Elliot,
Zuber-Skerritt eta Bath-eko Unibertsitatetik hartutako ideiak ondorengo atalak garatzeko erabiliak izan dira.
IKERKETA-EKINTZAREN
ZIKLOAK
Ikerketa-zikloa
izaera ziklikoa du. Ikerketa bat egitea ziklo bakarra ekar daiteke,
baina gehienetan bat baino gehiago dago. Espiral autoerreflexibo bat
bezalakoa da, arazo pratiko edo egoera batetik abiaraziz.
Escuderoren
ekintza-ikerketaren diseinu bat honako honetan oinarritzen da:
- Arazoa, gaia edo asmoaren identifikazioa, jakiteko zeri buruz ikertuko dugun.
- Plan estrategiko baten garapena.
- Gertatutakoari buruz hausnarketa egitea.
Ikerketa
zikloa hasi baino lehen, McNiff proposatzen digun bederetzi puntuetik
hausnartu egin behar da.:
- Gure praktika berrikusi.
- Hobetu nahi dugun aspektu bat identifikatu.
- Konponbidea irudikatu.
- Ekintzaren plana burutu ondoren, praktikara eraman, hau da, implementatu.
- Gertatzen dena erregistratu.
- Emaitzen plana aldatu.
- Ekintza kontrolatu
- Burutatako ekintza ebaluatu, abantailak eta hobekuntzak ikusiz.
- Modu berean jarraitu, nahi duzun aldaketa lortu arte.
PROIEKTUAN
BESTE PERTSONA BATZUK INPLIKATZEA
Ekintza-ikerketa
bat taldean egitea abantailak ekar ditzake. Lan egin daiteke: parte
hartzen duten pertsonekin, kritikari den lagun batekin, tutore
batekin, zentroko lagun batzuekin edo baliozkotze talde batekin.
Jarraian, Kemmis-en modelo jarraituz, ikerketa-ekintza prozesuko
faseak azalduko dizuegu:
IKERKETA
PROIEKTUA HASTEN
Elliot
esaten duen bezala, ideia orokor batekin hasten da, eta hori
zikolaren lehenengo fasea da. Ideia orokor horren helburua praktika
profesionaleko aspektu problematikoren bat hobetzea edo aldatzea da;
arazoaren identfikazioa eta diagnostikoa eginez, eta ostean
ekintzaren hipotesia edo ekintza estrategiko bat planteatuz.
IKERTAREN
ARAZOA EDO FOKOA
Ikerketa
proiektu bat, arazo baten bilketan edo identifikazioan hasten da;
ikertu nahi dugun ingurunea identifikatzea garrantzitsua da baita
zenbait gauzak aldatzeak posible direla.
ARAZOAREN
EDO EGOERAREN DIAGNOSTIKOA
Arazoa
identifikatuta izanda, horren diagnostikoa egin behar da. Helburua
dagoen egoera azaltzea eta deskribatzea da.
DOKUMENTUAREN
AZTERKETA
Aurrean
azaldu dudan bezala, arazo baten bilketan edo identifikazioan hasten
da ikerketa proiektu bat. Horretarako informazio dokumentala eta
bibliografikoaren bilketa egin behar da.
EKINTZAREN
HIPOTESIA EDO EKINTZA ESTRATEGIKOA
Ekintzaren
hipotesia edo ekintza estrategikoa, aldaketa edo hobekuntza egoteko
proposamenaren formulazioa da. Behin dokumentuaren azterketa eginda,
ekintza plan bat diseinatzeko prest egongo da, hau da, praktika
profesionala hobetzeko sartu nahi dituen ekintzak prest izango ditu.
EKINTZA
HIPOTESIAREN FORMULAZIOA
Elliot-en
iritziz, ekintza baten hipotesia ideia ekintza batekin lotzen duen
enuntziatu da, hau da, galdera bat -ideia- ; erantzun bat -ekintza-.
EKINTZA
Aurreko
fasean planteatutako ekintza estrategikoa edo ekintzako hipotesia
martxan jartzeko momentua iritsi da.
EKINTZAREN
EZAUGARRIAK
McNiff
eta beste autore batzuk (1996) ekintzan zenbait ezaugarri gauzatzea
beharrezkoa dela azpimarratzen dute:
- Ekintza informatua (ekintzan ikertzea)
- Ekintza konprometitua (praktikaren hobekuntza bilatzen du)
- Ekintza intentzionatua ( praktikaren hobekuntza)
EKINTZAREN
KONTROLA
Ekintzaren
kontrola sistematikoa izan beharko da eta ekintzaren deskribapenak
proportzionatu behar ditu.
EKINTZAREN
BEHAKETA
Ikerketa-ekintzaren
hirugarren fasea da eta ekintzaren plana dokumentatu eta gainbegiratu
behar da. Ikerketa-ekintzetan praktika profesionalean hobekuntza
aurrez ikusi dezakegu. Informazioa sortzeko ekintzak ikus daitezke:
- Autobegiratu zure ekintza. Beharrezko izango da identifkatzen zure asmoak eta motibazioak, ekintzan baino lehen.
- Beste pertsona batzuen ekintzak gainbegiratu.
- Ikerketarekiko elkarrizketa kritikoak gainbegiratu. Elkarrizketa kritiko hauek ikerketa prozesu guztian zehar gertatzen dira. Hauek informazioa sortzen dute eta erabilgarriak izan daitezke prozesuari buruzko datuak jasotzeko.
Ebidentziak
erabakitzen dute azalpenak balaigarriak diren edo ez. Datuak ez dira
ebidentziak bezala, hauek ekintzaren azalpenerako probak edukitzen
dituzte.
Ikerketa
ebaluatzeko beharrezkoa da kontuan hartzea hobekuntzak egon diren.
Horretarako honako hau egin behar da:
- Informazioaren bilketa
- Hobekuntzarako irizpideak jaso.
- Hobekuntzarako balio izan duten datuak aukeratu.
- Ebidentzia hori ikerketaren kezkarekin lotzea.
- Beste pertsonei lana aurkeztu, eta epaitu dezaten hobekuntzak egon diren ala ez.
EBIDENTZIEN
GARRANTZIA ETA INPAKTUA EBALUATU
Erabaki
behar da zer ezaugarri diren beharrezkoak datu batek ebidentzia bat
eratzeko eta gero pentsatzea nola aurkeztu duzun. Datuetatik
ezaugarri nabarmenenak atera behar dira, adierazgarri argiak
erabiliak izateko.
Proiektuaren
hasieran, arazoak egotea gerta daiteke ez jakiteagatik zer datu bildu
behar diren.
INFORMAZIOAREN
BILKETA
Hiru
forma tradizional daude informazioaren bilketa egiteko:
- Behaketa.
- Ikerketan parte hartzen ari duten pertsonei galdetzea haien ikuspuntuak.
- Bereziki interesgarria den erreferentziazko materiala aztertu.
INFORMAZIOAREN
KUDEAKETA
Hiru
funtzio daudela esan dezakegu:
- Datuen bilketa egin behar da (bideoak, testuak, dokumentuak etab.)
- Datuak kodifikatu ( sailkapenak eta etiketak jarriz)
- Errekuperatu. Erabiltzen ditugun metodoak informazioa ikusarazteko.
INFORMAZIOA
BILTZEKO TEKNIKAK
Erabilgarriak
izango dira: tresnak (test-ak, galdeketa, eskalak etab.),
estrategiak (elkarrizketak, analisi dokumentalak etab.) eta
komunikabideak (argazkiak, bideoak, diapositibak etab.).
Teknika
guztiak behaketan (ikerketaria ikusten dituen teknikak),
elkarrizketan eta anilisi dokumentaletan (notak) oinarrituta daude.
A)
BEHAKETA:
a)
Behaketa
partehartzailea: bertan
ikertzaileak parte hartzen du, informazio sakonagoa izateko eta
gertuagotik ezagutzeko. Hau, hezkuntzan erabiltzen da. Ikerketa hau,
egoera sozialak… ezagutu nahi direnean erabiltzen da. Informazioa
sostengu fisikoan gordetzen da eta honetarako adierazpen sinbolikoa
erabiltzen da.
b)
Notak: Ikerketa-ekintza,
ekintza natularista da eta bere barruan hezkuntza fenomenoak
aztertzen ditu baita hezkuntzarekiko erlazioak dutenak ere. Notak
natura ezberdinekoak izan daitezke:
- Metodologikoak. Ikerketari erreferentzia dituzten aspektuak isladatzen ditu.
- Pertsonalak. Begiralearen jarrera, erreakzioa, pertzepzioak etab.
- Teorikoak.
- Deskriptiboak:
- Deskriptiboak. Saiatzen da egoeraren irudia, pertsonen elkarrizketak eta erreakzioak biltzen baino modu zehatz batean.
Erreflexiboak.
Begiralearen hausnarketak eta interpretazioak, ideiak eta gogoetak
gehietzen dira.
c)
Ikertzailearen egunerokoa:
Egunerokoa egituratua, erdiegituratua edo irekia izan daiteke.
Gertatutakoaren hausnarketa, behaketa, hipotesi ... jasotzen dira
bertan. Ikertzaile eguneroko bat egiteak autodisziplina suposatzen
du. Egunerokoaren idazkera hausnarketarekin bateratu daiteke.
Eguneroko honek hainbat abantaila ditu, hala nola, irakasle eta
ikasleentzat garrantzi handiko aspektuak identifikatzen ditu,
ikaskuntza prozesuari buruzko hipotesiak eta galderak sortzeko balio
du, irakasleek nola irakatsi eta ikasleek nola ikasten duen
ohartaraztera laguntzen digu...
d)
Bitxikeriak: Prozesu zehatzak
modu garbian idaztean datza. Egoera errealetan erabiltzen dira.
Bertan garrantzitsuak diren gertaerak adierazten dira.
e)
Informe analitikoak:
Ikertzaileak idazten dituen oharraj dira. Ikertzaileari lortutako
datuez hausnartzera laguntzen dio.
f)
Profilak: Pertsona edo egoera
erregristroak dira, haien buruzko ikuspuntua ematen digutenak.
Hauek, hobekuntzak ikusteko eta martxan jartzeko balio dute. Hauen
elaborazioak agerikoak diren aldaketak errazten ditu.
g)
Neurri eskala: Gradu edo
intentsitate ezberditasunak zehazteko erabiltzen den trena da. Oso
erabiliak dira ikerketa sozialean erakunde, pertsona edo objektu
batean aurka edo alde egiteko
B)
ELKARRIZKETAN OINARRITUTAKO TEKNIKAK
a)
Galdetegia: Ikasketa bateko gaiari buruzko galderak egitean
datza. Oinarrizko informazioa lortzeko egokia da ikerketa-ekintza
batean galdetegia erabiltzea. Galdetegi bat diseñatzeko orduan
galdetegia egitearen asmoa, biztanleria ikerketa objektutzat hartzea
eta beste hainbat aspektu dira kontuan hartu behar direnak.
Galdetegia prestatzerakoan, aldiz galderek gaiarekin eta
elkarrizketatuko den pertsonarekin zerikusia dutela eta galderak
lantzean datuen identifikazioa, galderak azaltzea eta galderen
azterketa.
b)
Elkarrizketa: Elkarrizketatuaren ikuspuntua ematen digu.
Elkarrizketari esker, begi bistakoak ez diren, errealitate sozialaren
aspektuak deskribatu eta interpretatu ditzakegu, adibidez,
pentsamenduak, sentimenduak, emozioak...
Elkarrizketa
baten planifikazioa hiru fase ditu: Lehenik elkarrizketaren helburuak
finkatu behar dira. Jarraian, elkarrizketatuak izango diren pertsonen
aukeraketa eta azkenik, elkarrizketaren garapena.
Elkarrizketagileak,
egin behar dituen galderak planteatuko ditu, nola ordenatu galdera
horiek, nola idatziko dituen galderak... Hasieran hobe da giro lasai
eta erosoa lortzeko galderekin hastea. Sarreran hainbat puntu hartu
behar dira kontuan, adibidez, elkarrizketaren eta informazio hori
lortzearen zergatia azaldu behar da. Elkarrizketa aurrera eramateko
motibazio maila egokia lortzea da galderak egitearen funtzioetako
bat.
c)
Taldeko elkarrizketa: Informazioa lortzeko estrategia da. Bere
helburua, talde sozial baten behar, interes eta kezkei buruzko
informazio sakona lortzea da.
Talde
gidari bat dago eta elkarrizketa aurrera eramateko gidoi bat
erabiltzen du, non gai eta galdera batzuk agertzen diren. Taldeko
gidariak hainbat ezaugarri izan behar ditu, hala nola, neutrala
izatea, iritzi guztiak jasotzeko gaitasuna...
C)
DOKUMENTUAREN AZTERKETA:
informazioa lortzeko, dokumentuak, materialak… aztertzea ere oso
interesgarria izan daiteke. Materialen erabilgarritasuna eta
kalitatea oso aldakorrak dira, baina batzuetan bide bakarra da
informazio mota bat lortzeko. Dokumentu hauek, bi multzotan sartu
daitezke: dokumentu pertsonalak eta dokumentu ofizialak.
a)
Dokumentu ofizialak:
dokumentu hauek, material ofizial, publiko eta erabilgarriak dira.
-Aldizkarietako dokumentuak: argazkiak, azterketak, ordutegiak,
plangintzak.
b)
Dokumentu pertsonalak: hauek,
pertsona batek bere kabuz egindako dokumentuak dira, berak nahi
zuelako. Bertan, bi mota daude: dokumentu naturalak eta ikerlariak
iradokitako dokumentuak. -Dokumentu naturalak: ekimen
pertsonalagatik idatzia. Hau idatzi duenaren helburua,
ikerlariarenaren desberdina izan daiteke.
-Ikerlariak
iradokitako dokumentuak: pertsona batzuei idazteko edo idazten
laguntzeko eskatzen die. Modu honetara irakasleak ber e ikasleei
esperientzia pertsonalei buruz idaztea iradoki diezaieke.
c)
Egunerokoak:
dokumentu pertsonal bat da, non pertsona bakoitzari gertatzen zaiona
idazten den, baita bakoitzak pentsatzen duena. Hauek, aztertuak izan
daitezke. Hauek, modu desberdinetakoak izan daitezke: irekiak edo
estrukturatuak.
D)
KOMUNIKABIDEAK: ikertzaileak erabiltzen duen teknika bat,
aurretik zehaztuta dagoen informazio bat lortzeko.
a)
Argazkiak: geroz eta erabiliagoa da, eta hau audio edo
bideotarako erabilgarria da. Hauek, hainbat alde on eta txar dituzte.
Hauekin lortu daitekeena da, denbora pasa ahala gauzak konparatzea,
ikasleen partaidetza ikusteko, behaketa bat egiteko…
b)
Bideo grabaketak: ezinbesteko tresna bilakatu da. Hau, egoerak
interpretatzeko, aztertzeko … erabili daiteke. Hau, klaseak
grabatzeko erabili daiteke. Bertan ikertzaileak graba dezake, besteek
klase ematen duten bitartean. Hau berrikusterakoan, komenigarria da,
alderdi esanguratsuenekin geratzea eta beranduago, hauek
transkribatzea.
c)
Ahotsezko grabaketa: honen bidez, ahozko interakzioa nolakoa
den jakin daiteke. Oso erabilia da, nahiz eta honen transkripzioak
denbora asko daraman. Hauek hainbat datu errazten dituzte, eta
erabilgarria suertatzen da, argazkiekin lotzen bada.
