sábado, 28 de septiembre de 2013

SER Y TENER

"Ser y tener" film, dokumental honetan frantziar landa espazioko herri txiki isolatu bateko ikastetxe baten ikasgelako analisi sakona egiten da, hezkuntza sistema frantsesaren xehetasunak sakontzen. Aipatutako ikastola honetan, adin ezberdineko txikitxoak ikasgela berean elkartzen dira eta guztiek irakasle amankomuna dute, irakasle on baten profilaren eredu bikaina dena, horregatik oso baliogarria gerta dakiguke lehen hezkuntzako majisteritza graduan hasi berri garen ikasleontzat film honetako detaile txikitxoez ohartaraztea, etorkizunean praktikan jarri ditzalegun heziketa metodoen berri ematen digulako.

Maisu honek irakasle eredugarri baten rola jokatzen du. Irakasle on bat izateko eduki beharreko ezaugarri guztiak betetzen ditu; Disziplina, pazientzia handia, ikasle bakoitzaren beharretara egokitzen den maisua, ikasgaian aditua (irakasten dituen edukiek nondik norakoak kontrolatzen dituena) umeen ikaskuntza prozesuaren erritmoa errespetatzen duena, pedagogo nahiz psikologo rola betetzen duena (oso behatzailea izanik berehala ohartzen da bere ikasleen egoeraz, kezkatu eigiten da eta hauei soluzioa ematen ahalegintzen da), honetaz gain orientatzaile bikaina da eta gurasoei semeen ikaskuntza prozesuaren berri ematen die baita haien semei laguntzeko  zenbait ahoulku eskaini ere.

Laburbilduz haurrek errespetatzen eta maitatzen duten maisua da, haien erreferentziazko pertsona eta horregatik esan daiteke irakasle on bat dela. Seme, alaba baten hezkuntza irakasle baten esku utzi izan beharko banu ez lidake axolako haren eskuetan uztea, balore moral egokiak trasmititzen bait dizkie haurrei, haien arteko errespetua, adiskidetasuna, elkarlana (haien arteko kolaborazioa bultzatatzen du, ez gaur egungo irakasle batzuek bezala indibidualismoari sustatzen ditela), disziplina...

Gelako dinamika ezin hobea da, ahurrak motibaturik daude,ikasteko nahia dute. Heziketa metodoa eredugarria iruditzen zait irakasle honek darabilena. Zenbatzen, irakurtzen, idazten... eduki desberdinak, matematikak, diktaketak… jolasekin tartekatzen ditu ikasketa prozesua umeentzat arinagoa izan dadin, ikasle guztiak mahai baten inguruan elkartzen dira eta honela haur batek ondokoarengandik ikas dezake eta alderantziz, arestian esan bezala umeak adin deberdinekoak direnez irakaslea ikasleriaren adin aniztasun hortaz baliatzen da txikitxoek handiengandik ikas dezaten (ikusiz ikasi esan ohi den bezalaxe), laburbilduz haien arteko elkarlana sustatzea helburu duen taktika erabiltzen du.

Baina bizitza errealean bezalaxe, film honetan ere Irakasleaz gain, familiak ere paper garrantzitsua betetzen du umearen lehendabiziko urteetan. Eta filman, bi familia mota kontrastatzen dira; batetik guraso zorrotzen perfila eta bestetik umearen erritmoa errespetatzen duten gurasoen perfila, kasu hontan alabaz kezkatzen dena eta laguntzen saiatzen dena baina presio bidez lortutako emaitzak ezertarako balio ez duela dakien ama. Oso adierazgarria da pasarte bat non ama batek bere semea jotzen duen irakasleak bidali dizkion matematiketako etxeko lanak egiteko gai ez delako (akatsak egiten dituelako) honek umearen ikasteko interesa eteten du aurrean dituen ariketak modu egokian egiteko gai ez dela pentsarazten du. Hori da justoenik egin behar ez dena ikasketa errimoa bizkortzen sahaitzea, presioa, mehatxuak ez dira inoiz onak izango umearentzat, guraso batzuk ez dira ohartzen umeek askotan akatsetatik ikasten dutela (ez dira ohartzen akatsen alde positiboaz),akatsetatik ikasten bait da gehien "eroriz ikasten da oinez".

Irakasleak ume hauei hezitzeko konpromisoa du eta gurasoak ere, zenbaitetan bere eginbeharrean mugak edo oztopak aurkitu arren, izan ere askotan ezdakite nola jokatu, ez dakite nola hezi behar dituzten euren semeak,  eta nire ustez horrek eragin zuzena dauka etorkizunean umeak garatuko duen nortasunean, izateko eran, gurasoen parte hartzeak eragin zuzena du haien ikaskuntza prozesuan eta umearen garapenean.

"Ser y tener" dokumentala irakaslearen irudiari egindako omenadi moduko bat da, maisu maestrak gizartearen oinarri eta erreferentzia handiko zutabeak dira eta gure semeen etorkizuna neurri handi batean haien esku dago, ardura handiko lana da haiena. Horregatik dokumental jendea askoren konzietzia piezteko baliogarria izan daitekeela deritzot, askotan ikaslearen lan gutxiesten dugu, ez gara ohartzen haien lan ez dela lan arrunta; haien jakinduria, umeei eskeintzea, maitasunez eta dedikazioz aintzat hartu beharko genuke, miresteko baita haien eskuzabaltasuna .
Etorkizunean horrelako irakaslea bilakatzea niretzako izugarrizko lorpena izango litzateke. Azpimarratu nahiko nukeena zera da: nola maisuak ikasleen ikastearen irrika pizten duen  eta nahi ori mantentzea ere, ikas nahi hori ez baita berez sortzen, sortarazten dizkioten pertsona bat dago, irakaslea eta hori izan beharko luke irakasle ororen helburu nagusia.


MAITE GONZALEZ


viernes, 27 de septiembre de 2013

SER Y TENER

"Ser y tener" filmea, Frantziako herri bateko eskola bateko egunerokotasunaz eta ikasle horien familiak haien hezkuntzan duten esku hartzeaz dihardu.

Herria txikia denez, hezkuntzarako laguntzak ere urriak izango dira. Horregatik ere eskola txikia da, ikasle kopurua bezalaxe. Furgoneta batek egiten du eskolako autobus baten funtzioa. Irakasle bakarra dago eskola osoaz arduratzen dena. Kanpoan belardi antzeko bat du eta ikasgela bakarra dago barruan.

Lehen hezkuntza eta haur hezkuntzako ikasleak daude eskola horretan eta denak ikasgela berdinean ikasten dute. Izaera ezberdineko haurrak daude: bihurriak, azkarrak, ...

Haien artean batzuetan gatazka edo bronka txiki batzuk egoten dira, baina irakaslea beti hor egoten da haien arazoak konpontzen laguntzeko.


Irakasleaz hitz egiten ari naizela, hark eskola edo irakaskuntzan betetzen dituen rol edo paperaz hitz egingo dizuet. 
Lehenik eta behin, bere ikargain aditua da, hau da, horrek esan nahi du disziplina edo heziketa on bat eskeintzeko gai dela.
Haur hezkuntzako ikasleei idazten, zenbatzen eta irakurtzeko irakasten die. Lehen hezkuntzakoei aldiz, sukadatzen eta diktaketak egiten aritzen dira. Gauzak azaltzerako orduan ikasle guztiei batera azaltzen dizkie eta behin denak lanean daudela, ikasle bakoitzak lanean behar duen atentzioaz arduratzen da. 
Adibide zehar bat jarri daiteke; filme hasieran ia, irakasleak lan bat jartzen die idazten ikas dezaten. Lana denei azaltzen die baina gero, ikasle bakoitzak nola progresatzen duen ere kontuan hartzen du.

Bere irakaskuntzan, ikasleei irakasteko erabiltzen duen metodologia egokia da; ikasleak lan bat egin ondoren, denen artean komentatzen dute egindakoa, haien iritzia ematen dute gainerako ikaskideek egindako lanaz. Horrek besteek egindako akatsak eta bakoitzak egindakoez konturatzera eramaten gaitu eta horrekin batera akatsak horiek zuzentzeko gaitasuna izatera.

Maisu didaktaren rola ere betetzen du. Irakaslea disziplinatua dela justifikatzeko, ikasleei berak ikasitako transmititzen die, hau da, pertsona guztiak errespetuz tratatu behar direla, era egokian hitz egin behar zaiela eta gehien bat haiek baino pertsona helduagoa bat izanik, adiskidetasuna bultzatu, erantzuteko baimena eskatu behar dela eta ez denak batera hitz egitea, gainerako ikasleak entzuten jakitea eta beste hainbat gauza, batez ere balio moralak zeintzuk diren transmititzea izango litzateke irakasle horren helburua. 
Haiek lan bat egiterako orduan, hitza ematen badute denbora bat baino lehenago bukatuko dutela, hitz eman hori bete behar dute eta filmean kasu hau adierazgarri da ikasle bat; irakasleari esan dio lana goiza bukatu baino lehenago bukatuko zuela, baina ez da horrela izan eta irakasleak horren aurrean egoki jokatu, hau da, lana bukatu arte ez dela aterako esan dio.

Irakasle hau eskola guztiaz arduratzen da. Psikologo, pedagogo eta soziologo funtzioa betetzen du ere. Haurren artean arazoak daudenean esku hartzen du. Haiek egindakoaz hausnatzera behartzen ditu eta ongi ala gaizki dagoen erreflexio egitera. Azkenik, beraien arteko arazo horrek soluzioa baduela esaten die eta barmena elkarri eskatzeko. Irakasle honek pazientzia asko erakusten du eskola oso bat aurrera atearekin.

Azkenik betetzen duen funtzio, rol edo papera orientatzailearena da. Irakasle honek eragin handia du bere ikasleengan, haientzat irakasle eredu bakarra delako, eta ez edonolako irakaslea, baizik eta irakasle on baten profila duena. Berak, irakasle batentzat zaila dena era egokian betetzen du, hau da, ikasleak motibatzea. Nola lortzen du motibazio hori? Oso errez, galdera bakar bat egiten die eta horrek haurrak erreflexionatzera eramaten ditu motibazio puntu batekin. "Zer izan nahi duzue handitan?" hori da irakasleak proposatzen dien galdera. Ikasleak irakasle izatera heldu nahi dute gehienek. Erantzun honetara bultzatu dienak, irakasleak bere esperientzia pertsonala kontatzea izan da denen edo gehienen bultzada.

Irakasle honek egiten duen guztiarekin eta lortzen duen guztiari zerbait gehiago gehitu behar zaio: gelakideen arteko giroa. Lan giroa da, lasaia, eta hori irakaslearen jarrerari esker lortutako zerbait dela iruditzen zait. Lasaitasun hori batzuetan haustearen errua, ikasleen arteko gatazkek dute, baina funtzio desberdinak betetzen dituenez irakasleak, situazio ezberdinetarako soluzioak ditu eta arazo horiek eragotzeko gaitasuna.

Orientatzaile paper horren barruan, ikasleen gurasoekiko harreman ere sartzen da. Ikasleekin izandako harremana errespetuzko izan bada beti, gurasoekin are eta errespetu gehiago azalduko du. Horrek asko esaten du irakaslearen nortasunaz. Filmeko agerraldi batean, irakaslea, irakaskuntzan arazoak dituen ikasle baten amarekin hitz egiten agertzen da. Bertan ikusten da nola arduratzen den bere ikasleaz, nola konpondu nahi dituen gauzak, eta hori bere seniderenbatekin hitz egitea iruditzen zaio hoberena, etxean asko lagun dezaketelako.

Familia harremanak, hezkuntza arloan ere garrantzitsua da. Familiaz ari naizela, esan beharra dago, film honetako familietan "hezkuntza" hitzaren esanahia ez dutela ondo ulertzen. Ikasle baten kasua deskribatzearekin ulertuko da. Lehen hezkuntzako ikasle-baserritar bat biderketa taulak ikasi ditu eskolan eta etxera iristerakoan biderketa batzuk egiten jarri behar izan da etxeko lan moduan. Ama bere ondoan jarri da semea laguntzeko asmotan, baina nik uste presionatu besterik ez duela egin. Semeak biderketa bat gaizki egiten zuen bakoitzean, eskuaz lepoan jotzen zuen. Hori argi dago ez dela ama edo beste edozein senidek egin behar duena. Gaizki dagoela esateko beste hainbat modu daude eta hori ez da egokiena. Beraz, askotan hobe da ikaslea bera bere akatsez ohartzea eta zuzentzen saiatzea. Askotan pentsatu ohi daiteke gurasoek laguntza eman beharrean kontrakoa egiten dutela, beraz zenbaterainokoa da gurasoek etxea eskeini behar duten laguntza? 

Iruzkinari bukaera emateko nire iritzi pertsonala plazaratu nahi dut.
Irakasleak ardura ikaragarria duela iruditzen zait, meritu izugarria dela eskola bat aurrera ateratzea eta are gehiago bertatik ikasleak disziplinatuak eta ikasiak etorkizunerantz bideratzea. Oraindik ez dut oso argi zergatik behartzen dien bere ikasleei "señor" izenaz deitzea, supotsatzen dut autoritatea dela adierazteko. Hori da gurasoen jarrerarekin batera film honetaz adierazgarria iruditu zaidana. Eskertzen da askotan horrelako irakasle bat edukitzea. Espero dut noizbait, filmeko irakasle horren antzerako irakasle izatea. Esan hoi dudanez: bide erraza bada ez du merezi aurrera jarraitzerik.


GARAZI GALIANA

SER Y TENER

Filman ikusi dugun bezala, haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako umeak klasea elkar eman dute, inolako banaketarik gabe eta irakaslea bi taldeei irakasten die, beste irakasle batekin batera. Bertan, lehen hezkuntzako ume batzuk haur hezkuntzako beste ume batzuei boronbil bat nola egiten den irakasten die. Ikasleak geldiezinak dira baina haien artean laguntzen eta bere gelakideei arreta jartzen die honetako batek zerbait esaten duenean, eta bertan adiskidetasuna islatuta ikusi dezakegu. Irakaslea hainbat metodologia erabiltzen ditu eta deigarriena hauxe da: haren ikasle guztiok ariketa bat bukatzen dutenean, ikasle bati galdetzen dio ea bere gelakideei erakutsi nahi die ala ez eta horrela guztion aurrean akatsak zuzentzeko edo arbelan zenbakien plantillak marrazten die haiek gero jakiteko nola egiten den 7 zenbakia. Bestetik, esan beharra dago ikasleak oso partaidetzak direla nahiz eta hain txikiak izan.

Irakaslearen aldetik, bere ikasleekin duen jarrera egokiena du, hau da, ikasle bakoitzak duen hezkuntza prozesua errespetatzen du beste aldetik, oso zorrotza eta autoritarioa da; adibidez, ikasleei señor deitzera behartzen ditu eta ez badiote horrela deitzen ez die erantzuten. Irakaslearen nortasuna bi hitzetan laburtu daiteke: jasankorra eta ulerkorra. Beste aldetikan pedagogo lana egiten duela ikusi dugu. Ikasleen artean adiskidetasuna sor dezan galdera edo jokuen bidez egiten ditu, hala nola, irteereak egiten ditu, zehazteko, herria elurraz estalita dago eta mendira eramaten ditu lerarekin jolasteko baita tortillak prestatzeko klaseak antolatzen du. Gelako giroa lasaia da; elkarri entzuten eta norbaitek zailtasunak dituenean laguntzen dira eta borrokak badaude, hausnarketa egitera bultzatzen die, edo empatia edukitzera irakasten die, adibidez, errekroan daudela ume batek beste ume bati bultzaten dio eta ondorioz lurrera erortzen da, edo mundu honetan ahalmenarekin edozein gauza lortu daitekeela erakusten die.

Guraso-seme harremana mehatxu eta erasoetan oinarrituta dago baita beldurran eta presioan ere. Semea haren amari laguntza eskatzen dio ez dakielako nola egiten den ariketa, eta ama biderketaren erantzuna gaizki esaten duenean jo egiten dio; ama oso zorrotza dela dirudi. Gainera beste irudietan ikus dezakegu nola umea bere laguntza eskeintzen du etxean, esate baterako, zelaian traktorearekin ikus dezakegu edo makarroiak egiten, eta hori adin horretako ume batean bitxia da.

Beste aldetik, irakaslea ohitura batzuk irakasten die, hau da, esertokiaren aurrean itxaron behar dutela hark sartzen den arte. Ikasleen jarrera egokiena da eta beti ikastera prestatuak daude baina irakaslea haien artean integrazioa sustatu nahi du, batez ere, haien klasean badagoelako ume batek ez duena ezta hitz bat esaten eta gelakide guztiekin hitz egin behar dela irakatsi nahi die. 



Harrigarria iruditzen zait nola maisu batek landa-herriko ikastetxe batean adin desberdineko umeei irakasten die. Filma honetan irakasle-ikasle harreman ideala zein izango litzateke islatuta aurkitzen dugu, bertan maitasuna sentiarazten digulako. Pelikula irakasle diren edo izango diren guztiei gomendatuko nioke.


                                                                                                                                   JOEL FERNANDEZ

IRAKASLEAREN ROLAK



GARMAIJOEMAR TALDEA

jueves, 26 de septiembre de 2013

SER Y TENER

Hezkuntzari buruzko dokumental hau, herritik gertu dagoen ikastetxe batean kokatzen da; horrela identifikatu daiteke gutxienez, ikasle batzuek bizikletaz egiten baitute bertarainoko bidea eta duten adina edukita arraroa litzateke urruti edukitzea. Hori gutxi balitz mendi edo muino bat ere badute inguruan eta elur garaietan oso baliagarria zaio irakasleari ikasgelatik irten eta irteerak egiteko; lerarekin jolasteko adibidez. Irakaslea, bestetik, bertan bizitzeko aukera ere badu, ikastetxeak bi pisu izan eta aukera hori ematen zaiolarik.
Badirudi herria txikia izan daitekeela, adin ezberdinetako ikasleak gela berean kokatzen baitira, eta horrelakoak normalea herri ez oso handietan gertatzen dira.

Jolasa eta umorea dira irakasle honek erabiltzen dituen teknika nagusienetako batzuk: haurren altu-eran jartzen da, hau da, haur bat gehiago izango balitz bezala jokatzen du zenbaitetan. Zenbaitetan, begiak ixteko behatzen bidez jaisten dizkie betazalak edota guztiek parte har dezaten galderak egiteko joera handia du: Zer moduz idatzi du honek...? Honela, ikasleekiko gertutasuna erakusteaz gain guztiek beren iritzia ematen dute eta uste ezberdinik agertzen bada alde edo kontra egiteko aukera agertuz. Gainera, metodo honekin aurrak ere animatu egiten ditu egin dituzten okerrak zu-zentzera eta besteen iritziak kontutan hartzera. Baina dudarik gabe, tutore hau ezaugarritzen dutenak disziplina eta pazientzia dira.
Lehenago aipaturiko galderak horiek egitean, haurren izenak banaka izendatzen ditu, horrela haur guztiek batera hitz egitea ekiditeaz gain, ikasi egiten dute txandak errespetatu egin behar direla. Hala eta guztiz ere, bada une bat non haur guztiaz “señor,señor” eginez ageri diren (mamam idazten ari direnean gutxi gora behera). Momentu horretan, irakaslea haur bati azalpena ematen agertzen da.
Gainontzeko guztien eskaera eta oihuei entzungor egiten die eta zailtasuna duen horri, haren errit-moa errespetatuz, behar duen denbora eskeintzen dio; eta halako batean, ixildu egiten dira: agian nazkatuta edo beharbada ulertu dutelako batekin dagoenean gainontzekoei ezin diela arretarik eskeini eta beraz itxaron egin behar dutela.
Disziplinari dagokionean, bada aztertzen dituen arlo gehiago: edukazioz jokatzea eta jarrera desego-kiren baten ondoriozko zigorra. Yoyo deituriko haur batek, marrazkia goizean bertan bukatuko zuela hitz eman zion baina ez du bukatu. Hori dela eta, gainontzeko haurrak jolasorduan elurretan dabiltzan bitartean bera marrazkia bueltatzen gelditzen da. Irakasleak, Yoyo-k marrazkia bukatzen duen bitartean, zigorraren zergatia azaltzen dio: tratu bat egina zutela eta hitza ematen denean bete-tzeko izaten dela. Zigorrak kasu honetan ez dio kalterik egiten aurrari baina ziur ez duela berriz egingo, hobeto egongo baita lagunekin jolasten lanean baino. Esaterako, ez du onartzen “si” soilik erantzutea, hau da, “si/no señor” erantzun behar die galderaren bat egiten duenean; bere kargua garbi uzten duelarik. Ikasleen artean integratzeko haien gisara jokatzen du, denbora librean edota garrantzi askorik ez duten ariketetan. Ekintza baliagarrietan ordea, haserretu ordez baina serio jarriz, gelako nagusia nor den erakusten die, nori egin behar dioten jaramon.

Lehenago aipatu bezala, beste askoren artean, talde giroan egiten ditu gelako hainbat lan eta ariketa.
Horregatik, ikasgelari dagozkien ezaugarrietan, ikasle guztiak mahai handi batean edo gehienez bitan elkartzen direla azpimarratu behar da. Taldean jardunez gero, elkarri laguntzeko aukera dute, bati falta zaiona besteak gehitu diezaioke eta alderantziz. Norbaitek ulertzen ez badu, orduan irakas- leak berak bakarkako mahai batera eramango du bertan ulertu beharrekoa azalduz.
Gainontzean, ikasgelari buruz, esan daiteke gela koloretsua dela eta honek ikasleei nahiz ikasgelari beste egoera animiko bat transmititzen die, onerako betiere. Gainera, arrain batzuk ere badituzte eta bizi izan dudan esperientziagatik haurren hezkuntzarako gako positibotzat hartu daiteke. Guk ere bagenuen txori bat ikasgelan 4 edo 5 urte adin tarteetan. Irakasleak, erakutsi egiten zigun kaiola gar- bitu behar zitzaiola, janaria eta ura eman...Arrainarekin ere berdina egiten badute, gutxieneko diszi-plina bat izango dute izaki bizidun batekin.


Irakasleari dagokionean, pazientzi handiko gizona da. Patxada handiz hartzen du esan beharreko guztia, honela, haur bakoitzari bere denbora eskeintzen dio talde-lanean oinarriturik. Pertsona lasaia izateaz gain ahal duen guztia umorez hartzen saiatzen da, eta beti bilatzen du edo saiatzen da ber-dintasuna eta oreka bilatzen: bi haur borrokan ibili ostean ageri dira, eta zenbait galdera egin ostean biak maila bereko pertsonak direla erakusten die. Honela, borroka gehiagorik egin ez dezaten.
Ikasleekiko harremanean, psikokologo lanak ere egiten ditu. Esaterako, haur bat triste dago, aita gaixorik dago eta harekin gogoratu baita. Mutikoari negar “eragiten” dio, lasaitu dadin, barruko tristura kanporatu dezan.
Hori gutxi balitz, orientatzaile gisa ere jarduten da gurasoekin, Natali delako batek arazoak baititu matematiketan eta gurasoekin beraiekin. Irakasleak aipatzen dio ortagrafian e.a. ondo moldatzen dela baina matematiketan zailtasunak dituela. Halere, amak aipatutako lehengusuen laguntzak albora uzteko, horrek ez baitio lagunduko bere kabuz ikasten. Ikasgelako denei, erakutsi nahi die elkarbizitzen eta bizikidetza zer den erakusten; beti ere, ondoan dutenei laguntzen.
Irakaslearen lanerako estrategiei dagokienean, gelako giro alaia sustatzeaz gain, ulertu ez duenari, behin eta berriz errepikatzen dio eta hark erantzuna ez badaki gelako norbaiti galdetzen dio. Honela badaki nork ulertu duen ondo eta norekin igaro behar duen denbora gehiago. Gainera, zenbakiak eta letrak marrazten ikasteko teknika bikain bat erabiltzen du: bi marra horizontal egiten ditu elkarrekiko tarte gutxirekin, eta bertan idatzi behar dute haurrek. Bestela, puntu batzuk lotuz ere sortzen dituzte zenbakiak..

Bideo honetan, ikastetxeaz gainera, familia eta ikaslearen arteko harremana ere ikus daiteke. Nabaria da familia bakoitzak bere eredua duela eta hori garbi ikusten da hezkuntza sisteman. Base-rri giroan bizi den gazteak esaterako, lehenik baserriko lanak egin behar izaten ditu: behiei jaten eman, horretarako belarra bildu, ondu....eta afalostean egiten ditu etxeko lanak. Familia honetan, nire iritziz, jokabide desegokia erakusten du amak: gaizki egiten duen ariketa bakoitzeko lepaondoko bat ematen dio, eta hori ez dut uste hezkuntza ona denik. Gainera, familia osoa gainean du eta presio hori ez da inolaz ona haur baten ikasketetarako.
Beste familia batean, anaia zaharrenak arrebari afaria egin ondoren egiten ditu lanak, hau da, ikas-keten aurretik beste ardura batzuk ere badituela. Honi ordea, amak laguntzen dio lanak egiten, inongo kolperik eman gabe.

Honek erakusten digu familia batzuetan ikasketak bigarren maila batean geratzen direla, lehen mailan etxeko egin beharrak ipintzen dituztelarik. Batzuek halere balioei garrantzia ematen die, arrebari afaritan ematen dion gazteak adibidez.


Ondorio gisa, esan dezakegu irakasle honek “irakasle onaren” ezaugarri asko dituela, pazientzia, haurrekiko maitasuna, disziplina eta edukazioz jokatzea erakutsiz, psikologo nahiz orientatzaile lanak ere egiten ditu....Gainera, garbi geratzen da, irakasleak beti haurraren erritmoa errespetatu behar duela, gainontzean, ez du ikasiko idazten, irakurtzen, balioak ere ikastea nekeza izango zaio eta hezkuntza egoki bat izateko zailtasunak izan ditzake.
Baina bideoak erakusten digun bezala, haur baten hezkuntza ezin da eskolan soilik garatu, hau da, guraso eta irakasleen arteko harremanak sendoa izan behar du, honela haurrak bide finko bat hartuko du beti; eta ez, batzuetan irakasleak esandakoa eta besteetan gurasoek esana.



MARKEL EIZAGIRRE



viernes, 20 de septiembre de 2013

IRAKASLE ON BATEN EZAUGARRIAK BETETZEN AL DITUT?

Hezkuntza gure eguneroko bizitzan jasotzen ari garen gaitasun bat da. Haurrek, hezkuntza honen bitartez informazio desberdinak jasotzen dituzte, haien imaginazioa garatzeko, balioak barneratzeko eta bizikidetzan beharrezkoak izango diren beste hainbat gauza ikasteko. Horregatik, ematen zaio berebiziko garrantzia pertsonen haziketari, baztez ere umeei, txiki txikitatik ikasten hasi daitezen. Hezkuntzaren garapen hori hainbat faktorek bultzatzen dute: lagun taldeak, aisialdi taldeak, baina batez ere eragin handiagoa dute familiak, etxekoak batik bat (gurasoak, neba-arrebak, ...) eta eskolak. Horregatik, eskolan hezten lagunduko dion irakasleak, bere lanean ona izateko ezaugarri batzuk bete beharko ditu. Zeintzuk dira irakasle on bat izateko eduki behar diren ezaugarriak?

Lehenik eta behin, irakasle bat izan behar da eta horretarako jakintza eta hezkuntza egokia eduki eta hura irakasten jakin behar dugu.Baina irakasle baten papera ez da bakarrik irakastera murriztu behar. Irakasle izateko idea nagusi edo garrantzitsuenetako bat haurrak gustuko izatea da, izan ere, lanean gabiltzanean hauek maitatzera bultzatuko gaitu eta hori irakasle on bat izateko urrats bat da.
Haurrak maitatzeaz gainera ulertu ere egin behar dira, haienganako enpatia eduki, izan ere, haien azalean jartzen bagara beraiek pentsatzen dutena, momentuoro sentitzen dutena ikus dezakegu eta arazorik edukiz gero errazago lagun diezaiekegu. Irakasle askori hori falta zaie; teoria badakite bai, baina ez dute praktikan aplikatzen.

Behin haurra ulertuz gero, errazago egingo zaizu hura ezagutzea baita gordeta ditugun balioak irakastea. Beti esaten dugu geure inguruan dugun guztiak haurrarengan eragina duela, beraz, irakasle onak bagara hori aprobetxatuko dugu haurrei hezkuntza zuzena eskeintzeko.

Adibidez, eskolan gaudenean era kanpora begiratzerakoan, askotan zelaiez, zuhaitzez eta beste hainbat gauzez inguratuak gaudela ikusten dugu, argi esateko naturaz inguratuak gaude, beraz, irakasle onak bagara hori aprobetxatuz haurrari ezagutza berriak emango dizkiogu natura eta inguruneari buruz. Hau egiteko, ez dugu teoriaren beharrik; jolas edota irteerak eginez lortu daiteke ezagutza hori barneratzea. Jarduera edo ekintza hauen bitartez ere haurra ulertzeko eta ezagutzeko aukera dugu eta ikaslearentzat ez da horren pisutxua egingo ikasketa, baizik eta dibertigarriagoa bihurtuko litzake. Berdina gertatzen da beste arlo batzuekin, esate baterako, gaztelania, euskera eta matematika; ezagutza desberdinak eskeintzen dizkiogu umeei baino bertan ikasitakoa eguneroko bizitzan aplikatu dezakete eta haiek hori uler dezatela lortu behar du irakasleak.

Hezkuntza eta maitasuna eskeintzearekin bakarrik ez da irakasle on baten jarrera lortzen haurrei konfiantza eta babesa ere eman behar zaie, haiek seguruago sentitu daitezen. Hala ere, babesa puntu zehatz bateraino eskeini behar zaie, bestela, haurrak ez du inoiz beregan konfiantzarik lortuko. Momentu bat iritsiko da, non irakasle horrek bere kabuz moldatzen irakatsiko dion.

Ikaslearen interesa piztea garrantzizko da, interes hori lor ez gero ezagutza barneratzea errazago egingo zaiolaren ustea izan dezakeelako. Haurrak lortzen duen ezagutza hori haien gurasoei adierazi behar zaie, haien seme-alabak irakaskuntzan aurrerapena egin duen ala ez adierazteko, beraz, gurasoekiko harreman egokia eta errespetuzkoa edukitzea ere, irakasle on batek izan behar duen jarrera da.

Irakaslea guztiz ona izateko, orain arte aipatutako guztia izateaz gain, ezaugarri positibo batzuk gehiago eduki beharko lituzke. Atsegina izatea garrantzitsua da horrek haurraren konfiantza lortzen laguntzen digulako. Interesa agertzea ere ezaugarri horietan sartua dago, izan ere, horrek umeengan gauzak ezagutzeko eta ikasteko interesa piztu dezakeelako. Pazientzia edukitzea eta entzuten jakitea aipatu beharrekoak dira, umearen arazoei aurre egiteko erraztasun handiagoa eman diezaigukelako.

Azkenik, esan beharra dut, nire esperientziako ibilbide honetan izandako irakasle oso gutxik bete dituztela ezaugarri hauek, baina lan honetan aritzea eta haurren zoriontasunaz arduratzea oso zaila da, irakasleak jaso duen diziplina ikasleei irakasteaz gain, eginkizun asko bete behar dituzte garrantzi handikoak direnak.

Jarrera hori lortzearen esperoan nire esfortzurik gogorrena ipiniko dut irakasle on baten profila izan dezadan.




GARAZI GALIANA

ZER DA IRAKASLE ON BAT IZATEA?

Irakasle on bat hauxe da, pertsona bat bere lana maitatzen duena eta ikasi duen guztia modu egoki batean azaltzen eta komunikatzen dakiena haren ikasleek ulertzeko.

Gaur egun, irakasleen rola asko aldatu egin da. Gure aitona-amonei eskolarekin zerikusia duen edozein gauzaz hitz egiten entzuten diegunean, harrituta gelditzen gara, batez ere, eskolara beldurrarekin joaten zirelako; adibidez, lezioa ikasita eramaten ez bazuten irakasleak jotzen edo zigortzen zieten. Gurasoak ez zeudenean irakaslea autoritatea zen, hala ere, gure gurasoekin hitz egiten dugunean, bere garaian ikasleei ezin zela jo kontatzen digute baina sarritan zigortzen zietela eta gainera guk daukagun irakasleaz inbidia sentitzen dutela, batez ere, gaur egun ikasleekin tratatzeko psikologikoki hobe prestatuak daudelako.

Haurrak garenean gure irakasle idealaren ideia izango litzateke pertsona bat edozein gauza egiten utz gaituena, hala nola, egun osoan patioan denbora luzeena uztea, etxeko lanik bidaltzen ez gaituena eta libre duen denbora guztia gurekin jolas egitea. Lehen Hezkuntzara iristen garenean, atzetik gure irakasle idealaz dugun ideia erabat aldatzen da. Ikastera eta estudiatzera joaten garela konturatzen gara baita engainatzen saiatzen diogula, haren helburu nagusia materia irakastea delako baina gurea, berriz, klasea ez emateko irakaslea entretenitzea dugu helburu gisa.

Institutura iristen garenean rola desberdina da. Klasea ematen dugunean konturatzen gara gehien gustatzen zaigun irakaslea, klaseak atseginak egiten dituena dela. Askotan, beste kurtso batera iristen zara aurreko urtean gorrotatzen zenuen irakasgai batekin baina hari esker, hau da, klasea ematen duen moduari esker, irakasgai hori azkenean zure gustukoena izaten da. Gainera, gutaz arduratzen direla konturatzen gara, baita gure etorkizunaz ere, egunez-egun erakusten digutelako.

Nire ustez, irakasle on bat izateko ezaugarri batzuk eduki behar dituzu eta nahitaezkoak dira. Pertsona ona eta zure lanbidea maitatu behar duzu eta gaurkotasunean gertatzen diren berriei arreta jarri behar dizkiozu. Irakaslea klasea bideratzen duena da eta bere ikasleak kasu egin behar diote horregatik azaltzen dituen gaiak erakargarriak izaten bihurtu behar ditu eta horren ondorioz ikasleei klasea ez lirateke hain aspergarriagoa egingo eta kolaboratuko lukete. Irakaslea ikasgaia motibatuta eman behar du eta horren ondorioz haren ikasleek klasera motibatuta joango dira. Beste alde batetik, irakasle-ikasle elkarri izango duten harremana maitasun eta errespetuarekin bideratuta egon behar da, gauza guztien gainetik. Bestetik, irakaslea haren ikasleen interesei hurbila izan behar da baina distantzia bat mantenduz, gehiegizko konfiantza izan gabe baita haren ongizateaz arduratu behar da bai maila pertsonal, sozial eta familiarrean; bertan ikaslea konturatu eta ikusiko duelako nolako andereño edo maisu duen. Hortaz aparte, klasean azaldu duen lezioa ikasleek ulertu duten ala ez arduratu behar da. Laburbilduz, irakaslea izaten nahi duen norbaitek umeak gustatu edo maitatu behar ditu, batzuk hainbat arazoekin iristen direlako eskolara, hala nola, herriz edo etxez aldatu direlako eta irakasle hauei esker aurrera ateratzen dira.
                                                                                                                                
                                                                                                                            JOEL FERNANDEZ



IRAKASLE ON BATEN PROFILA

Umeak esponjak bezalakoak dira, ikusten dutena ikasten dute, xurgatzen duten informazioa beren memorian pilatzeko joera dute eta horregatik familia, gehienbat gurasoez gain, ume baten heziketa prozesuan gehienbat haurtzaro epealdian, eskola, zutaba oso garrantzitsua da. Irakasleak eskainitikako heziketak berebiziko garrantzia du  haur baten hezkuntzan eta honek garatuko dituen gaitasunetan, horregatik irakaslearen  zeregina ez da jarduera erraza izango, ardura handiko eginbeharra izango baitu.

Irakasle on baten lana ez da ikasleari ezaguerak tramitzera laburtzen, pazientzia eta esfortzu handiz aurren kuriositatea pizteko ahalmena izan behar du ezinbestean, haien ikasteko nahia azpimarratzen ahalegintzea geroago ezagutzak zein sentimendu edo baloreak bere ikasleei trasmititzeko hala nola: autonomia, ardura, errespetua, elkarlanerako gaitasuna, adiskidetasunaren garrantzia, iraunkortasuna, sortzailetasuna…
Irakasleak ikaslearen irudimenari, instintoari ez dizkio hegalak moztuko umeak bere barnean duen hori azaleratzen saiatuko da eta horregatik bere kabuz ikasleak akatsak egin eta horietatik ikasteko aukera eskainiko dio,  hezkuntzaren ikuspuntutik akatsak beti izango dira ongi etorriak hauek gabe ez baitago benetako ezagutza eskuratzerik.

 Maisu edo maestrak arauak jarriko dizkio umeari bide horretan barrena murgil dadin, umeak aldiz erritmoa, ez bait dira denak aldi berean iritsiko helmugara, batzuk azkarrak izango dira eta berehala lortuko dute euren helburua beste batzuk ordea denbora gehiago beharko dute, prozesu motelagoa, geldoago izango da eurena baina horrek ez du axola, garrantzitsuena irakaskuntza prozesuaz gozatzea izango da. Umeak ikasketa prozesuaz disfrutatzen ez badu ez du benetako ikaskuntza lortuko. Helmugara iritsiko dira iritsi beharreko unean, Irakasleak, bere egin beharra den aldetik gelako dinamika egokia bermatzeaz gain haurra motibatu beharko du bere jomugara ailegatzeko.
Irakaleak ere psikologo, soziologo papera bete beharko du maiz, bere ikasleen kezka eta hauen etxeko zein eskolako gatazkak identifikatzeko eta ahal den neurrian hauei konponbidea ematearen ardura izango du. Beraz, irakasle on bat, bere ikasle guztien eta bakoitzaren beharretara egokitzen den maisua izango da.

Gaur egun, irakasle gehienak,  inguratzen gaituen sistema honen txontxongiloak besterik ez dira eta ikasleak aldiz zenbakiak, nortasunik, sentimendurik gabeko hezurrezko manikiak, gure gizartea sostengatzeko lan mundura bideratutako pentsatzeko gaitasunik gabeko bizidunak. Hezkuntza sistemaren herdoilduta dago gizartea aldatzen, eraldatzen ari den bitartean henkuntza sistema berdina mantentzeari ematen zaio lehentasuna eta ikastetxeak,  espetxeen antzera, ikasleak kanpoan bizi den errealitatetik isolatzera bideratuta daude. Horregatik pentsatzen dut ikaslearen porrotaren errudun nagusia hezkuntza sistema dela, bertan indibidualtasuna bezalako balioak sustatzen baitira,  umeak beraien artean lehiatzera bultzatzen dituzte, adibidez noten araberako lehia izango litzateke esandakoaren adibide argia. Gure gizartean oso orokortua dago  emaitza edo nota onenak ateratzen dituzten ikasleak etorkizunean teorian lanpostu hobea lortuko dutela eta badirudi gainontzekoak ez dutela bizitza hontan zereginik ezta ezerrengatik (bere nahiengatik) borrokatzerik.
 Irakasle on batek bere ikasleei ondorengo mezu hau trasmititzeaz arduratu beharko luke: bakoitzak bere adimena aberasteko ikasi behar duela eta ez alboko ikaskidea gainditzeko. Ikasketa prozesua ez da konpetizio edo lasterketa bat, norberak dagokion unean eta erritmoan egin beharreko bidea baizik.


Azkenik berriro ere azpimarratu nahiko nuke irakaslea lana ez dela batere erraza eta honetan motibazioak,  lanarekiko erresespetua eta pasioaz gain esperientziak eman diezaiokeen jakinduria eta praktikak oso paper garrantzitsua jokatzen dutela irakasle on bilakatzearen prozesuan .


MAITE GONZALEZ

miércoles, 18 de septiembre de 2013

HEZKUNTZARAKO ESKUBIDEA, ZERGATIK EZ?

Gaur egun, garrantzi handia ematen zaio hezkuntzari eta hezita egoteari. Hezkuntza prozesu horretan, familiak bezala, eskola eta ikastetxeak dira haur baten hezkuntzan gehien eragiten duten erakundeak. Halere, ziur al gaude erakunde horietan jasotzen den hezkuntza zuzena eta egokia dela bertako txikienentzat?

Ez da zalantzan jartzen, hezkuntza eredua subjetiboa dela norbanako bakoitzarentza eta hori izan daiteke lehen akatsa: irakasleek objetibotasun batekin jokatu behar dute beren ikasle bakoitzarekin, hau da, ezagutuko ez bagenitu bezala, era neutroan. Era subjetiboan jokatzen hasten garen momentutik, esperimentatzen hasten gara; haurrak esperimentu bilakatuz. Esaterako, X ikasle gai- nerakoak baino gehiago emateko gai dela ikusten denean, etxekolan ezberdinak bidaltzen zaizkiola ikusi da, gela osoa batuketak lantzen ari denean X honi biderketa taula irakasten saiatzen gara. Zertan azkartu irakaspen prozesua? Honelako kasuetan ikusten da ikasleen potentzialak axola duela, berdin zaigu ikaslea “itota” dabilen edota denborarik ez duen, egin ditzala egin beharrekoak gaitasuna duen bitartean. Eta hori izango da hezita dagoena. Gainontzekoek ez dute hezkuntza zuzenik jaso ez baitira egoki idatzi edo irakurtzeko gai.

Modu honetan ikusten da, egungo hezkuntza, langileak eratzeko bideratuta dagoela. Programatu egiten dira, errobotak izango bailiran, batere sentimendurik izango ez balute bezala; eta hor dago gako handietako bat. Haurrek sentimenduak dituzte.

Irakasle on batek, beste hainbat ezaugarriren artean, honako 3 balore hauen beharra du: haurrarekiko atentzioa, pazientzia eta maitasuna. Ume bakoitza ezberdina da, bakoitza mundu bat, eta horregatik bakoitzaren instintuek erakusten digute nola jokatu behar dugun. Une horretan hasten da bakoitzarekiko obserbazio eta atentzio lana. Bakoitzak bere denbora behar du hainbat eta hainbat ariketa, pausu eta arau ulertzeko. Bakoitzak du bere espazioa eta bere erritmoa, eta behin erritmo horretatik ateraz gero hezkuntza horrek ez du behar besteko eraginkortasunik izango eta beraz haurraren garapenak ez du jarraitu beharreko zikloa jarraituko: dokumentalak zihoen landarearen adibidean bezala, landareak berez hazi behar du; bere ur kantitate, bere eguzki izpi sorta eta bere denborarekin haziz, bestela usteldu egingo baita. Alferrik da ez dagoenetik atera nahi izatea.

Hori dela eta, umeak zuzendu behar du irakaslea, eta ez alderantziz. Honen ondorioz, bakoitzaren ulermen gaitasun ezberdina dela medio, ikasgelan bertan, berez, sailkapen bat egingo da. Kide bakoitza notaren bidez saritu edo zigortuko da, bakoitzaren lanaren arabera eta honen bidez ikusiko dugu bakoitzaren ikasketa maila. Baina horrelakoetan, gainditzen ez duenak etsipen handia izango du. Irakasleak sahiestu behar duena hori da: notari horrenbesteko garrantzirik eman gabe, bakoitza maitatua izan dadin sentitu eta irakasgaia ahalik eta ondoen ulertu eta barneratzea. Notari, garrantzi apur bat kentzen zaionean ikaslea lasaitu egiten da, arloari atentzio gehiago ipiniaz, irakasleak aukera handiagoa du, hezkuntzak eskatzen duen berdintasun ahaleginerako, hau da, guztiak ikasleak dira, berdinak, objetiboki jokatu behar da. Bestela ikasleen motibazio ezaz gain, guztiak maila bera ematera behartuko genituzke eta presioa ez da biderik onena motibaziorantza, beraz haurrek ez lukete interesik erakutsiko gaiaren aurrean. Gainera, irabazle eta galtzaileen arteko bi talde bereiztuko lirateke eta ezin esan hori hezkuntza eta irakaskuntzarako ona denik.

Erakutsi, erakutsi behar zaie, baina presio bidezko emaitzak ez du fruiturik emango. Motibazio hori, ez dago emaitzan, baizik eta emaitza horretara iristeko egin den bide guztian zehar. Horregatik, eta beste behin aipatuz, haurrak ezartzen du erritmoa: arauak irakasleak, mugak ikasleak.

Irakasle baten funtzioak, bestetik, txikiek barruan duten imajinazio hori kanporatzean oinarritu behar luke, umearen gaitasunak agertu daitezen; barneko irakaslea (maestro interior) deritzaion gaitasunak bultzatzen baitu egiten duen ekintza oro egitera. Baina aplikatzen den metodo orok, naturalki jokatzea eskatzen du, behartu gabe egitea alegia.

Laburbilduz, esan daiteke irakasle on batek ikasleekiko atentzioa, pazientzia, maitasuna eta haur horrek behar duen denbora eskeitzen bazaio hezkuntza bide onetik joan daitekeela. Gainera, notak eta nota hauek ekar dezaketen presioa alboratzen saiatu behar du, ikasle guztien artean dauden ezberdintasunen sailkapenaren eta guztiak ikasle talde bat izatearen berdintasunaren balantza orekatu ahal izateko. Tratu pertsonal egokia ematen ere ahalegindu beharko du, irakasle ikasle rol-a egoki banatuz baina ikasle bakoitza zenbaki bat sentitu ez dadin saiatuz.
Neure esperientzietako bati ere erreferentzia eginez, hezten duenak arloaren gakoa barneratu behar die ikasleei. Iazko urterarte, ikasten genuena notetarako egiten genuen, zer edo zer buruan geratzen zitzaigun baina aterako genuen nota izaten genuen oroimenean. Horregatik mekanismo hori baztertzeko gaitasuna duenak ere ez du meritu makala: ikasketak konpetentzia ez direla erakutsiz.

Amaitzeko, esan dezadan, haur batek duen onena emateko gustora egon behar duela, zoriontsu denean soilik edo ia soilik ematen duela %100-a. Beraz, ikasle ororen zoriontasunarekin aurrera eramaten den hezkuntza oro ona izan daitekeela uste da. Hau guztia ikusirik, gaur egungo eskola edo ikastetxetan eskeintzen den hezkuntza ontzat har daitekeela esan daitek ? Ez dut uste...


MARKEL EIZAGIRRE


viernes, 13 de septiembre de 2013

Aro berri baten atarian...

Gipuzkoako lau herri desberdineko kideak elkartu gara magisteritzako lehen hezkuntzako irakasgai hau aurrera eramateko asmoz, proiektu berri honi ilusioz eta gogoz ekingo diogu bakoitzak bere ekarpena eginez. Irakaskuntzaren mundu honetan sartuko gara etorkizuneko belaunaldian, umei hezkuntza ona eskeintzeko eta hauek ulertzeko.