Garazi
Galiana De la torre
ggaliana001@ikasle.ehu.es
Euskal
Herriko Unibertsitatea
Donostiako
Irakasleen Unibertsitate Eskola
SARRERA
Nik
burututako ekintza-ikerketak familia eta eskolarekin lotura du, izan
ere, gizarteko bi erakunde hauen arteko harremanari egiten dio
erreferentzia. Eskolak familiaren partehartzea behar du. Horrek
irakaslearengan ardura bat suposatzen du, bere ikasleen gurasoei,
eskola errendimeduaz eta bertan agertzen duten jarreraren berri eman
behar die. Askotan suerta daiteke, guraso horiek hezkuntzatik
urruntzea, hau da, haien seme-alaben hezkuntza irakaslearen ardura
dela justifikatuz , eskola barruan gertatutako guztiak beraiek
zerikusia ez duela uste dute. Hori ez da horrela izaten, seme-alaba
baten hezkuntza etxean zein eskolan eman behar da. Irakasleek, beren
ikasleen gurasoak informatuak izateko erabiltzen duten metodoa
bilerak edo elkarrizketak antolatzea da eta hau da nire
ekintza-ikerketaren bidez aztertu dudana.
Argi
dago oso garrantzitsuak direla irakasleak gurasoekin edukitzen
dituzten bilerak, baina era berean irakasleak, bilera era egokian
aurrera joan dadin, hartu behar duen papera betetzea oso zaila da,
are zailagoa semeari buruzko berriak txarrak direnean.
Kurl
Lewin-en (1946) dioenaren arabera, ekintza-ikerketa, zientzia
sozialaren enfokea, arazo sozial nagusiei erantzuten dien ekintza
sozial programarekin lotura duen ikerketa modu bat da. Honen
helburua, ikerketa sozialak bi arazo mota nahiko ezberdinak
dituelaren garrantziaz ohartzea da.
Sthepen
Kemmis eta R. McTaggart-ek (1988:9) aldiz, ekintza-ikerketa, modu
introspektibo eta kolektiboan egiten den azterketa dela azpimarratzen
dute eta honen helburua nork bere praktika hobetzea eta ulertzea
dela.
KONTESTUALIZAZIOA
Ni
Garazi Galiana De la torre naiz, 18 urteko lezoarra. Duela hilabete
batzuk Koldo Mitxelena ikastetxean, Batxillergo ikasketak bukatu
nituen, unibertsitate munduan sartzeko asmotan. Donostiako Irakasleen
Unibertsitatean (EHU) irakasle izateko formakuntza jasotzen ari naiz,
Lehen Hezkuntzako irakasle izateko hain zuzen ere. Gradu hau egitea
erabaki nuen, haurrak gustoko izateaz gainera, etorkizun batean, ama
izanez gero, ezaguntza eta formakuntza hau aberasgarri izango zaidala
uste dudalako.
Ekintza-ikerketari
esker, lehen aldiz ikerketa munduan barneratu naiz, beraz esan
daiteke, irakasle-ikerlari bezala, lehen fasean edo lehen mailan
nagoela. Hasierako etapan nagoela eta, ez dut esperientzia askorik
izan oraindik, baina izan dudan gutxi hori oso baliagarria izan zait.
Horrelako lan bat gauzatzeak bere denbora darama, baina benetan pena
merezi duela uste dut, izan ere, gauza pila ikasten dira eta gainera,
lan honek, familia-eskola eremu horretan lehen urratsak ematen
lagundu dit.
METODOA
Ikerketa
metodologia hautatzerako orduan, ekintza-ikerketa bat egitea ongi
iruditu zait. Izan ere, ekintza-ikerketa batek auto-estimu
profesionala handiagotzen laguntzen du. Horrez gain, maisu/maitraren
bakardaderarekin apurtu eta hauen, hau da, maisu/ maistren, ikertzea
ahalbideratzen du. Gainera ere,motibazio profesionala indartzen du.
Ekintza-ikerketak, jarduera sozialak ulertzen eta interpretatzen
laguntzen du, baita aldatzen eta hobetzen ere. Hauek izan dira
ekintza-ikerketa bat jarraitzeko kontuan hartu ditudan arrazoiak.
IKERKETA
PROIEKTUA
Ekintza-ikerketa
bat burutzerako orduan, kontuan eduki behar da ikerketa proiektuak
hainbat fase dituela: planifikazioa, ekintza, behaketa eta
hausnarketa.
PLANIFIKAZIOA:
Ikerketa fase honetan, hainbat aspektu dira kontuan hartu
beharrekoak. Lehenik eta behin, arazoaren edo ikerketaren fokua dago.
Nire kasuan, Xabierren egoeran zentratu naiz. Xabier, Lehen
Hezkuntzako 4.mailako ikasle bat da, arlo akademikoan eta
familiarrean arazoak dituena. Tutoreak, klaustroaren babesarekin,
erabaki du errepikatu egin beharko duela. Izan ere, ez dago gai
hirugarren ziklora pasatzeko. Erabaki honek hainbat zergatik ditu:
klasean, eguneroko zereginetan, esfortzu eskasa agertzen du, oso
aspertuta ikusten zaio, ez duelako interesik, portaera desegokia du,
gelakideei zirikatzen dielako, ulermen arazoak ditu eta hau guztia
gutxi balitz, aurreko urteko ezagutzak ez ditu barneratuak.
Behin
ikerketaren fokua zehaztuta, arazoaren diagnostiko bat egiten da.
Aspektu honetan, Xabierren aitari, klaustroan erabakitakoaren berri
eman behar zaio. Ez dakigu bere aitak nolako erreakzioa edukiko duen.
