“El proyecto de
Investigación-acción” irakurgaia irakurri dugu taldekide guztion
artean eta honi buruzko sintesia bat egin dugu ekintza-ikerketa bat
aurrera eramateko pausuak laburbilduz.
domingo, 22 de diciembre de 2013
EKINTZA-IKERKETAREN SINTESIA
Elliot,
Zuber-Skerritt eta Bath-eko Unibertsitatetik hartutako ideiak ondorengo atalak garatzeko erabiliak izan dira.
IKERKETA-EKINTZAREN
ZIKLOAK
Ikerketa-zikloa
izaera ziklikoa du. Ikerketa bat egitea ziklo bakarra ekar daiteke,
baina gehienetan bat baino gehiago dago. Espiral autoerreflexibo bat
bezalakoa da, arazo pratiko edo egoera batetik abiaraziz.
Escuderoren
ekintza-ikerketaren diseinu bat honako honetan oinarritzen da:
- Arazoa, gaia edo asmoaren identifikazioa, jakiteko zeri buruz ikertuko dugun.
- Plan estrategiko baten garapena.
- Gertatutakoari buruz hausnarketa egitea.
Ikerketa
zikloa hasi baino lehen, McNiff proposatzen digun bederetzi puntuetik
hausnartu egin behar da.:
- Gure praktika berrikusi.
- Hobetu nahi dugun aspektu bat identifikatu.
- Konponbidea irudikatu.
- Ekintzaren plana burutu ondoren, praktikara eraman, hau da, implementatu.
- Gertatzen dena erregistratu.
- Emaitzen plana aldatu.
- Ekintza kontrolatu
- Burutatako ekintza ebaluatu, abantailak eta hobekuntzak ikusiz.
- Modu berean jarraitu, nahi duzun aldaketa lortu arte.
PROIEKTUAN
BESTE PERTSONA BATZUK INPLIKATZEA
Ekintza-ikerketa
bat taldean egitea abantailak ekar ditzake. Lan egin daiteke: parte
hartzen duten pertsonekin, kritikari den lagun batekin, tutore
batekin, zentroko lagun batzuekin edo baliozkotze talde batekin.
Jarraian, Kemmis-en modelo jarraituz, ikerketa-ekintza prozesuko
faseak azalduko dizuegu:
IKERKETA
PROIEKTUA HASTEN
Elliot
esaten duen bezala, ideia orokor batekin hasten da, eta hori
zikolaren lehenengo fasea da. Ideia orokor horren helburua praktika
profesionaleko aspektu problematikoren bat hobetzea edo aldatzea da;
arazoaren identfikazioa eta diagnostikoa eginez, eta ostean
ekintzaren hipotesia edo ekintza estrategiko bat planteatuz.
IKERTAREN
ARAZOA EDO FOKOA
Ikerketa
proiektu bat, arazo baten bilketan edo identifikazioan hasten da;
ikertu nahi dugun ingurunea identifikatzea garrantzitsua da baita
zenbait gauzak aldatzeak posible direla.
ARAZOAREN
EDO EGOERAREN DIAGNOSTIKOA
Arazoa
identifikatuta izanda, horren diagnostikoa egin behar da. Helburua
dagoen egoera azaltzea eta deskribatzea da.
DOKUMENTUAREN
AZTERKETA
Aurrean
azaldu dudan bezala, arazo baten bilketan edo identifikazioan hasten
da ikerketa proiektu bat. Horretarako informazio dokumentala eta
bibliografikoaren bilketa egin behar da.
EKINTZAREN
HIPOTESIA EDO EKINTZA ESTRATEGIKOA
Ekintzaren
hipotesia edo ekintza estrategikoa, aldaketa edo hobekuntza egoteko
proposamenaren formulazioa da. Behin dokumentuaren azterketa eginda,
ekintza plan bat diseinatzeko prest egongo da, hau da, praktika
profesionala hobetzeko sartu nahi dituen ekintzak prest izango ditu.
EKINTZA
HIPOTESIAREN FORMULAZIOA
Elliot-en
iritziz, ekintza baten hipotesia ideia ekintza batekin lotzen duen
enuntziatu da, hau da, galdera bat -ideia- ; erantzun bat -ekintza-.
EKINTZA
Aurreko
fasean planteatutako ekintza estrategikoa edo ekintzako hipotesia
martxan jartzeko momentua iritsi da.
EKINTZAREN
EZAUGARRIAK
McNiff
eta beste autore batzuk (1996) ekintzan zenbait ezaugarri gauzatzea
beharrezkoa dela azpimarratzen dute:
- Ekintza informatua (ekintzan ikertzea)
- Ekintza konprometitua (praktikaren hobekuntza bilatzen du)
- Ekintza intentzionatua ( praktikaren hobekuntza)
EKINTZAREN
KONTROLA
Ekintzaren
kontrola sistematikoa izan beharko da eta ekintzaren deskribapenak
proportzionatu behar ditu.
EKINTZAREN
BEHAKETA
Ikerketa-ekintzaren
hirugarren fasea da eta ekintzaren plana dokumentatu eta gainbegiratu
behar da. Ikerketa-ekintzetan praktika profesionalean hobekuntza
aurrez ikusi dezakegu. Informazioa sortzeko ekintzak ikus daitezke:
- Autobegiratu zure ekintza. Beharrezko izango da identifkatzen zure asmoak eta motibazioak, ekintzan baino lehen.
- Beste pertsona batzuen ekintzak gainbegiratu.
- Ikerketarekiko elkarrizketa kritikoak gainbegiratu. Elkarrizketa kritiko hauek ikerketa prozesu guztian zehar gertatzen dira. Hauek informazioa sortzen dute eta erabilgarriak izan daitezke prozesuari buruzko datuak jasotzeko.
Ebidentziak
erabakitzen dute azalpenak balaigarriak diren edo ez. Datuak ez dira
ebidentziak bezala, hauek ekintzaren azalpenerako probak edukitzen
dituzte.
Ikerketa
ebaluatzeko beharrezkoa da kontuan hartzea hobekuntzak egon diren.
Horretarako honako hau egin behar da:
- Informazioaren bilketa
- Hobekuntzarako irizpideak jaso.
- Hobekuntzarako balio izan duten datuak aukeratu.
- Ebidentzia hori ikerketaren kezkarekin lotzea.
- Beste pertsonei lana aurkeztu, eta epaitu dezaten hobekuntzak egon diren ala ez.
EBIDENTZIEN
GARRANTZIA ETA INPAKTUA EBALUATU
Erabaki
behar da zer ezaugarri diren beharrezkoak datu batek ebidentzia bat
eratzeko eta gero pentsatzea nola aurkeztu duzun. Datuetatik
ezaugarri nabarmenenak atera behar dira, adierazgarri argiak
erabiliak izateko.
Proiektuaren
hasieran, arazoak egotea gerta daiteke ez jakiteagatik zer datu bildu
behar diren.
INFORMAZIOAREN
BILKETA
Hiru
forma tradizional daude informazioaren bilketa egiteko:
- Behaketa.
- Ikerketan parte hartzen ari duten pertsonei galdetzea haien ikuspuntuak.
- Bereziki interesgarria den erreferentziazko materiala aztertu.
INFORMAZIOAREN
KUDEAKETA
Hiru
funtzio daudela esan dezakegu:
- Datuen bilketa egin behar da (bideoak, testuak, dokumentuak etab.)
- Datuak kodifikatu ( sailkapenak eta etiketak jarriz)
- Errekuperatu. Erabiltzen ditugun metodoak informazioa ikusarazteko.
INFORMAZIOA
BILTZEKO TEKNIKAK
Erabilgarriak
izango dira: tresnak (test-ak, galdeketa, eskalak etab.),
estrategiak (elkarrizketak, analisi dokumentalak etab.) eta
komunikabideak (argazkiak, bideoak, diapositibak etab.).
Teknika
guztiak behaketan (ikerketaria ikusten dituen teknikak),
elkarrizketan eta anilisi dokumentaletan (notak) oinarrituta daude.
A)
BEHAKETA:
a)
Behaketa
partehartzailea: bertan
ikertzaileak parte hartzen du, informazio sakonagoa izateko eta
gertuagotik ezagutzeko. Hau, hezkuntzan erabiltzen da. Ikerketa hau,
egoera sozialak… ezagutu nahi direnean erabiltzen da. Informazioa
sostengu fisikoan gordetzen da eta honetarako adierazpen sinbolikoa
erabiltzen da.
b)
Notak: Ikerketa-ekintza,
ekintza natularista da eta bere barruan hezkuntza fenomenoak
aztertzen ditu baita hezkuntzarekiko erlazioak dutenak ere. Notak
natura ezberdinekoak izan daitezke:
- Metodologikoak. Ikerketari erreferentzia dituzten aspektuak isladatzen ditu.
- Pertsonalak. Begiralearen jarrera, erreakzioa, pertzepzioak etab.
- Teorikoak.
- Deskriptiboak:
- Deskriptiboak. Saiatzen da egoeraren irudia, pertsonen elkarrizketak eta erreakzioak biltzen baino modu zehatz batean.
Erreflexiboak.
Begiralearen hausnarketak eta interpretazioak, ideiak eta gogoetak
gehietzen dira.
c)
Ikertzailearen egunerokoa:
Egunerokoa egituratua, erdiegituratua edo irekia izan daiteke.
Gertatutakoaren hausnarketa, behaketa, hipotesi ... jasotzen dira
bertan. Ikertzaile eguneroko bat egiteak autodisziplina suposatzen
du. Egunerokoaren idazkera hausnarketarekin bateratu daiteke.
Eguneroko honek hainbat abantaila ditu, hala nola, irakasle eta
ikasleentzat garrantzi handiko aspektuak identifikatzen ditu,
ikaskuntza prozesuari buruzko hipotesiak eta galderak sortzeko balio
du, irakasleek nola irakatsi eta ikasleek nola ikasten duen
ohartaraztera laguntzen digu...
d)
Bitxikeriak: Prozesu zehatzak
modu garbian idaztean datza. Egoera errealetan erabiltzen dira.
Bertan garrantzitsuak diren gertaerak adierazten dira.
e)
Informe analitikoak:
Ikertzaileak idazten dituen oharraj dira. Ikertzaileari lortutako
datuez hausnartzera laguntzen dio.
f)
Profilak: Pertsona edo egoera
erregristroak dira, haien buruzko ikuspuntua ematen digutenak.
Hauek, hobekuntzak ikusteko eta martxan jartzeko balio dute. Hauen
elaborazioak agerikoak diren aldaketak errazten ditu.
g)
Neurri eskala: Gradu edo
intentsitate ezberditasunak zehazteko erabiltzen den trena da. Oso
erabiliak dira ikerketa sozialean erakunde, pertsona edo objektu
batean aurka edo alde egiteko
B)
ELKARRIZKETAN OINARRITUTAKO TEKNIKAK
a)
Galdetegia: Ikasketa bateko gaiari buruzko galderak egitean
datza. Oinarrizko informazioa lortzeko egokia da ikerketa-ekintza
batean galdetegia erabiltzea. Galdetegi bat diseñatzeko orduan
galdetegia egitearen asmoa, biztanleria ikerketa objektutzat hartzea
eta beste hainbat aspektu dira kontuan hartu behar direnak.
Galdetegia prestatzerakoan, aldiz galderek gaiarekin eta
elkarrizketatuko den pertsonarekin zerikusia dutela eta galderak
lantzean datuen identifikazioa, galderak azaltzea eta galderen
azterketa.
b)
Elkarrizketa: Elkarrizketatuaren ikuspuntua ematen digu.
Elkarrizketari esker, begi bistakoak ez diren, errealitate sozialaren
aspektuak deskribatu eta interpretatu ditzakegu, adibidez,
pentsamenduak, sentimenduak, emozioak...
Elkarrizketa
baten planifikazioa hiru fase ditu: Lehenik elkarrizketaren helburuak
finkatu behar dira. Jarraian, elkarrizketatuak izango diren pertsonen
aukeraketa eta azkenik, elkarrizketaren garapena.
Elkarrizketagileak,
egin behar dituen galderak planteatuko ditu, nola ordenatu galdera
horiek, nola idatziko dituen galderak... Hasieran hobe da giro lasai
eta erosoa lortzeko galderekin hastea. Sarreran hainbat puntu hartu
behar dira kontuan, adibidez, elkarrizketaren eta informazio hori
lortzearen zergatia azaldu behar da. Elkarrizketa aurrera eramateko
motibazio maila egokia lortzea da galderak egitearen funtzioetako
bat.
c)
Taldeko elkarrizketa: Informazioa lortzeko estrategia da. Bere
helburua, talde sozial baten behar, interes eta kezkei buruzko
informazio sakona lortzea da.
Talde
gidari bat dago eta elkarrizketa aurrera eramateko gidoi bat
erabiltzen du, non gai eta galdera batzuk agertzen diren. Taldeko
gidariak hainbat ezaugarri izan behar ditu, hala nola, neutrala
izatea, iritzi guztiak jasotzeko gaitasuna...
C)
DOKUMENTUAREN AZTERKETA:
informazioa lortzeko, dokumentuak, materialak… aztertzea ere oso
interesgarria izan daiteke. Materialen erabilgarritasuna eta
kalitatea oso aldakorrak dira, baina batzuetan bide bakarra da
informazio mota bat lortzeko. Dokumentu hauek, bi multzotan sartu
daitezke: dokumentu pertsonalak eta dokumentu ofizialak.
a)
Dokumentu ofizialak:
dokumentu hauek, material ofizial, publiko eta erabilgarriak dira.
-Aldizkarietako dokumentuak: argazkiak, azterketak, ordutegiak,
plangintzak.
b)
Dokumentu pertsonalak: hauek,
pertsona batek bere kabuz egindako dokumentuak dira, berak nahi
zuelako. Bertan, bi mota daude: dokumentu naturalak eta ikerlariak
iradokitako dokumentuak. -Dokumentu naturalak: ekimen
pertsonalagatik idatzia. Hau idatzi duenaren helburua,
ikerlariarenaren desberdina izan daiteke.
-Ikerlariak
iradokitako dokumentuak: pertsona batzuei idazteko edo idazten
laguntzeko eskatzen die. Modu honetara irakasleak ber e ikasleei
esperientzia pertsonalei buruz idaztea iradoki diezaieke.
c)
Egunerokoak:
dokumentu pertsonal bat da, non pertsona bakoitzari gertatzen zaiona
idazten den, baita bakoitzak pentsatzen duena. Hauek, aztertuak izan
daitezke. Hauek, modu desberdinetakoak izan daitezke: irekiak edo
estrukturatuak.
D)
KOMUNIKABIDEAK: ikertzaileak erabiltzen duen teknika bat,
aurretik zehaztuta dagoen informazio bat lortzeko.
a)
Argazkiak: geroz eta erabiliagoa da, eta hau audio edo
bideotarako erabilgarria da. Hauek, hainbat alde on eta txar dituzte.
Hauekin lortu daitekeena da, denbora pasa ahala gauzak konparatzea,
ikasleen partaidetza ikusteko, behaketa bat egiteko…
b)
Bideo grabaketak: ezinbesteko tresna bilakatu da. Hau, egoerak
interpretatzeko, aztertzeko … erabili daiteke. Hau, klaseak
grabatzeko erabili daiteke. Bertan ikertzaileak graba dezake, besteek
klase ematen duten bitartean. Hau berrikusterakoan, komenigarria da,
alderdi esanguratsuenekin geratzea eta beranduago, hauek
transkribatzea.
c)
Ahotsezko grabaketa: honen bidez, ahozko interakzioa nolakoa
den jakin daiteke. Oso erabilia da, nahiz eta honen transkripzioak
denbora asko daraman. Hauek hainbat datu errazten dituzte, eta
erabilgarria suertatzen da, argazkiekin lotzen bada.
Azkenik,
zikloa itxiko duen fasea, hausnarketarena da. Fase honek, txostenaren
garapenari irekitzen dio atea eta beharbada azaroaren birplanteaketa
bat ekartzen du. Ekintza-ikerketaren momentu garrantzitsuenetako bat
da eta ikerketa guztian zehar egin behar den fase bat da.
Ikertzaile
askok uste dute beraien hipotesiak betetzen ez badira frakasatu egin
dutela, baina hori ez da horrela. Izan ere, beharrezkoa da ondorengoa
hau bereiztea. Alde batetik, ekintza, non beti ez dituen bere
helburuak betetzen. Eta bestetik, ikerketa-ekintza, non honek
praktika baten "esanahia" adierazi dezake ondorengoek
honengatik ikasi ahal izateko.
Analizatzeak
eta interpretatzeak zentzua ematen dio jasotako informazioari, baina
honek kreatibitate handia eskatzen dio ikertzaileari, gainera
erreflexua espresatzeko modu bat da informazioa kontserbatzeko eta
besteei komunikatzeko.
ERREFLEXIO
PROZESUA:
Informazioa
analizatzea
Lehenik
ideia orokor bat lortzen du ikertzaileak, dokumentu batekin hasi
aurretik. Behin hau egin eta gero, gaien zerrenda bat egiten da eta
datuak berrirakurtzen dira, organizazio sistema berrezarri aurretik.
Amaitzeko, informazio guztia batzen da eta zerrenda bat egin
informazio guztia alfabetikoki ordenatzeko.
Infomazioa
batzea.
informazioa
batu, aldizkariak, artikuluak...irakurri.
Informazioa
laburtzea.
Informazio
guztia batutakoan, informazio guzti hori laburtu egin behar da.
Laburtzeak ondorengoa esan nahi du, informazio guztia kudeatzea
errezago egin dezan lan.
Informazioa
kodetu eta kategorizatu
kodeak
etiketa batzuk dira eta kodetzeak informazioa zatitzea esan nahi du.
Informazioa zatitzeko hainbat irizpide daude, gaiai buruzkoa,
gramatiakala...
Azkenik,
informazio zatiak kategorizatu egin behar dira. Kategoriak
ondorengoari egiten dio erreferentzia; egoerei, iritziei,
prozesuei...
Kategoria
sistemak
3 izan daitezke: induktiboak, deduktiboak edo mistoak.
Informazioa
aurkeztea.
Diagrama
bidez, errepresentazio grafikoak dira.
Matrizen
bidez, bi sarrerako tabla bat da non bere zeldatxoetan informazio
berbala gordetzen den.
Perfil
bidez, egoera edo pertsona bati buruzko informazioa ematen digu
denbora jakin batean.
Informazioa
onartzea.
hainbat
elementu edo kriterio gehitzea bildutako informazioa fidagarria izan
dadin.
Fidagarritsun
estrategiak.
-
Egonaldia luzatzea, honek datu egokienak batzen laguntzen du, baita
konfidantza lortzea ere.
-
Behaketa iraunkorrak, honek datuak sakontasunean biltzea laguntzen du
eta datu zehatzak ere bai.
-
Triangulazioa, honen bidez datuak kontrastatzen dia.
-
Erreferentziak
-
Adituen ebaluazioa, besteen iritziak eta ikuspuntuak elkarbanatu.
Informazioaren
interpretazioa
Lortutako
datu edo informazioari esanahia mugatzea, beti ere teoria edo
sinesmen-sistemaren barruan eta testuinguruaren arabera.
GARMAIJOEMAR TALDEA
TUTORETZA-PLANA
Irakasle izateak
suposatzen duen beste funtzio bat, tutoretza-plan bat aurrera
eramaten jakitea da. Horretarako guk tutoretza-plan bat egin dugu
konfiantza gaian zentratuz eta horrela etorkizuneko irakasle bezala
garatzen joateko. Bertan tutoretza egitearekin lortu nahi ditugun
helburuak zehazten ditugu, baita familia, irakasle eta ikasleekin
lantzeko jarduerak. Hau guztia irakurgai eta argibide batzuen
bitartez burutu dugu. Hona hemen gure tutoretza-plana.
EKINTZA-IKERKETA
“Familiarekin
elkarlanean” atalarekin jarraitzeko, ekintza-ikerketa bat burutu
dugu taldekide bakoitzak, aurreko elkarrizketak aztertuz eta
konfrontazio bat eginez grabaketa moduan. Ekintza-ikerketak,
ikerketaren prozesua, metodologia, hausnarketa eta beste hainbat
aspektu hartuko ditu kontuan. Txantiloi hauetan dituzue gure
ekintza-ikerketak.
FAMILIAREKIN ELKARLANEAN
Irakasleak hainbat
funtzio betetzen ditu eskolan. Horietako bat familiekin, batik bat,
gurasoekin bilerak antolatzea da. Gu etorkizuneko irakasle izango
garenez, elkarrizketa batzuk burutu ditugu irakasle eta gurasoen
paperean jarriz, praktika hartzen joateko. Bi elkarrizketa grabatu
ditugu egoera bat adibide moduan jarriz. Lehenengo elkarrizketa
pixkat inprobisatua izan da eta bigarrena egiterakoan, lehenengoan
hobetu beharrekoa kontuan hartu dugu, eta gainera oraingoan ongi
antolatu eta prestatu dugu guraso bilera. Bi grabaketak ikusi ondoren
galdera batzuk erantzun ditugu lehenengo elkarrizketa egin ondoren
eta bigarren elkarrizketa egin ondore. Hona hemen galdera eta guk
emandako erantzunak.
MOTIBAZIO JARDUNALDIAK
Gelan hainbat artikulu,
bideo eta beste informazio iturrietatik motibazioari buruzko
informazioa bilatu dugu, motibazio jardunaldi batzuk prestatzeko.
Motibazio jardunaldi horiek gelakoen artean egin genituen
motibazioaren aspektu ezberdinak jorraztuz. Motibazio jardunaldi
hauek egin ondoren, hausnarketa bat egin dugu galdera hauei
erantzuten: Nola ulertzen dut Motibazioa hezkuntza esparruan?, zein
izan beharko litzateke maisu/maistraren eginkizuna gai honen aurrean?
eta zeintzuk dira gai honek planteatu dizkidan galderak? Hona hemen
gure gogoetak.
EL PROFESOR LAZHAR
Film honetan arlo
akademikoko hainbat gai jorratzen dira, batez ere heriotza eta
heriotza horren tratamendua eskolan. Film hau ikusi ondoren, binaka
berriz ere, hausnarketa bat egin dugu bertako ideia deigarri baten
inguruan. Beraz jarraian irakurri ditzazkezue gogoetak.
LA CAZA
La caza film-a ikusi
ondoren, bikoteka, filmeko ideia nagusia deigarri bat aukeratu eta
horri buruzko gogoeta txiki bat egin dugu. Hona hemen guk egindako
hausnarketak.
NEUTRALITATEA VS BELIGERANTZIA
“La actitud del
profesorado en el aula ante los conflictos”, “El diario en la
escuela y la formacion de valores” eta “Escuela, profesorado y
valores” artikuluak irakurri ostean, hausnarketa bat egin dugu
oinarri bezala galdera honi erantzuten: Nik maisu/maistra bezala
zergatik izan nahi dut beligerantea? edo Nik maisu/maistra bezala
zergatik izan nahi dut neutrala? Jarraian dituzue eskuragarri gure
gogoetak.
LA OLA
“La Ola” film-a ikusi
ondoren, bertan ikusitakoari buruzko hausnarketa bat egin dugu
bikoteka. Autokrazia lantzeko metodo berezi bat erabiltzen duen
irakasle baten egoera azaltzen du. Metodo horren bidez talde bat
osatzen dute, eta jolas bezala hasten den ekintza horrek ondorio
larri sorrarazten ditu. Hona hemen gure hausnarketak.
IRAKASLEARI ELKARRIZKETA
Lehen Hezkuntzan irakasle
diren edo izan diren bi pertsonei elkarrizketa egin diegu. Galderak
prestatzeko, elkarrizketa burutzeko gida batez egin dugu, haien
esperientzia eta jakintzak gurekin konpartitzeko asmoarekin. Jarraian
dituzue elkarrizketak.
SER Y TENER
“Ser y tener”
hezkuntza arloarekin erlazioa duen pelikula da. Film hau ikusi
ondoren, ikusitakoari buruzko hausnarketa bat egin behar izan dugu.
Horretarako hasieran filmaren sinopsi laburra dugu. Jarraian filmean
agertzen den irakaslearen ezaugarriak azaldu ditugu, ondoren irakasle
horrek ikasleekin duen harremanaz hitz egin dugularik. Ikasleen
familiari ere aipamena egin diogu, azkenik filmari buruz dugu iritzia
plazaratuz. Jarraian dituzue taldekideon gogoetak.
IRAKASLEAREN ROLAK
Irakasleak hezkuntza
arloan hainbat rol bete behar ditu. Ikasgelan talde guztien artean,
irakasle on batek bete beharreko ezaugarriak garrantzitsuenak
bateratu ditugu. Ondoren taldeka ezaugarri horiek rol ezberdinen
arabera sailkatu behar izan ditugu. Hona hemen, kontzeptu mapa baten
bitartez, guretzat irakasle on batek eduki behar dituen ezaugarriak
betetzen duen rolaren arabera.
LA EDUCACION PROHIBIDA
“La educacion
prohibida” filma, ikusi ondoren, irakasle on izateko beharrezkoak
diren ezaugarriei buruz hausnarketa egin dugu. Horretarako hainbat
galdera hartu ditugu oinarri bezala: Zer da niretzat irakasle on bat
izatea?, norberak dituen bizipenetatik abiatuz, zeintzuk dira
irakasle ona izateko moduak? eta zein da irakasle on baten profila?
Hona hemen taldekideon hausnarketak.
TUTORETZA-PLANA
TUTORETZA-PLANA
Joel
Fernandez
Markel
Eizagirre
Garazi
Galiana
AURKIBIDEA
1.
SARRERA
2.
ZER DA TUTORETZA EGITEA GURETZAT
3.
ZEINTZUK DIRA TUTOREAREN FUNTZIOAK
3.1.
FAMILIEI DAGOKIONEZ
3.2.
IKASLE BAKOITZARI DAGOKIONEZ
3.3.
IRAKASLEEI DAGOKIONEZ
4.
TUTORETZA EKINTZA
4.1.
HELBURUAK
4.2.
TUTORETZAREN JARDUERA-GUNEA
4.3.
TUTORETZA EKINTZEN PLANA
4.3.1.
JARDUERAK FAMILIA EDO LEGEZKO TUTOREEI LOTUTA
4.3.2.
JARDUERAK IKASLE TALDE IRAKASLEEI LOTUTA
4.3.3.
JARDUERAK IKAS TALDEARI LOTUTA
5.
DENBORALIZAZIOA
6.
TUTORETZA EKINTZAREN EBALUAZIOA
7.
BIBLIOGRAFIA
1.SARRERA
Emozioen gaia aukeratu dugu eta horren barruan konfiantza emozioa hautatu, gai zabala izan eta modu berean guraso, irakasle eta ikasleen artean ezinbestekoa delako. Norberarenganako konfiantza beharrezkoa da ingurukoek zugan konfiantza izateko, eta alderantziz, taldekoek zugan konfiantza baldin badute, zuk zure buruarengan ere gehiago konfiatuko duzu. Horregatik, norberarenganako eta taldeko konfiantza sustatu behar direla uste dugu.
Lan hau, 3.zikloko ikasleei, 5. eta 6. mailakoei, zuzenduta dago, nerabezaroko etapan sartzear daudenez, etorkizun baterako beharrezko dela iruditzen zaigulako
2.ZER DA TUTORETZA EGITEA GURETZAT
Ikasle, guraso eta irakasleen artean sortutako arazoei aurre egiteko aurrera eramaten den jarduera multzoa.
Nahiz eta batzuentzako denbora pasa bat izan, irakasle ikuspegitik ondorengo esanahia du: astean zehar ikasgelan egon diren liskarrei irtenbide bat bilatzeko saioa.
3.ZEINTZUK DIRA TUTOREAREN FUNTZIOAK
3.1.FAMILIEI DAGOKIONEZ
Irakasleak ikasleen familiarekin tratatu behar du. Horretarako zenbait funtzio bete behar ditu:
-Gurasoei zentroko bizitzako aspektuei eta gehienbat irakaslearekiko kontaktuen berri ematea
-Ikaslearen ezagutza hobetzeko, gurasoek proportzionatu dezaketen informazioa biltzea eta kontutan hartzea
-Gurasoei, beren seme/alaben hezkuntzan eragin dezaketen aspektuen berri eman eta aholkatzea
3.2.IKASLE BAKOITZARI DAGOKIONEZ
Ikasleen familiaz gain, ikasleekin ere harreman zuzena du ondorengo funtzioak betez:
Era indibidualean:
-Gelako talde eta eskolako dinamikan ikasle bakoitzaren integrazioa erraztea
-Ikasle bakoitzaren jarraipena egitea ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan izan ditzakeen arazoak aztertzeko.
-Ikasleekin bakarkako bilerak egitea hauek behar dutenean.
-Harreman nabarmenen garapena sustatzea.
Modu kolektiboan:
-Tutorearen eta tutoretzaren funtzioei buruz informatzea
-Ziklo batetik besterako informazioari buruzko aholkua ematea.
-Ikasleen arteko gatazketan bitartekari lana egin eta gurasoei gertatutakoaz behar bezala informatzea
-Zentroan eta testuinguru sozialean jarrera partehartzailearen garapena bultzatzea
-Ikasturte hasieran, ikaslearekin, bere eskubide, betebehar eta zentroko arauez hitz egitea.
-Taldea suspertu, orientatu eta antolatzea euren behar, espektatiba eta arazoak planteatu eta soluzio bat bila dezaten.
3.3.IRAKASLEEI DAGOKIONEZ
Azkenik, irakasleen arteko elkarlana beharrezkoa da, ondorengo funtzioak betetzen dituztelarik:
-Hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleen programazioen doikuntzak koordinatzea
-Beharrezko informazioa eskatuz, irakasle taldearen artean ebaluazio prozesua koordinatzea
-Zentroko hezkuntza proiektuan islatuko diren elkarlanak gainerako tutoreekin koordinatzea
-Gainerako irakasleekin arazo akademiko, disziplinario, banakako edota taldekoak tratatzea
4.TUTORETZA EKINTZA
4.1.HELBURUAK
Ondorengo helburu hauek aukeratzea erabaki dugu, informazio iturri fidagarri batetik lortu ditugulako, baita ere emozio gaiarekin lotura dutelako.
1- Ikasle, guraso eta irakasleek elkarren artean konfiantza lortzea ekintza hauen bidez.
2-Familiekiko harremanak sustatzea.
3-Elkarrizketa gatazkak konpontzeko eta erabakiak hartzeko tresna gisa erabiltzea.
Aukeratu dugun jarduera-gunea Gela/taldearen antolamendua eta funtzionamendua (elkarrekin bizitzen irakatsi) da. Atal honek taldekide bakoitzaren informazioaren bilketari eta taldearen antolamenduari lotutako alderdi guztiak kontuan hartzen dituenez, gure jarduerekin lotura dutela ikusi dugu, hala nola, talde kirolak edo zirkuluk irteten saiatzeko jokuarena. Taldearen kohesioa lortzeko dinamikak lantzen dituenez, esan dezakegu gure jardueretako batekin (izarraren jolasa)erlazio zuzena duela, azken finean, helburu berdinak dituelako.
4.3.TUTORETZA EKINTZEN PLANA
4.3.1.JARDUERAK FAMILIA EDO LEGEZKO TUTOREEI LOTUTA
Lehen hezkuntzako gurasoek normalean, irakasleak ezagutzen ez dituztenez, ez dute konfiantza handiegirik izaten. Horregatik abiapuntu hori oinarritzat hartuta hiru jarduera pentsatu ditugu, eta konfiantza areagotzeko helburuarekin egingo dira:
Lehenengo kasuan, irakaslea bera izango da lehen pausua emango duena, hau da, bere seme/alabaren berri emateko iniziatiba hartuko duena, eta telefonoaren bidez izango da lehen kontaktua.
Denborarekin konfiantza hori handituz joango da, eta beraz, telefonoz hitz egin beharrean aurrez aurreko bilera bat antolatuko da. Bilera antolatzeko deia, biek egin dezakete, haurrarengan arazoren bat ikusten dutenean elkarri deituz, baina orokorrean irakasleak deituko du.
Azken fasean, bai haurrak eta bai gurasoek irakaslearekiko konfiantza handiagoa dutela ikusirik, bilera hirurek batera egingo dela erabaki dugu. Fase honetan ere, irakasleak izango du deiaren pisu handiena, haurrak eskolan denbora gehiago ematen baitu modu aktiboan, baina gurasoek, aurreko kasuan bezala, arazoren bat ikusten badute lasai deitzeko joera izango dute.
Haurra presente dagoen bilera ikasturte bukaeran egingo da, urte osoko balorazioa azalduko zaiolarik. Gainontzeko ebaluazioetan gurasoari informazioa telefonoz bideratuko zaio, nondik eta haurrarengan esfortzu falta edota gurasoak bilera egiteko nahia adierazten ez badute.
4.3.2.JARDUERAK IKASLE TALDE IRAKASLEEI LOTUTA
Irakasleen arteko konfiantza bultzatu eta sustatzeko ondorengo jarduerak egokiak izan daitezkeelak pentsatu dugu:
Lehenik, ikasturte hasieran, psikologo edo orientatzaile batek, orohar, konfiantzak duen garrantziaz hitzaldi bat emango du, irakasle eta tutore guztiak bertan bilduz.
Bilera honen ostean, kurtso hasieran baita, ziklo bereko irakasleak bilduko bilduko dira, ziklo bakoitzean emango dena adosteko, helburuak eta betebeharrak azpimarratuz.
Kurtsoa aurrera doan heinean, ikasgairen batean arazoren bat egon baldin bada, arlo horretako irakaslearekin bilduko da tutorea gatazka hausnartu eta erantzun bat bilatzeko.
Ikasturte amaieran, urteko balorazioa egiteko, beste bilera bat egingo da, non, irakasgai guztietako irakasleak bilduko diren. Ideia ezberdin asko egon eta zalaparta sor daitekeenez, zuzendariaren presentzia beharrezkoa dela iruditzen zaigu
Honako jarduerak egitea erabaki dugu:
1. JARDUERA: TREN EROAK
HELBURUA: Konfidantza sortaraztea, ``gida´´ funtzioa egiten duen pertsonan.
DENBORA: Ordubete
BEHARREZKO BALIABIDEAK: Oztopoa irudikatzen duten objektuak (konoak edo aulkiak)
BESTELAKO DATUAK: Kanpoko jarduera da, patioan landu beharrekoa.
GARAPENA: Bost pertsoneko sei trenak sortu behar dira, 30 ikasle ditugulako. Haurrak bata bestearen atzean kokatuko dira trenak sortuz. Lehenengo lau pertsonak begiak itxiko dituzte eta azkeneko pertsonan konfiantza oso eroriko da, ``gida´´-ren funtzioa izango duelako. Behin, trenak osatuta egonez irakasleak arauak adieraziko ditu:
- Eskuineko sorbalda ukituz gero, eskuinera mugiaraztea esan nahi du.
- Ezkerreko sorbalda ukituz gero, ezkerrera mugiaraztea esan nahi du.
- Bizkarrean kolpe bat emanez, zuzen ibilaraztea esan nahi du.
- Bizkarrean bi kolpe jasoz, atzeraka egitaraztea esan nahi du.
- Buruan ukituz gero, geldiaraztea esan nahi du.
``Gida´´ gisa egiten duen pertsona, aurrekoari egin beharrekoa edo mezua adieraziko dio sorbalda edo burua ukituz eta horrela mezua pasatuko da lehengo pertsonari mezua iritsi arte. Azkenik, irakasleak zirkuitu bat sortuko du, hainbat oztopak erabiliz.
2. JARDUERA: IZARRAREN JOLASA
HELBURUA: Konfiantza sustatu baita kooperazio eta taldeko kohesioa.
DENBORA: 15-20 minutu
BEHARREZKO BALIABIDEAK: Materiala ez dugu behar.
BESTELAKO DATUAK: Klasean burutu daitekeen jarduera da.
GARAPENA: Haurrak taldeak osatuko dituzte. Talde bakoitzak borobil bat osatu behar du eskutik helduta, hankak irekita eta besoak luzatuta dituztelarik. Taldea 1 zenbakitik 2 zenbakira zenbakitua izango da. 1 zenbakia duten haurrak aurreraka egingo dute eta 2 zenbakia duten haurrak, aldiz, atzeraka. Aurreraka edo atzeraka egin behar dute, oreka puntua lortu arte. Behin oreka puntua lortuta, zenbakiak txandakatu eta berdina errepikatu.
3. JARDUERA: ESTATUA JOKOA
HELBURUA: Bere buruarengan ziurtasuna eta konfiantza izatea.
DENBORA: 30-45 minutu
BEHARREZKO BALIABIDEAK: Ez da materiala erabili behar.
BESTELAKO DATUAK: Klasean burutuko den jarduera.
GARAPENA: Hiru pertsoneko taldeak sortuko dira. Taldeko pertsona bati begiak estaliko diote. Beste batek estatuan bihurtuko da, postura bat adoptatuz; eta begiak estalita dituenak postura hori kopiatzen saiatu behar da. Horretarako beharrezkoa da, begiak estalita duen pertsonak bere kidearen gorputza zehatz-mehatz ukitzea. Beste aldetik, hirugarren pertsonak begiak estalita dituena postura egokian dagoela uste duenean, honek begietan duen benda kenduko dio eta konturatuko da postura hori adoptatzea lortu duen ala ez. Badago paperak aldatzea ere.
4. JARDUERA: ARRANOAREN IPUINA
HELBURUA: Gainerakoek zuregan konfiantza edukitzeak duen garrantziaz ohartzea.
DENBORA: 20 minutu
BEHARREZKO BALIABIDEAK: Konfiantzari buruzko ipuinak (arranoaren kasua)
GARAPENA: Arranoaren ipuina kontatzea.
Argumentua: Baserritar batek arrano zauritu bat “adoptatzen” du eta sendatu ondoren, bere oiloekin elkarbizitzera irakasten dio. Egun batean, naturalista bat pasatzen da bere baserritik eta arrano bat oiloen artean integratuta dagoela ikusten du. Baserritarrarekin hitz egiten du esanez ongi iruditzen zaiola arranoarekin egin duena baina animalia hori arranoa denez, hegan egiten ikasi beharko lukeela. Baserritarra hasiera batean ez zagoen konbetzitua baina azkenean naturalistaren proposamena onartu zuen. Hainbat saiakera egin zituen arranoak baina ez zuen lortzen. Hirugarren saiakera egitear zihoanean, naturalistak beregan zuen konfiantza azaldu eta horrek beregan konfiantza izatera lagundu zion, azkenik hegan egitea lortu zuelarik.
5. JARDUERA: ZIRKULUTIK IRTETEN SAIATZEN
HELBURUA: Talde-konfiantza garatzea
DENBORA: 30-45 minutu
BEHARREZKO BALIABIDEAK: Ez da baliabiderik behar.
GARAPENA: 10-20ko taldeak egin. Denak zirkulu batean jarri eskutik helduta eta bat erdian jarriko da. Erdian dagoen pertsona zirkulutik irteten saiatuko da eta gainerakoek zirkulutik ateratzea eragotzi behar dute.
6. JARDUERA: JERONIMO
HELBURUA: Lagunengan eta beste norbaitengan konfiantza lortzea eta adieraztea.
DENBORA: 30 minutu
BEHARREZKO BALIABIDEAK: Gimnasioa (espalderak) eta koltxonetak badaezpada.
GARAPENA: Bikoteka edo hirukoteka jarri. Pertsona bat espalderetan helduta taldekideei bizkarra emanez eta bestea, edo beste biak, espalderan helduta dagoenaren atzean. Espalderan helduta dagoenak bere gorputza erortzen utzi behar du eta gainerakoak, edo gainerakoek, hartu egin behar dio lurrera eror ez dadin. Ekintza espalderako altuera desberdinetan burutu eta txandakatu taldekideen artean.
7. JARDUERA: TELEFONO HAUTSIA (KONFIANTZAREKIN LOTU)
HELBURUA: Borobil baten alde batetik bestera mezu bat igorriko dio lehenak hurrengoari eta horrela amaierara arte, azkenekoak deus entzungo ez duelarik eta lehenengoak dioenaren hitz bera esatera iritsi beharko duelarik
DENBORA: 15-20 minutu (besteen arabera)
BEHARREZKO BALIABIDEAK: 20 edo 25 pertsonak zirkulu bat osatu ahal izateko espazioa, ikasleen arteko konfiantza eta mezu batzuk.
GARAPENA: Klase barruan landuko dugun jarduera izango da, gelako aulki eta mahaiak baztertuz ikasleak borobil batean jartzeko adina leku utziko zaielarik. Jokoaren helburuetan azaldu bezala, borobileko lehenak, edozein hautatuta ere berdin da, alboan dagoenari (eskuin edo ezkerretara) hitz edo esaldi bat esango dio. Mezuak jaso duenak, aldamenekoari eta honela zirkuluaren jiran jarraituko dute azkenengoarengana iritsi arte. Azkenengoak altuan esango du berari iritsi zaiona eta orduan ikusiko da ea lehenengoak zabaldu duen mezu bera iritsi zaion. Horregatik, guztien elkarren arteko konfiantza eta elkarlana beharrezkoak dira jolasa ondo ateratzeko.
8. JARDUERA: PATATA/GLOBO DANTZA
HELBURUA: Aurrean dugun lagunaren babes eta konfiantzan sinestuz, elkarren gorputzekin eusten dugun patata edo globoa estutu eta erori ez dadin ahalbideratu, dantza eginez.
DENBORA: Ordubete
BEHARREZKO BALIABIDEAK: musika aparatu bat, bikoteko patata edo globo bana, estu heltzeko gogoa.
GARAPENA: patioan edo gutxienik soinketako gelan egingo dugu jolas hau, 15 bikote inguruk hartuko dutelako parte eta guztientzat toki nahiko egon dadin, eremu egokiena dela deritzogu. Musika jarri eta bikote bakoitzak ahalik eta gehien iraun behar du, bular artean edo kopetaren bidez eutsiriko globo edo patatarekin. Jolas honekin lortu nahi dena da, pertsonen arteko hurbiltasuna sustatzea; aurrean dugun lagunaren, edo ezezagunarengan, konfiantza izanez, bien artean finkaturiko objektua aitzakitzat hartuz, konfiantzaz, objektua finko manten daitekeela sinestea, erori gabe.
9. JARDUERA: TALDE KIROLAK (SASKIBALOIA)
HELBURUA: taldearen garrantzia ezagutu eta taldekideak errespetatzea, “GU”-aren kontzientziaren jabe egitea.
DENBORA: Ordubete
BEHARREZKO BALIABIDEAK: espazioa behar denez saskibaloi kantxa, baloia, peto-ren bat.
GARAPENA: talde kirol bat den momentutik, parte hartzen duen kirolariak konfiantza izan behar du taldearengan eta, nola ez, bere buruarengan. Konfiantza hori garatzeko hainbat ariketa daude eta batzuk aipatuko ditugu: jaurtiketa libreak egiterakoan, adibidez, jaurtitzen duenak bere buruarenganako konfiantza izan behar du sartuko duela sinistuz. Begira dauden taldekideek ere, talde berdinekoak direnez, jaurtitzailearengan konfiatu beharko dute. Bestetik, “rondo”-aren jokuan, baloia pasatzen duenak ondo pasako duela sinistu behar du eta jasotzen duenak, taldekideak ondo pasako diola. Azkenik, hau guztia partidu batean aplikatu daiteke, taldekideenganako konfiantza betetzen dela ikusteko.
5.DENBORALIZAZIOA
LEHENENGO SAIOA: Irailaren 23. Ordubeteko klasea, hiru
jardueretan banatua. TELEFONO HAUTSIA, IZARRAREN JOLASA eta
ZIRKUITUTIK IRTETEN SAIATZEN.
BIGARREN SAIOA: Urriak 21. 30 minutuko saioa ESTATUA JOKOA
egiten.
HIRUGARREN SAIOA: Azaroaren 11. Ordubeteko klasea,
PATATA/GLOBO DANTZA egiten.
LAUGARREN SAIOA: Otsailak 10. Ordubeteko saioa, ARRRANO IPUINA
eta JERONIMO jokuak lantzen.
BOSGARREN SAIOA: Apirilak 14. Ordubeteko klasea, TREN EROA
jokua lantzen.
SEIGARREN SAIOA: Maiatzak 19. Ordubeteko saioa, TALDE KIROLAK
egiten.
Ekintzen
ebaluazioa egiterako orduan hainbat aspektu hartuko ditugu kontuan:
6.TUTORETZA EKINTZAREN EBALUAZIOA
Ikasleak
izan duen jarrera. Ekintza egiterakoan
zer-nolako jarrera erakutsi duen (partehartzea, interes maila etab.),
gelakideekiko zer jarrera izan duen (konfiantza adierazi dien edo ez,
bere buruarengan konfiatu duten ala ez, bere konfiantza maila
eboluzionatu duen ala ez, besteak beste), irakaslearekiko (errespetuz
hitz egin dion ala ez, azaldutako arauak bete dituen ala ez,
irakasleak transmititutako konfiantzatik ikasi duen ala ez etab.)
Gaiarekin
transmititu nahi zen konfiantza barneratu duten, hau da, lehenago
konfiatzen ez zuten pertsona horiengan konfiantza izaterik lortu
duten ala ez, eta baita norberarenganako konfiantza izatea lortu
duten ala ez ikusiko da.
Jarduerak
honela ebaluatzea erabaki ditugu:
Ekintza
burutzen den bitartean, jardueran kontuan hartu ditugun aspektuak
behatu eta bukaeran ebaluazio orokorra egingo dugu.
Ebaluazio
metodoa, batez ere, behaketaren bitartez egingo dugu. Hala ere,
idatzizko galdeketa pasatuko zaie egin duten jardueraz hausnartzeko.
Familiari
dagokionez, ebaluatzeko orduan konfiantza hori lortzeko gurasoaren
aldetik zenbaterainoko konfiantza erakutsi duten izango da kontuan
hartuko dena. Hau guztia bilera amaitutakoan eta behaketa eta
gurasoak hitz egiterakoan jartzen duen interesaren bitartez egingo
da.
Amaitzeko,
beste irakasleak esandakoa, adierazteko eta transmititzeko eran
antzemango diogu. Hala ere, irakasleak benetan nolakoak diren, kafea
hartzerakoan eta afarietan jakiten denez, horrelako esparruren batean
aztertzea ideia ona izan daiteke. Horrelako ekintzak, kurtso guztian
zehar egin daitezke, baina ohikoena kurtso hasieran, konfiantza
hartzeko edo bukaeran izan daiteke, jadanik konfiantza hartu
dugulako.
7. BIBLIOGRAFIA
“Mundo nuevo” begirale ikastaroan landutako jarduerak.
Garapenaren Psikologiako apunteak
Hezkuntzaren Teoria eta Historiako klaseetan landutako jarduerak
Suspergintza elkarteak udaleku
batzuetan aurrera eraman zituzten jarduera
batzuk
GARMAIJOEMAR TALDEA
Suscribirse a:
Entradas (Atom)