Lehenengo
elkarrizketa egin ondorengo gogoeta:
AMA/AITA
rolean:
-Nola
sentitu naiz aita/amaren paperean elkarrizketan zehar?
Amaren
papera egitea, irakaslearen papera egitea baino errazagoa dela uste
dut. Gurasoak ez du ardurarik hartu behar horrelako bilera batera
dihoanean, irakasleak ordea bai. Izan ere, irakasleak amak duen
jokatzeko modura egokitu behar du.
Ni
ama bezala, deseroso sentitu naiz nire semeak, Xabierrek, errepikatu
behar duela esan didanean. Egoera horren errudun sentiarazi dit
irakasleak horregatik azaldu naiz bere aurka. Sentitu dut ama bezala
ez dudala balio, irakasleak, amaren papera nola bete behar nuela
esango zidala zirudien. Ez nuen uste irakasle batek horrela
sentiaraziko zidanik, baina nahiz eta berarekin negoen momentuan nire
semea defendatu eta irakaslearen kontra agertu naizen, ohartu naiz
amaren rola betetzea ez dela bakarrik semea mantentzea, baizik eta
beste erantzukizun batzuk ere suposatzen dituela.
-Nola
baloratzen dut irakaslearengandik jaso dudan informazioa?
Irakasleak
bileraren zergatia azaltzerako orduan, esateko modu egokia erabili
duela uste dut eta eskertu ere egiten diot, izan ere, lehen aipatu
bezala, irakaslearen funtzioa betetzea ez da batere erraza, gurasoak
mindu daitezkeelako. Gainera guganako enpatia izan du. Nire semeak
kurtsoz pasatzeko oraindik ere aukera baduela aipatu dit, modu
ezberdinak daudela hori egiteko. Orduan izan da, guk laguntza eskeini
behar diogula esan digunean. Hori gaizki hartu dut izan ere lan
arazoak ditugu Xabierrek aitak eta biok. Molestatu egin dit
irakasleak proposamen horrekin aurrera jarraitzea eta gainera ez du
ezertarako balio izan horrenbeste insistitzeak.
-Zein
izan da irakaslea bete duen rola (“La relación
profesorado-familias” artikuluan oinarritua)?
“La
relación profesorado-familias” artikuluan oinarrituz, uste dut,
irakasleak “modelo de usuario” papera betetzen duela, hau da,
hezitzaile papera. Irakasleak bazekien hasiera batetik zein zen nire
semearen testuinguruan gertatzen zena, nola “hezten” genuen
Xabier, hau da, bazekien bere aitak ideia tradiziolaka inposatzen
zizkiola, zorrotz jokatzen zuela berarekin, eta nire senarrak eta
biok oso lanpetuan genbiltzala, asko bidaiatzen genuela lanagatik eta
ez geniola nahiko arreta jartzen, ez genuela denbora pasatzen
berarekin. Gainera berak bileraren berri eman ostean, gure iritziak,
esperientziak ... entzun eta ulertzen saiatu da.
MAISU/MAISTRA
rolean:
Lehenengo
elkarrizketa egiterakoan ez dut irakasle rola egiteko aukera izan.
Izan ere, hiru taldekide besterik ez gara eta denbora faltagatik ezin
izan ditugu hiru grabaketa egin. Baina bigarren elkarrizketa
egiterako orduan, nire kasuan lehenengoa, nire taldekideek haien
role-playing-a hobetzeko kontuan hartu dituzten teknikak, nik ere
erabili ditut.
Bigarren
elkarrizketa egin ondorengo gogoeta:
-Zeintzuk
dira hobetzeko geratzen zaizkidan aspektuak familiekin elkarlanean
aritzean?
Noski.
Oraindik hobetzeko aspektu asko daude, adibidez, urduritasuna
kontrolatzeko gestualitate egokia erabiltzea, gai ezberdinen aurrean
zer jarrera hartu erabakitzea, esateko modua edo adierazpen egokia
erabiltzea, gurasoak minduta sentitu ez daitezen. Egia da, bigarren
elkarrizketa honetan teknika ezberdinak erabili ditugula eta
grabaketa egin aurretik dena ongi antolatua eta prestatua geneukala,
hala nola, aitak hasieran erreakzio negatiboa izatetik positiboa
edukitzera pasako zela, irakasleak gurasoaren aurrean jarraitu
beharreko prozedura, beti ere errespetuarekin jokatuz.
-Zertaz
ohartu naiz ikaskuntza esperientzia hau burutu ondoren? Zertan
lagundu nau esperientzia honek aurretik nituen aurreiritziak aldatzen
edo birplanteatzen?
Egia
esan, horrelako ekintzak burutzeak asko laguntzen du eta irakasle
izanik, familiekin elkarlanean aritzean, aspektu asko dira kontuan
hartu beharrekoak. Hasteko, gurasoekiko harremana oso garrantzitsua
da. Izan ere, ikaslea inguratzen duten gizarteko bi erakunde
garrantzitsuenen artean harreman edo lotura bat egon behar duelako.
Bestela gatazkak sortu daitezke eta horrek haurra kaltetzeko besterik
ez du balio. Bestalde, berriz errepikatu behar dut, irakaslearen lana
guraso bilera batean oso zaila dela, ez bait dakigu gurasoak zer
jarrera agertuko duen azalduko diozunaren aurrean. Gainera, kasu
askotan gurasoak ez dira bere semearen hezkuntzaz arduratzen, ez dute
haien aldetik esfortzurik jartzen haurraren eskola errendimendua
hobea izan dadin. Uste dut irakasleei ordaintzea gehienetenez, haien
bakarrik direla haien semeen arduradun, eta hori ez da horrela, izan
ere, ikasleek beren bizitzako denbora gehiena etxean ematen dute eta
ez eskolan. Azkenik, esan behar dut, gainerako pertsonen iritziak
entzuten eta errespetatzen jakitea beharrezkoa dela. Hau guztia da
ikaskuntza esperientzia burutu ondoren ohartu naizenaz.
GARAZI
GALIANA
No hay comentarios:
Publicar un comentario