Izan daiteke, aitak, Xabierri eskolan gertatzen zaion guztiaren errua
irakasleari leporatzea edo, aldiz, kontrakoa, aitak Xabierren
hezkuntzan parte hartzea erabakitzen du eta egoera horri aurre
egiteko, irakasleak proposatutako onartu dezake.
Horretarako,
azken aspektua dugu, hau da, ekintza hipotesien argitalpena. Atal
honek, egoera honen aurrean zer gerta daitekeen hipotesiak jasotzen
ditu. Nire hipotesia honako hau izan da: Xabierren aitak egoera honen
aurrean irakaslearen kontra jotzen du, hau da, ez dago batere ados
bere semearen tutoreak esan dionarekin eta ez dago prest bere aldetik
bere semearen hezkuntzan esku hartzeko.
EKINTZA:
Behin planifikazio eginda, esandako hori praktikan jarri dut, hau da,
ekintzari ekin diot. Horretarako, taldekide baten laguntzaz, irakasle
papera jokatu dut egoera hori lantzeko, nire taldekideak gurasoaren
papera betetzen duelarik. Bi elkarrizketa edo bilera antolatu ditugu.
Lehenengoa pixkat inprobisatua izan da, inolako jarraibiderik gabe.
Hala ere, nik ez dut aukera izan lehen elkarrizketa burutzeko, baina
bigarrena egiterako orduan nire taldekidetaz baliatu naiz. Bigarrena
aldiz, familia, eskola eta guraso-irakaslea arteko harremanaz
diharduten artikulu batzuk irakurri ondoren egin dugu. Azken honetan,
dena ondo antolatua egon da: gurasoaren aurrean jokatzeko modua,
berri txarrak era egokian azaltzea, aita horrekin errespetuz jokatzea
eta beste hainbat baliabide erabiliz.
BEHAKETA:
Behin bi elkarrizketa horiek eginda eta grabatuta, behaketa eta
konfrontazioa egiteari ekin diot. Nire taldekideen elkarrizketa eta
nire lehenengo elkarrizketa (taldekideen bigarrena) ikusi ondoren, bi
elkarrizketen arteko desberdintasunak aztertu eta hobekuntzak bilatu
ditugu.
Nire
lehenengo elkarrizketan, urduritasuna nabaria izan da, batez ere
gestualitatea (hanka eta besoek mugimenduak), aitak izan zezakeen
erreakzioaren beldur nintzelako. Nik guraso horren aurrean agertu
dudan rola edo papera, hezitzailearena izan da, “La relación
profesorado-familias” artikuluaren arabera. Hau da, hezitzaile
papera betetzeak dituen ezaugarri gehienak bete ditut. Hala nola,
Xabierren familiaren testuinguruari buruz informatua nengoen.
Gainera, aitarekiko enpatia azaldu dut, bere iritziak eta
esperientziak entzunez eta ulertuz. Rol hau hartzea erabaki dut,
pixkat bion aldetik erantzukizunak hartzeko, hau da, ez dut nik,
irakasle moduan, bakarrik hitz egiten, ez dut nik bakarrik iritzia
ematen, aitak ere emateko aukera du.
HAUSNARKETA:
Ikerketa proeiektuarekin bukatzeko, ekintza eta behaketa egin
ondoren, hausnarketa bat egiten da, non ikasi duzuna azaldu,
ekintzaren aurrean izan ditugun zailtasunak aipatu eta beste hainbat
aspektu hartu daitezkeen kontuan.
Elkarrizketa
honen bitartez, etorkizunean, irakasle lanetan eduki ditzakedan
arazoez konturatu naiz. Baina arazo horien aurrean zer egin eta nola
jokatu behar dudan ere ikasi dut, nahiz eta oraindik praktika asko
falta zaidan. Ekintzaren aurrean izan ditudan zailtasunei
erreferentzia eginez, esan behar dut hainbat baliabide gehiago
sakondu behar ditudala, adibidez, egoera batzuen aurrean dudan
urduritasuna kontrolatzen ikasi behar dut, izan ere, urduritasun hori
gurasoak antzen dezake eta bere seme-alabaren hezkuntzaren eredugarri
ez naizela leporatu dezake. Hobetu beharreko beste aspektu bat,
komunikazioa izango litzateke. Azkenik, prestakuntza gehiago behar
dudala uste dut. Oraingoan egoera honi egin diot aurre, baina bilera
bat antolatzearen arrazoilak milaka izan daitezke. Beraz, gai
ezberdinak landuko nituzke egoera ezberdin horiek iristen direnean
ongi prestatua egoteko.
KONFRONTAZIO
ESANGURATSUTASUNA
Horrelako
ekintza-ikerketa bat burutzeak, lagungarri izan dela iruditzen zait.
Teorikoki eman beharrekoa praktikara eramatearen metodoa oso
erabilgarria izan dela uste dut, izan ere, azkenean teoria jakiteak
eta gero praktikan aplikatzen ez badakigu ez du ezertarako balio.
Etorkizun batean, irakasle izango bagara, asko lagunduko digu
horrelako praktika bat egiteak, guraso-irakasle arteko harremanak zer
nolako garrantzia duen ohartzeaz gainera, bilera bat antolatzeak zuen
zailtasuna maila erakusten digulako.
Ekintza-ikerketa
honi esker, baliabide asko ikasi ditut, adibidez, nola aurre egin
egoera batean azalpen bati, edota nola erreakzioanatu guraso batek
zure kontra jartzen denean. Lehen esan bezala, hobetu beharrekoak ere
badaude baina alde positiboarekin geratuko naiz. Izan ere, “ezer
ez” jakitetik, erreakzio batzuk izatera edo behintzat zerbait
jakitera pasa naiz eta hori aurrerapauso garrantzitsua dela uste dut,
kontuan izanda irakasle lanetan aritu nahi dudala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario