Aurreneko
elkarrizketa egin ondoren hurrengo galderen inguruan gogoeta egin
AMA/AITA
rolean:
-
Nola sentitu naiz ama/aitaren paperean elkarrizketan zehar?
Guraso
paperetik egia esan, errazagoa eta erosoagoa izan da gure argudioak
defendatzea, edozein elkarrizketatan gure ideia defendatzen dugun
moduan defendatu baitut Xabier. Halere, askotan gertatzen ez den
bezala, guraso ulerkorraren rolean jarri naiz, gurasoek eta
irakasleak haurraren hezkuntza ahalik eta ondoen joan dadin, bat
eginda egon behar dutelako.
-
Nola baloratzen dut irakaslearengandik jaso dudan informazioa?
Haseran
aipatu bezala, nahiko urduri zegoen irakasle paperean jarri den
ikaslea. Horregatik, lehenago idatziriko gidoiari begiratu batzuk
eman dizkionez, esan daiteke ez zegoela nahiko seguru bere
buruarekin. Uste dut, garrantzi gehiegi eman diogula esan behar
genuena buruz ikasteari, irakasle-guraso elkarrizketari atentzio
gehiegi jarri gabe. Nolanahi ere, la relacion profesorado-familias
irakurri ondoren irakasle rolean jardun duenak ni edo besteren bat
izan, irakasle lekua ondo mantendu dugula iruditzen zait.
-
Zein izan da irakasleak bete duen rola ("la relación
profesorado-familias" artikuluan oinarrituz)? Argudiatu
erantzuna.
“La relación profesorado-familias” artikuluan orinarrituz, irakasleak “modelo de usuario” delakoa betetzen du, hau da, hezitzailearena. Horretaz gain,arazoa soluzionatzeko,gure parte hartzea eskatzen zuen, laguntza hau familiaren beharretara egokituz. Bestalde, erdi bide bat aurkitzen saiatu da, denon iritziekin; egoera gertuagokotuz.
“La relación profesorado-familias” artikuluan orinarrituz, irakasleak “modelo de usuario” delakoa betetzen du, hau da, hezitzailearena. Horretaz gain,arazoa soluzionatzeko,gure parte hartzea eskatzen zuen, laguntza hau familiaren beharretara egokituz. Bestalde, erdi bide bat aurkitzen saiatu da, denon iritziekin; egoera gertuagokotuz.
MAISU/MAISTRAREN
rolean:
-
Nola sentitu naiz maisu/maistraren paperean elkarrizketan?
Irakasle
rolean, zailtasun gehiago aurkitu ditut: gurasoei nola aurre egin,
erdi-bidera iristeko moduak aurkitu beti ere ikaslearen ongizatea
kontuan hartuz....
Orohar,
gurasoek, nahiko jokabide neutroa izan arren, batzuetan egoskor eta
setati jardun dute eta horrek beti zailtzen du irakasle baten
jarduna. Saiatu naiz oreka bilatzen gurasoen iritziekin eta haien
haurrak eskolan zituen arazoekin, eta azaltzen hezkuntzaren esparru
bakarra ez dela eskolakoa; eskolatik at ere lana egin behar dela haur
baten hezkuntza egoki batetara iristeko.
- Nola baloratzen dut
ama/aitarengandik jaso dudan informazioa?
Lehen
elkarrizketa izanik oraindik ere konfiantza gutxi zegoen geure artean
eta nolabaiteko distantzia nabaritzen zen. Bakoitzak bere ideiari
heusten zion besteari gehiegi erreparatu gabe. Horregatik, agian,
irakaslearren lana zaildu egiten da, bizitza errealean bezala, eta
ulertu beharra dago hezkuntza prozesuan guraso eta irakasleek bat
egon behar dutela ideia eta eman beharreko pausuetan.
- Zein izan da bete dudan rola ("la
relación profesorado-familias" artikuluan oinarrituz)?
Argudiatu erantzuna.
Bete
nahi izan dudan rola, ulerkorra izatean zetzan. Gertukoa gurasoekiko,
hezitzaile paperetik jokatuz baina edozein pertsonarekin ariko balira
bezalako konfiantzan hitz egitea nuen helburu, jakin dezaten,
ikastola edozein familiaren euskarri dela euren seme alaben
hezkuntzari begira.
Bigarren
elkarrizketa egin ondoren hurrengo galderen inguruan gogoeta egin:
MAISU/MAISTRAREN
rolean:
-
Zeintzuk dira hobetu ditudan aspektuak burututako lehenengo
elkarrizketatik
bigarrenera?
Lehen
elkarrizketatik bigarrengora, lasaitasun gehiago nabaritu dut
gorputzean. Gurasoekiko adeitasunean ere hobekuntza bat nabaritu
nuela iruditu zitzaidan, hots, hainbat gai ezberdinei buruz hitz egin
zuzenean arazoa azaldu beharrean, kaferen bat eskeini... gertukoagoa
izaten saiatu naiz, eta uste dut lortu dudala.
-
Zeintzuk dira hobetzeko geratzen zaizkidan aspektuak familiekin
elkarlanean aritzean?
Dudarik
gabe nire buruarenganako konfiantza gehiago izatea gustatuko
litzaidake. Konfiantza hori handitu dadin, espero ez ditudan
iritzietarako ere argudioak edukitzea gustatuko litzaidake, askotan
sorpresaz edo, ez baitut asmatzen hitzekin eta espresioa lan honetan
funtsezkoa dela iruditzen zait. Bestetik, hezitzale on batek bete
beharko lituzkeen zereginak gehiago azpimarratu eta betetzea ere
gustatuko litzaidake.
-
Zertaz ohartu naiz ikaskuntza esperientzia hau burutu ondoren? Zertan
lagundu nau esperientzia honek aurretik nituen aurreiritziak aldatzen
edo birplanteatzen?
Lehenagotik
ere banekien irakasle-guraso erlazioak garrantzi handia zuela. Baina
behin, paper horretan jarrita askozaz ere garbiago ikusten da hori,
guraso paperean jokatzen duen horrek kontra egin eta, haurra bezala,
gurasoak ere hezkuntzarik oparoenaren bidera zuzendu behar direnean.
Horrelako kasuetan ikusten da benetan, hezkuntzak ikastolaren
esparrutik at ere, garrantzi handia duela, eta haurraren testuinguru
orok jakin behar duela hori bideratzen.
MARKEL EIZAGIRRE
No hay comentarios:
Publicar un comentario