miércoles, 6 de noviembre de 2013

HAUSNARKETA

Motibazioa, bizitza honetan arrakasta lortzeko ezinbestekoa den gauza bat da, batez ere, esparru sozialari edo pertsonalari erreferentzia egiten badiogu. Motibatuak sentitu behar gara, eta horren ondorioz helmuga bat jarriko dugu non lorpen hori lortzeko zenbait oztopo gainditu behar izango ditugu.
Irakasle baten eginkizuna haurrei haren ezagutzak transmitzea da eta haren ikasleak interesa erakustea irakaskuntzarekiko. Irakaskuntzarekiko interesa fomentatzeko, klaseak atseginak egin behar ditu, teoria eta praktika kombinatuz, jolasa eta metodo egokien bitartez; eta horrela haurrek parte-hartzaile jarrera izango dute eta gustura egongo dira, estrategia psikologiko garbia da.
Irakaslearen lana emaitza onak izateko, nire ustez gurasoek haurren motibazioan eragina dutela, jakinda, hauek norbanako konfiantza izaten irakatsi behar dizkiote baita ahalmena helburuak lortzeko beharrezkoa dela.
Haurra, txikitatik, balore eta motibazio oinarri batzuk baditu, etorkizunean irakasleari klasea erraztuko dio, jokabide negatiboa izango ez duelako.
Funtsezkoa da irakaslea egiten ari duen lanarengatik motibatuta sentiaraztea, motibazio hori haren ikasleetan islatuta aurkituko duelako. Urteak aurrera joan ahala, irakasle batzuk irakasteko gogoa galtzen dute eta hori ez gertatzeko, haren prestakuntza lantzen jarraitu beharko lukete, teknika berriak edo zenbait baliabide ikasteko; gizartea aldatzen doalako, eta horrekin batera, hezkuntza.
Motibazio gaiaren inguruan sortutako galdera hauxe da: irakasleek haien prestakuntza lantzen jarraitu behar dute?

JOEL FERNANDEZ

MOTIBAZIOA

Motibazioa edozein ekintzen aurrean dugun gogoa dela jakinik, irakalaseak haurren gogoa piztu behar du gaiak barneratzeko, klaseak ematerako garaian edo ikastetxean bertan egiten den edozein ekintzetarako. Honelako kasuetan, motibazioa interesarekin lotzen da, hau da ikasleek gaiarekiko interesa izan behar dute, eta interes hau irakaslearengandik jaso behar dute.

Horretarako gomendagarria litzateke adibidez, ikasleak intrigarekin uzteko, klase bakoitza gaiarekin zerikusia izan eta jakinminarekin utziko dituen komentarioren batekin bukatzea, ikasleak hurrengo klasera interesarekin joango direlarik. Egunerokotasunarekin hausteagatik komeni da horrelako ariketak egitea, bestela ikasleak errutinan eroritzen dira eta ez dute zerk motibatu ikastoletan.
Bestetik, ikasleekiko inplikazioa ere eska dakieke irakasleei. Honekin esan nahi dena da, ikasleak eraman behar duela klasearen iniziatiba: irakaslea autoridadea izan behar du baina ez autoritarioa. Horregatik, talde lanak beharrezko bezala ikusten dira eta baita talde eztabaidak, ikasleek protagonismo gehiago hartzen dutelako. Irakasleak gainera, klaseak planteatzerakoan, enpatia izan behar du ikasleekiko; horrela ikasleen gustuko hainbat ekintza egin ditzakeelako eta haien lekuan jarrita hobeto ulertuko dituelako.
Kalifikazioaren gaia ere kontuan hartu beharrekoa da. Umeekiko, sari eta zigorren bidezko hezkuntza prozesua ekiditu behar badugu, notak jartzen ditugunean ia ia gauza bera egiten ari gara. Nire iritziz, garrantzi gehiago eman beharko litzaioke ikasle bakoitzak egiten duen esfortzuari. Esan nahi da, ikasle batek oso gutxirekin 9ko nota bat atera dezakeela eta beste batek duen guztia eginda ere, agian, ez du gaindituko. Horregatik ez da zilegi.

Gai honen inguruan sorturiko galderetako bat honakoa da: Beharrezkoa al da haurrak, hain txikiak, zenbaki batzuen bidez baloratzea? Lehiakortasuna soilik ez al dugu lortzen hezkuntza prozesu honekin? Bestetik, zenbateraino da ona sariak eta zigorrak ezartzea? Azken finean honek ere ez al garamatza lehiakortasunera ?


MARKEL EIZAGIRRE

martes, 5 de noviembre de 2013

EL PROFESOR LAZHAR

Profesor Lazhar film-a ikusteak  eskolan heriotzaren gaiari ematen zaion trataerari buruzko hausnarketa egitera bultzatu gaitu.
Heriotza bizitzaren parte da, saihestezina dena, hortan pentsatu nahi ez izan arren errealitatean ezinbestean ematen den egoera. Horregatik uste dugu, eskolan gai hau sahiestea umearen garapen emozionalerako kaltegarria izan daitekeela, gure eginbeharra haurrei heriotza zertan datzan naturaltasunez trasmititzea da. Gai hau sahiestuz lortzen dugun bakarra umearen ezjakintasuna baita,  zergaitik ukatuko diegu bizitzaren alderdi horri buruzko informazioa? Denok jasan dugun edo jasango dugun egoera bat da eta aldez aurretik haurrei horren berri ematen badiegu hobeto prestatuak egongo dira honelako egoera bati aurre egiteko.

Hezkuntzaren erantzukizuna heriotzak haurrarengan izan dezakeen inpaktuaren ondorioz sortzen diren galdera eta kezkei erantzuna ematea izango da eta horretarako neurri egokiak hartzea beharrezkoa dela deritzogu, adibidez psikologo baten laguntza.

MAITE GONZALEZ ETA JOEL FERNANDEZ

domingo, 3 de noviembre de 2013

MOTIBAZIOARI BURUZKO HAUSNARKETA

Motibazioa, gaur egun eskola askotan dagoen arazoetako bat da. Izan ere, motibazio falta horrek eskolaren porrotara bultzarazten ditu ikasleak.
Ikasle asko klaseetan aspertu egiten dira haie aita, aitona eta birraitona bezala hezten dituztela uste dutelako. Eskola joatea BEHAR bat bezala ikusten dute. Gainera gelan arreta jartzen egotea geroz eta gehiago kostatzen zaie horrebeste informazio, datu, formula, etab.-ekin.

Haurrak motibatzen jakin behar da, baina hori egiten hasi aurretik motibazioa zer den argi edukitzea beharrezkoa da. Nola ulertzen dut nik Motibazioa hezkuntza esparruan?

Motibazioa, haurrek ikasterako orduan, gaien edota ekintzen inguruan pizten duten interesa da, eskolara joateko, ikasteko, gainerakoei laguntzeko, ikasitakoa familia, lagun eta ikaskedeei transmititzeko gogoa erakustea da. Hau da hezkuntza esparruan nik motibazioaz ulertzen dudana.

Bi motibazio mota daude; alde batetik, berezko motibazioa dago (intrínseco), motibazio edo interes hori norberaren barrenetik, barruko faktoreek bultzatuta lortzen dugunean; beste aldetik, kanpoko motibazioa dago (extrínseco), beste pertsona, instituzio edo zerbaitek bultzatuta lortzen dugunean. Ia kasu guztietan, kanpoko motibazioa da ohikoena. Izan ere, azkenean barruko motibazio pertsonal hori lortzera beste zerbaitek bultzatzen du.

Adibidez, lehen hezkuntzako haur batek musika asko gustoko du eta asteartero musika klaseak dituenez eskolan oso motibatua joaten da, interesa pizten du musikagatik. Barruko interes hori bultzatu duena eskola instituzioa izan da bertan musika ematen delako. Ez balituzkete musika klaseak edukiko haur hori ez litzake motibatua joango eskolara asteartetan.

Hezkuntza esparruan, motibazioaren ardura gehiena irakalearena da, bera izan behar baitu ikasleen motibazio erreferentzia. Irakaslearen lana gai honen aurrean oso zaila dela iruditzen zait. Ikasle guztiak ezberdinak dira eta bakoitzaren motibazio puntua ere. Izan daiteke, haur batek segituan piztea lanarekiko interesa eta beste haur batek hiru egun behar izatea motibazio hori lortzeko. Haur guztien motibazio maila ere desberdina da.
Faktore guzti hauek egiten dute zaila irakaslearen lana motibazioaren aurrean, baina honi nolabait aurre egin behar dio eta horretarako eginkizun batzuk bete beharko lituzke. Zein izan beharko litzateke maisu/maiestraren eginkizuna gai honen aurrean?

Lehenik eta behin, irakasleak bere lanean, ikasleenganako interesa piztu behar duela uste dut, hau da, irakaslea ere motibatua egon behar da, horrela gutxiago kostatuko zaio ikasleak motibatzea, izan ere, askotan, batez ere txikiak direnean, motibazio edo interes hori kutsatu egiten die bere ikasleei.

Irakasleak egin beharreko beste eginkizun bat, gaia azaltzerako orduan, “txapa” gehiegi ez sartzea izan beharko luke, hau da, ikasleei tranmititu nahi dien teoria hori ekintzen bidez azaltzea, labur esanda, ezagutzak praktika bidez irakastea.

Askotan gertatu ohi dena da, ikasleei uste dutela, irakasleak azterketak jartzen dizkiotenean haiene ezagutza maila jakiteko, notari emate diotela garrantzia eta horregatik azterketetarako prestatzen dira, baina benetan ez dituzte ezagutzak barneratzen. Hau da, azterketa baterako ikasi beharrekoa buruz ikasten dute, hitzez hitz barneratzen dituzte edukiak eta esaten dutena ez dute ulertzen, haiei inporta zaien bakarra azterketan nota ona ateratzea delako. Hezkuntzaren helburua berez eskolan azaldutako edukiak barneratzea da, horrela etorkizun batean erabili ditzakete baina ikasterako orduan erabiltzen duten metodo horrek ez die askorako balioko. Beraz, irakasleak ikasleek kurtsoan zehar egiten dituzten esfortzuei, lanei, lanean agertzen duten jarrerari, interesari, parte hartzeari erreparatu beharko lukeela iruiditzen zait eta bukaerako ematzei soilik.


Aipatuko eginkizunez gainera, jarraian azaldutako eskemako beste batzuk ere bete beharko lituzke irakasle batek eta ikasleen motibazioan eragina duenak kontuan hartu ere.


Motibazio gaiari buruzko hausnarketa honek hainbat gauzs planteatzera eraman dit eta galdera bakarra suertatu zait horren aurrean. Irakasle izateko ikasketak burutzen ari naiz eta gai honi buruzko teoria ongi barneratu dudala uste dut, baina gai izango al naiz lanean hasten naizenean guztia hau praktikan jartzeko?

GARAZI GALIANA