Azkenik,
zikloa itxiko duen fasea, hausnarketarena da. Fase honek, txostenaren
garapenari irekitzen dio atea eta beharbada azaroaren birplanteaketa
bat ekartzen du. Ekintza-ikerketaren momentu garrantzitsuenetako bat
da eta ikerketa guztian zehar egin behar den fase bat da.
Ikertzaile
askok uste dute beraien hipotesiak betetzen ez badira frakasatu egin
dutela, baina hori ez da horrela. Izan ere, beharrezkoa da ondorengoa
hau bereiztea. Alde batetik, ekintza, non beti ez dituen bere
helburuak betetzen. Eta bestetik, ikerketa-ekintza, non honek
praktika baten "esanahia" adierazi dezake ondorengoek
honengatik ikasi ahal izateko.
Analizatzeak
eta interpretatzeak zentzua ematen dio jasotako informazioari, baina
honek kreatibitate handia eskatzen dio ikertzaileari, gainera
erreflexua espresatzeko modu bat da informazioa kontserbatzeko eta
besteei komunikatzeko.
ERREFLEXIO
PROZESUA:
Informazioa
analizatzea
Lehenik
ideia orokor bat lortzen du ikertzaileak, dokumentu batekin hasi
aurretik. Behin hau egin eta gero, gaien zerrenda bat egiten da eta
datuak berrirakurtzen dira, organizazio sistema berrezarri aurretik.
Amaitzeko, informazio guztia batzen da eta zerrenda bat egin
informazio guztia alfabetikoki ordenatzeko.
Infomazioa
batzea.
informazioa
batu, aldizkariak, artikuluak...irakurri.
Informazioa
laburtzea.
Informazio
guztia batutakoan, informazio guzti hori laburtu egin behar da.
Laburtzeak ondorengoa esan nahi du, informazio guztia kudeatzea
errezago egin dezan lan.
Informazioa
kodetu eta kategorizatu
kodeak
etiketa batzuk dira eta kodetzeak informazioa zatitzea esan nahi du.
Informazioa zatitzeko hainbat irizpide daude, gaiai buruzkoa,
gramatiakala...
Azkenik,
informazio zatiak kategorizatu egin behar dira. Kategoriak
ondorengoari egiten dio erreferentzia; egoerei, iritziei,
prozesuei...
Kategoria
sistemak
3 izan daitezke: induktiboak, deduktiboak edo mistoak.
Informazioa
aurkeztea.
Diagrama
bidez, errepresentazio grafikoak dira.
Matrizen
bidez, bi sarrerako tabla bat da non bere zeldatxoetan informazio
berbala gordetzen den.
Perfil
bidez, egoera edo pertsona bati buruzko informazioa ematen digu
denbora jakin batean.
Informazioa
onartzea.
hainbat
elementu edo kriterio gehitzea bildutako informazioa fidagarria izan
dadin.
Fidagarritsun
estrategiak.
-
Egonaldia luzatzea, honek datu egokienak batzen laguntzen du, baita
konfidantza lortzea ere.
-
Behaketa iraunkorrak, honek datuak sakontasunean biltzea laguntzen du
eta datu zehatzak ere bai.
-
Triangulazioa, honen bidez datuak kontrastatzen dia.
-
Erreferentziak
-
Adituen ebaluazioa, besteen iritziak eta ikuspuntuak elkarbanatu.
Informazioaren
interpretazioa
Lortutako
datu edo informazioari esanahia mugatzea, beti ere teoria edo
sinesmen-sistemaren barruan eta testuinguruaren arabera.
GARMAIJOEMAR TALDEA
No hay comentarios:
Publicar un comentario