MARKEL
EIZAGIRRE BELOKI
meizagirre003@ikasle.ehu.es
Euskal
Herriko Unibertsitatea
Donostiako
Irakasleen Unibertsitate Eskola
SARRERA
Ikerketa
ororen helburua aztergai bat aztertzea izan ohi da. Gure kasuan,
geure burua aztertuko dugu, irakasle garen heinean geure alde ahulak
indartzeko eta indarguneak errofortzatzeko; izan ahoskera, erritmoa
edo keinuak.
Ekintza-ikerketa
hau, ziklo ezberdinez osaturiko prozesu bezala ulertzen zuen
Escuderok (1990), alegia, lehenik eta behin planifikatu, ondoren
jarduerak burutu, segidan behaketa egin eta amaieran hausnarketa
batera bultzatuko gaituen prozesu bat.
Bestetik
Eliottek (1993) gehitui zuenez, fgai bat hartu eta hau nola aurrera
eraman zehazten dugunean, nola eramango den zehazu behar da, aurrera
eraman eta berrikusi aurretik. Behin hau egin eta gero hausnarketa
batera bultzatzen gaitu, azkenik, zer egin den ondo edo gaizki eta
zer errefortzatu edo hobetu daitekeen ondorioztatuz.
Guzti
hau, jakinik, irakasle-guraso harremanak haurraren hezkuntzarekiko
norantza berean joan behar duela. Zenbaitetan, desadostasunak egon
arren, harreman honen egokitasuna funtsezkoa da, hezkuntza ez baitago
soilik eskola esparruari atxikita.
KONTESTUALIZAZIOA
Ni
Markel Eizagirre naiz, 18 urteko gazte zarauztarra. Nire
lehendabiziko ikasketak Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan egin
nituen, 16 urterarte. Ondoren, Oteitza Lizeo Politeknikoan eman nion
segida batxilergoko ikasketekin. Eta egun, Donostian aurkitzen naiz
Euskal Herriko Unibertsitatean, Magisteritzako Gradua atera nahirik.
Erabaki hau, haurrak ikaragarri atsegin izateari zor zaio. Esaterako,
iazko udan, begirale gisa jardun nuen Usurbilko udaleku irekietan
7urtetik 11urtera bitarteko txikitxoekin. Esperientzia bikaina izan
zen.
Ekintza-ikerketari
dagokionean berriz, lehen hastapenetan nagoela esan daiteke denbora
gutxi daramagulako arlo honetan; esperientzia falta zaigu eta
ikerketa honen bidez, gutxienik motxila apurka apurka betetzen joan
dadin lortu da. Aipatu beharrekoa iruditzen zait, proiektu honetan
sentitu izan dudan inplikazioa. Lan praktiko nahiz teorikoa zen,
baina, errealitateari eta gerora noizbait, gure egunerkotasunarekin
hertsiki loturik egoteak konprometitua egotea ekarri dit.
Ikerketak,
hainbat aspektu begitandu dizkit. Adibidez, hezkuntzak jarraipenik ez
badu eskolatik at, garapen geldoa edo ez duela garapenik izango.
Bestetik, ahoskerak, tonuak, gertutasunak, keinuek etab.-ek duten
garrantzia ere ikusi da, aspektu hauek inkoszienteki ere eragin
baitezakete gurasoen erabaki eta jarreretan.
METODOA
Aukeratutako
ikerketa metodoa, ekintza-ikerketa izan da. Hainbat arazori aurre
egiteko baliabidetzat hartzeari zor zaio metodologia honen hautua.
Esan nahi da, hainbat egoera ezberdini, orohar pertsonalei, eta gure
kasuan irakasle baten ikuspuntukei erantzun bat bilatzeko balio
duelako. Hori lortzeko pausuak ondorengoak dira: lehenik eta behin
gatazka identifikatu eta planifikazio bat egingo da ikerketaren
nondik norakoak ikusteko. Ondoren, abian jarriko da jarduera hori
arazoari parte emateko. Amaitzeko, etapa berreraikitzaile bati ateak
irekiz, ekintza behatuko da jardueren eboluzioa ikusi eta kolokan eta
gustura geratu ez garen horren inguruan hausnartzeko.
IKERKETA PROIEKTUA
Ikerketa
proiektu hau, lau fase ezberdinetan banaturik eraman da aurrera:
planifikazioa, ekintza, behaketa eta hausnarketa.
