TUTORETZA-PLANA
Joel
Fernandez
Markel
Eizagirre
Garazi
Galiana
AURKIBIDEA
1.
SARRERA
2.
ZER DA TUTORETZA EGITEA GURETZAT
3.
ZEINTZUK DIRA TUTOREAREN FUNTZIOAK
3.1.
FAMILIEI DAGOKIONEZ
3.2.
IKASLE BAKOITZARI DAGOKIONEZ
3.3.
IRAKASLEEI DAGOKIONEZ
4.
TUTORETZA EKINTZA
4.1.
HELBURUAK
4.2.
TUTORETZAREN JARDUERA-GUNEA
4.3.
TUTORETZA EKINTZEN PLANA
4.3.1.
JARDUERAK FAMILIA EDO LEGEZKO TUTOREEI LOTUTA
4.3.2.
JARDUERAK IKASLE TALDE IRAKASLEEI LOTUTA
4.3.3.
JARDUERAK IKAS TALDEARI LOTUTA
5.
DENBORALIZAZIOA
6.
TUTORETZA EKINTZAREN EBALUAZIOA
7.
BIBLIOGRAFIA
1.SARRERA
Emozioen gaia aukeratu dugu eta horren barruan konfiantza emozioa hautatu, gai zabala izan eta modu berean guraso, irakasle eta ikasleen artean ezinbestekoa delako. Norberarenganako konfiantza beharrezkoa da ingurukoek zugan konfiantza izateko, eta alderantziz, taldekoek zugan konfiantza baldin badute, zuk zure buruarengan ere gehiago konfiatuko duzu. Horregatik, norberarenganako eta taldeko konfiantza sustatu behar direla uste dugu.
Lan hau, 3.zikloko ikasleei, 5. eta 6. mailakoei, zuzenduta dago, nerabezaroko etapan sartzear daudenez, etorkizun baterako beharrezko dela iruditzen zaigulako
2.ZER DA TUTORETZA EGITEA GURETZAT
Ikasle, guraso eta irakasleen artean sortutako arazoei aurre egiteko aurrera eramaten den jarduera multzoa.
Nahiz eta batzuentzako denbora pasa bat izan, irakasle ikuspegitik ondorengo esanahia du: astean zehar ikasgelan egon diren liskarrei irtenbide bat bilatzeko saioa.
3.ZEINTZUK DIRA TUTOREAREN FUNTZIOAK
3.1.FAMILIEI DAGOKIONEZ
Irakasleak ikasleen familiarekin tratatu behar du. Horretarako zenbait funtzio bete behar ditu:
-Gurasoei zentroko bizitzako aspektuei eta gehienbat irakaslearekiko kontaktuen berri ematea
-Ikaslearen ezagutza hobetzeko, gurasoek proportzionatu dezaketen informazioa biltzea eta kontutan hartzea
-Gurasoei, beren seme/alaben hezkuntzan eragin dezaketen aspektuen berri eman eta aholkatzea
3.2.IKASLE BAKOITZARI DAGOKIONEZ
Ikasleen familiaz gain, ikasleekin ere harreman zuzena du ondorengo funtzioak betez:
Era indibidualean:
-Gelako talde eta eskolako dinamikan ikasle bakoitzaren integrazioa erraztea
-Ikasle bakoitzaren jarraipena egitea ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan izan ditzakeen arazoak aztertzeko.
-Ikasleekin bakarkako bilerak egitea hauek behar dutenean.
-Harreman nabarmenen garapena sustatzea.
Modu kolektiboan:
-Tutorearen eta tutoretzaren funtzioei buruz informatzea
-Ziklo batetik besterako informazioari buruzko aholkua ematea.
-Ikasleen arteko gatazketan bitartekari lana egin eta gurasoei gertatutakoaz behar bezala informatzea
-Zentroan eta testuinguru sozialean jarrera partehartzailearen garapena bultzatzea
-Ikasturte hasieran, ikaslearekin, bere eskubide, betebehar eta zentroko arauez hitz egitea.
-Taldea suspertu, orientatu eta antolatzea euren behar, espektatiba eta arazoak planteatu eta soluzio bat bila dezaten.
3.3.IRAKASLEEI DAGOKIONEZ
Azkenik, irakasleen arteko elkarlana beharrezkoa da, ondorengo funtzioak betetzen dituztelarik:
-Hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleen programazioen doikuntzak koordinatzea
-Beharrezko informazioa eskatuz, irakasle taldearen artean ebaluazio prozesua koordinatzea
-Zentroko hezkuntza proiektuan islatuko diren elkarlanak gainerako tutoreekin koordinatzea
-Gainerako irakasleekin arazo akademiko, disziplinario, banakako edota taldekoak tratatzea
4.TUTORETZA EKINTZA
4.1.HELBURUAK
Ondorengo helburu hauek aukeratzea erabaki dugu, informazio iturri fidagarri batetik lortu ditugulako, baita ere emozio gaiarekin lotura dutelako.
1- Ikasle, guraso eta irakasleek elkarren artean konfiantza lortzea ekintza hauen bidez.
2-Familiekiko harremanak sustatzea.
3-Elkarrizketa gatazkak konpontzeko eta erabakiak hartzeko tresna gisa erabiltzea.
Aukeratu dugun jarduera-gunea Gela/taldearen antolamendua eta funtzionamendua (elkarrekin bizitzen irakatsi) da. Atal honek taldekide bakoitzaren informazioaren bilketari eta taldearen antolamenduari lotutako alderdi guztiak kontuan hartzen dituenez, gure jarduerekin lotura dutela ikusi dugu, hala nola, talde kirolak edo zirkuluk irteten saiatzeko jokuarena. Taldearen kohesioa lortzeko dinamikak lantzen dituenez, esan dezakegu gure jardueretako batekin (izarraren jolasa)erlazio zuzena duela, azken finean, helburu berdinak dituelako.
4.3.TUTORETZA EKINTZEN PLANA
4.3.1.JARDUERAK FAMILIA EDO LEGEZKO TUTOREEI LOTUTA
Lehen hezkuntzako gurasoek normalean, irakasleak ezagutzen ez dituztenez, ez dute konfiantza handiegirik izaten. Horregatik abiapuntu hori oinarritzat hartuta hiru jarduera pentsatu ditugu, eta konfiantza areagotzeko helburuarekin egingo dira:
Lehenengo kasuan, irakaslea bera izango da lehen pausua emango duena, hau da, bere seme/alabaren berri emateko iniziatiba hartuko duena, eta telefonoaren bidez izango da lehen kontaktua.
Denborarekin konfiantza hori handituz joango da, eta beraz, telefonoz hitz egin beharrean aurrez aurreko bilera bat antolatuko da. Bilera antolatzeko deia, biek egin dezakete, haurrarengan arazoren bat ikusten dutenean elkarri deituz, baina orokorrean irakasleak deituko du.
Azken fasean, bai haurrak eta bai gurasoek irakaslearekiko konfiantza handiagoa dutela ikusirik, bilera hirurek batera egingo dela erabaki dugu. Fase honetan ere, irakasleak izango du deiaren pisu handiena, haurrak eskolan denbora gehiago ematen baitu modu aktiboan, baina gurasoek, aurreko kasuan bezala, arazoren bat ikusten badute lasai deitzeko joera izango dute.
Haurra presente dagoen bilera ikasturte bukaeran egingo da, urte osoko balorazioa azalduko zaiolarik. Gainontzeko ebaluazioetan gurasoari informazioa telefonoz bideratuko zaio, nondik eta haurrarengan esfortzu falta edota gurasoak bilera egiteko nahia adierazten ez badute.
4.3.2.JARDUERAK IKASLE TALDE IRAKASLEEI LOTUTA
Irakasleen arteko konfiantza bultzatu eta sustatzeko ondorengo jarduerak egokiak izan daitezkeelak pentsatu dugu:
Lehenik, ikasturte hasieran, psikologo edo orientatzaile batek, orohar, konfiantzak duen garrantziaz hitzaldi bat emango du, irakasle eta tutore guztiak bertan bilduz.
Bilera honen ostean, kurtso hasieran baita, ziklo bereko irakasleak bilduko bilduko dira, ziklo bakoitzean emango dena adosteko, helburuak eta betebeharrak azpimarratuz.
Kurtsoa aurrera doan heinean, ikasgairen batean arazoren bat egon baldin bada, arlo horretako irakaslearekin bilduko da tutorea gatazka hausnartu eta erantzun bat bilatzeko.
Ikasturte amaieran, urteko balorazioa egiteko, beste bilera bat egingo da, non, irakasgai guztietako irakasleak bilduko diren. Ideia ezberdin asko egon eta zalaparta sor daitekeenez, zuzendariaren presentzia beharrezkoa dela iruditzen zaigu
Honako jarduerak egitea erabaki dugu:
1. JARDUERA: TREN EROAK
HELBURUA: Konfidantza sortaraztea, ``gida´´ funtzioa egiten duen pertsonan.
DENBORA: Ordubete
BEHARREZKO BALIABIDEAK: Oztopoa irudikatzen duten objektuak (konoak edo aulkiak)
BESTELAKO DATUAK: Kanpoko jarduera da, patioan landu beharrekoa.
GARAPENA: Bost pertsoneko sei trenak sortu behar dira, 30 ikasle ditugulako. Haurrak bata bestearen atzean kokatuko dira trenak sortuz. Lehenengo lau pertsonak begiak itxiko dituzte eta azkeneko pertsonan konfiantza oso eroriko da, ``gida´´-ren funtzioa izango duelako. Behin, trenak osatuta egonez irakasleak arauak adieraziko ditu:
- Eskuineko sorbalda ukituz gero, eskuinera mugiaraztea esan nahi du.
- Ezkerreko sorbalda ukituz gero, ezkerrera mugiaraztea esan nahi du.
- Bizkarrean kolpe bat emanez, zuzen ibilaraztea esan nahi du.
- Bizkarrean bi kolpe jasoz, atzeraka egitaraztea esan nahi du.
- Buruan ukituz gero, geldiaraztea esan nahi du.
``Gida´´ gisa egiten duen pertsona, aurrekoari egin beharrekoa edo mezua adieraziko dio sorbalda edo burua ukituz eta horrela mezua pasatuko da lehengo pertsonari mezua iritsi arte. Azkenik, irakasleak zirkuitu bat sortuko du, hainbat oztopak erabiliz.
2. JARDUERA: IZARRAREN JOLASA
HELBURUA: Konfiantza sustatu baita kooperazio eta taldeko kohesioa.
DENBORA: 15-20 minutu
BEHARREZKO BALIABIDEAK: Materiala ez dugu behar.
BESTELAKO DATUAK: Klasean burutu daitekeen jarduera da.
GARAPENA: Haurrak taldeak osatuko dituzte. Talde bakoitzak borobil bat osatu behar du eskutik helduta, hankak irekita eta besoak luzatuta dituztelarik. Taldea 1 zenbakitik 2 zenbakira zenbakitua izango da. 1 zenbakia duten haurrak aurreraka egingo dute eta 2 zenbakia duten haurrak, aldiz, atzeraka. Aurreraka edo atzeraka egin behar dute, oreka puntua lortu arte. Behin oreka puntua lortuta, zenbakiak txandakatu eta berdina errepikatu.
3. JARDUERA: ESTATUA JOKOA
HELBURUA: Bere buruarengan ziurtasuna eta konfiantza izatea.
DENBORA: 30-45 minutu
BEHARREZKO BALIABIDEAK: Ez da materiala erabili behar.
BESTELAKO DATUAK: Klasean burutuko den jarduera.
GARAPENA: Hiru pertsoneko taldeak sortuko dira. Taldeko pertsona bati begiak estaliko diote. Beste batek estatuan bihurtuko da, postura bat adoptatuz; eta begiak estalita dituenak postura hori kopiatzen saiatu behar da. Horretarako beharrezkoa da, begiak estalita duen pertsonak bere kidearen gorputza zehatz-mehatz ukitzea. Beste aldetik, hirugarren pertsonak begiak estalita dituena postura egokian dagoela uste duenean, honek begietan duen benda kenduko dio eta konturatuko da postura hori adoptatzea lortu duen ala ez. Badago paperak aldatzea ere.
4. JARDUERA: ARRANOAREN IPUINA
HELBURUA: Gainerakoek zuregan konfiantza edukitzeak duen garrantziaz ohartzea.
DENBORA: 20 minutu
BEHARREZKO BALIABIDEAK: Konfiantzari buruzko ipuinak (arranoaren kasua)
GARAPENA: Arranoaren ipuina kontatzea.
Argumentua: Baserritar batek arrano zauritu bat “adoptatzen” du eta sendatu ondoren, bere oiloekin elkarbizitzera irakasten dio. Egun batean, naturalista bat pasatzen da bere baserritik eta arrano bat oiloen artean integratuta dagoela ikusten du. Baserritarrarekin hitz egiten du esanez ongi iruditzen zaiola arranoarekin egin duena baina animalia hori arranoa denez, hegan egiten ikasi beharko lukeela. Baserritarra hasiera batean ez zagoen konbetzitua baina azkenean naturalistaren proposamena onartu zuen. Hainbat saiakera egin zituen arranoak baina ez zuen lortzen. Hirugarren saiakera egitear zihoanean, naturalistak beregan zuen konfiantza azaldu eta horrek beregan konfiantza izatera lagundu zion, azkenik hegan egitea lortu zuelarik.
5. JARDUERA: ZIRKULUTIK IRTETEN SAIATZEN
HELBURUA: Talde-konfiantza garatzea
DENBORA: 30-45 minutu
BEHARREZKO BALIABIDEAK: Ez da baliabiderik behar.
GARAPENA: 10-20ko taldeak egin. Denak zirkulu batean jarri eskutik helduta eta bat erdian jarriko da. Erdian dagoen pertsona zirkulutik irteten saiatuko da eta gainerakoek zirkulutik ateratzea eragotzi behar dute.
6. JARDUERA: JERONIMO
HELBURUA: Lagunengan eta beste norbaitengan konfiantza lortzea eta adieraztea.
DENBORA: 30 minutu
BEHARREZKO BALIABIDEAK: Gimnasioa (espalderak) eta koltxonetak badaezpada.
GARAPENA: Bikoteka edo hirukoteka jarri. Pertsona bat espalderetan helduta taldekideei bizkarra emanez eta bestea, edo beste biak, espalderan helduta dagoenaren atzean. Espalderan helduta dagoenak bere gorputza erortzen utzi behar du eta gainerakoak, edo gainerakoek, hartu egin behar dio lurrera eror ez dadin. Ekintza espalderako altuera desberdinetan burutu eta txandakatu taldekideen artean.
7. JARDUERA: TELEFONO HAUTSIA (KONFIANTZAREKIN LOTU)
HELBURUA: Borobil baten alde batetik bestera mezu bat igorriko dio lehenak hurrengoari eta horrela amaierara arte, azkenekoak deus entzungo ez duelarik eta lehenengoak dioenaren hitz bera esatera iritsi beharko duelarik
DENBORA: 15-20 minutu (besteen arabera)
BEHARREZKO BALIABIDEAK: 20 edo 25 pertsonak zirkulu bat osatu ahal izateko espazioa, ikasleen arteko konfiantza eta mezu batzuk.
GARAPENA: Klase barruan landuko dugun jarduera izango da, gelako aulki eta mahaiak baztertuz ikasleak borobil batean jartzeko adina leku utziko zaielarik. Jokoaren helburuetan azaldu bezala, borobileko lehenak, edozein hautatuta ere berdin da, alboan dagoenari (eskuin edo ezkerretara) hitz edo esaldi bat esango dio. Mezuak jaso duenak, aldamenekoari eta honela zirkuluaren jiran jarraituko dute azkenengoarengana iritsi arte. Azkenengoak altuan esango du berari iritsi zaiona eta orduan ikusiko da ea lehenengoak zabaldu duen mezu bera iritsi zaion. Horregatik, guztien elkarren arteko konfiantza eta elkarlana beharrezkoak dira jolasa ondo ateratzeko.
8. JARDUERA: PATATA/GLOBO DANTZA
HELBURUA: Aurrean dugun lagunaren babes eta konfiantzan sinestuz, elkarren gorputzekin eusten dugun patata edo globoa estutu eta erori ez dadin ahalbideratu, dantza eginez.
DENBORA: Ordubete
BEHARREZKO BALIABIDEAK: musika aparatu bat, bikoteko patata edo globo bana, estu heltzeko gogoa.
GARAPENA: patioan edo gutxienik soinketako gelan egingo dugu jolas hau, 15 bikote inguruk hartuko dutelako parte eta guztientzat toki nahiko egon dadin, eremu egokiena dela deritzogu. Musika jarri eta bikote bakoitzak ahalik eta gehien iraun behar du, bular artean edo kopetaren bidez eutsiriko globo edo patatarekin. Jolas honekin lortu nahi dena da, pertsonen arteko hurbiltasuna sustatzea; aurrean dugun lagunaren, edo ezezagunarengan, konfiantza izanez, bien artean finkaturiko objektua aitzakitzat hartuz, konfiantzaz, objektua finko manten daitekeela sinestea, erori gabe.
9. JARDUERA: TALDE KIROLAK (SASKIBALOIA)
HELBURUA: taldearen garrantzia ezagutu eta taldekideak errespetatzea, “GU”-aren kontzientziaren jabe egitea.
DENBORA: Ordubete
BEHARREZKO BALIABIDEAK: espazioa behar denez saskibaloi kantxa, baloia, peto-ren bat.
GARAPENA: talde kirol bat den momentutik, parte hartzen duen kirolariak konfiantza izan behar du taldearengan eta, nola ez, bere buruarengan. Konfiantza hori garatzeko hainbat ariketa daude eta batzuk aipatuko ditugu: jaurtiketa libreak egiterakoan, adibidez, jaurtitzen duenak bere buruarenganako konfiantza izan behar du sartuko duela sinistuz. Begira dauden taldekideek ere, talde berdinekoak direnez, jaurtitzailearengan konfiatu beharko dute. Bestetik, “rondo”-aren jokuan, baloia pasatzen duenak ondo pasako duela sinistu behar du eta jasotzen duenak, taldekideak ondo pasako diola. Azkenik, hau guztia partidu batean aplikatu daiteke, taldekideenganako konfiantza betetzen dela ikusteko.
5.DENBORALIZAZIOA
LEHENENGO SAIOA: Irailaren 23. Ordubeteko klasea, hiru
jardueretan banatua. TELEFONO HAUTSIA, IZARRAREN JOLASA eta
ZIRKUITUTIK IRTETEN SAIATZEN.
BIGARREN SAIOA: Urriak 21. 30 minutuko saioa ESTATUA JOKOA
egiten.
HIRUGARREN SAIOA: Azaroaren 11. Ordubeteko klasea,
PATATA/GLOBO DANTZA egiten.
LAUGARREN SAIOA: Otsailak 10. Ordubeteko saioa, ARRRANO IPUINA
eta JERONIMO jokuak lantzen.
BOSGARREN SAIOA: Apirilak 14. Ordubeteko klasea, TREN EROA
jokua lantzen.
SEIGARREN SAIOA: Maiatzak 19. Ordubeteko saioa, TALDE KIROLAK
egiten.
Ekintzen
ebaluazioa egiterako orduan hainbat aspektu hartuko ditugu kontuan:
6.TUTORETZA EKINTZAREN EBALUAZIOA
Ikasleak
izan duen jarrera. Ekintza egiterakoan
zer-nolako jarrera erakutsi duen (partehartzea, interes maila etab.),
gelakideekiko zer jarrera izan duen (konfiantza adierazi dien edo ez,
bere buruarengan konfiatu duten ala ez, bere konfiantza maila
eboluzionatu duen ala ez, besteak beste), irakaslearekiko (errespetuz
hitz egin dion ala ez, azaldutako arauak bete dituen ala ez,
irakasleak transmititutako konfiantzatik ikasi duen ala ez etab.)
Gaiarekin
transmititu nahi zen konfiantza barneratu duten, hau da, lehenago
konfiatzen ez zuten pertsona horiengan konfiantza izaterik lortu
duten ala ez, eta baita norberarenganako konfiantza izatea lortu
duten ala ez ikusiko da.
Jarduerak
honela ebaluatzea erabaki ditugu:
Ekintza
burutzen den bitartean, jardueran kontuan hartu ditugun aspektuak
behatu eta bukaeran ebaluazio orokorra egingo dugu.
Ebaluazio
metodoa, batez ere, behaketaren bitartez egingo dugu. Hala ere,
idatzizko galdeketa pasatuko zaie egin duten jardueraz hausnartzeko.
Familiari
dagokionez, ebaluatzeko orduan konfiantza hori lortzeko gurasoaren
aldetik zenbaterainoko konfiantza erakutsi duten izango da kontuan
hartuko dena. Hau guztia bilera amaitutakoan eta behaketa eta
gurasoak hitz egiterakoan jartzen duen interesaren bitartez egingo
da.
Amaitzeko,
beste irakasleak esandakoa, adierazteko eta transmititzeko eran
antzemango diogu. Hala ere, irakasleak benetan nolakoak diren, kafea
hartzerakoan eta afarietan jakiten denez, horrelako esparruren batean
aztertzea ideia ona izan daiteke. Horrelako ekintzak, kurtso guztian
zehar egin daitezke, baina ohikoena kurtso hasieran, konfiantza
hartzeko edo bukaeran izan daiteke, jadanik konfiantza hartu
dugulako.
7. BIBLIOGRAFIA
“Mundo nuevo” begirale ikastaroan landutako jarduerak.
Garapenaren Psikologiako apunteak
Hezkuntzaren Teoria eta Historiako klaseetan landutako jarduerak
Suspergintza elkarteak udaleku
batzuetan aurrera eraman zituzten jarduera
batzuk
GARMAIJOEMAR TALDEA
No hay comentarios:
Publicar un comentario