita ez dela batere erraza, baizik eta alderantzizkoa, zaila.
Egoera planteatu zidanetik poztasunez hartu nuen, nahiz eta
transmititu beharreko mezua positiboa ez izan, bizi egingo nuelako
irakasle egoera bat. Beraz, esan dezaket esperientzia nire gustoko
izan dela eta disfrutatu egin dudala.
Oraindik
gauzak ikasi behar ditudala eta hori esperientzia eta denboraren
bitartez izango dela argi daukat, baita behin gauza horiek
barneratuta izanda irakasle ona naizela esan dezakedala.
Esperientzia
honetatik, irakaslearen azalean jartzea zaila eta gogorra dela ikasi
eta sentitu dut baita ere nahiz eta zure semea-alabak ez izan, era
berean maite izango ditudala; mota honetako mezu bat transmititu
izatekotan, sufritu egingo dudalako.
JOEL FERNANDEZ
No hay comentarios:
Publicar un comentario