PLANIFIKAZIOA: Irakasle-guraso
harremana ondo joan dadin ahalbideratzea, ezinbesteko prozesua
iruditzen zitzaidan honetan hasi aurretik ere. Biak ala biak dira
hezitzaile eta horren jakitun izan behar dute. Elkarlanean jardun
behar dute, ikasle edo haurrei euren onena eskeintzeko. Normalki,
erlazio hau bilera bidez eman ohi da, irakasleak ikaslearen gaineko
informazioa azaldu nahi diolako gurasoari edo, gurasoek zalantzaren
bat dutelako. Nire kasuan, guraso batzuen haurrak zailtasunak ditu
kurtsoa ez errepikatzeko eta, beraz, gurasoa, bilera batera deitua
izan da. Horretarako bi bideo grabatu dira.
Lehen
kasuan, irakasleak garatu gabeko esperientziarik gabe egin beharko
dio “aurre” gurasoari, taktika eta estrategiarik gabe, alegia.
Bigarrengoan ordea, hainbat informazio iturri ezberdinen bidez,
irakasleak argudio, gertutasun, espresio eta hainbat faktore
baliatuko ditu bere azalpenerako.
EKINTZA: Aurreko
guztiaren azterketa egiteko, bilera bat egin da, non, irakasleak
4garren mailako haurraren gurasoaren, honen semeak errepikatu beharko
duela azaldu beharko dion. Gurasoak noski iritzi hori ez du
konpartituko eta eztabaida interesgarria sortuko da, irakaslearen
indargune eta ahulguneak aztertzeko adina bai behintzat.
BEHAKETA: Behaketa
ere bi elkarrizketen arabera egin da, hau da, bi elkarrizketa izango
balira bezala. Behaketa bakoitza grabatu eta gero egin dugu. Lehen
elkarrizketan, esan behar nuena buruz ikasi eta soilik edukiari eman
genion garrantzia, zer esan. Baina, egin ostean, ohartu nintzen,
horrelako kasuetan gertutasun gehiagoz jokatu behar dela eta edukiari
baino formari eta nola esaten denari ere garrantzia eman egin behar
zaiola: keinu, begirada eta tonua esaterako.
Bigarren
elkarrizketan ordea, aurrerapauso bat egon dela beha daiteke.
Garbiago nituen gurasoarekiko izan beharreko jarrerak eta posturak,
gertutasuna. Esaterako, atea irekitzera joan eta beste gai bati buruz
solasalditxo bat izateak, izotza hausten laguntzen du eta posizioa
ere egokiago hartzen da. Gainera nire eta klaustroaren iritziari
garrantzia emateaz gain, gurasoaren iritziari ere atentzio gehiago
jarri diot. Gauzak horrela, gurasoen inplikazioa handiagoa zela
ohartu naiz eta horregatik ez errepikatzeko alternatibak bilatzen
saiatu gara, epe motzerako behaketa-proiektu batean oinarrituz.
Bigarren aldi honetan, enpatikoagoa sentitu naiz eta horrek asko
aberastu du nire jarduna.
HAUSNARKETA: Ikerketa-ekintza
hau burutu ostean, hausnarketa oso positibo bat atera da. Irakasleak,
gurasoen konfiantza sostengu izan behar baitu. Oso proiektu
baliagarria izan da, hainbat teknika ikasi ditudalako, hala nola,
begiradak, gertutasuna, konfiantza ematea, argudioak izatea neurea
arrazoitzeko etab. gurasoekiko konfidantza izateko. Guraso bati
goxoago hitze eginez gero, berak ere inplikatuagoa jokatuko du eta
erdi-bide bat bilatzea errazagoa izango da.
KONFRONTAZIOA: https://www.dropbox.com/s/5wgqwvpl21hev3j/Markel.mp3
ESANGURATSUTASUNA
Arazoaren
ulermen mailari buruz ari naizenean, nik uste oinarrizkoenera heldu
naizela: komunikazio egokiak irakasle-guraso harreman asko errazten
du. Hau guztia, autorek ezberdinek aipatzen zutenez baliatuta jakin
dut, modu erraz, ulergarri eta erabilgarri batean aurkezten zutelako.
Baina
teoria aplikatu ezean, ezer gutxitarako balio izaten omen du, eta
komunikazioa oinarri duen ogibide batean zer esanik ez. Ikasi dugu
komunikazioa, keinuak, espresioa, gertutasuna, material erabilgarriak
direla horretarako baina praktikan jarri dugunean konturatzen gara
benetan duen garrantziaz. Ez dakizu guraso bakoitzak zer jarrera
izango duen, ez nolakoa den. Eta horregatik teoriara soilik mugatzea
ez da komenigarria. Beraz, oso proiektu interesgarria eta
esanguratsua dela deritzot, praktikak erakusten digulako bidea:
elkarrekintzaren bidea kasu honetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario